Natalia Torralba

Natalia Torralba Enpresa Administrazioan eta Zuzendaritzan eta Teknologia Industrialetako Ingeniaritzan Graduatua da Deustuko Unibertsitateko Bilboko Campusean.
Azken ikasturtean, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapenerako Sailak bultzatzen duen Bizkaia Talent programa osatzen duen ikasle taldean hartu zuen parte. Egitasmo horren helburua, Bizkaiko Lurralde Historikoaren barruan berrikuntza eta ezagutza prozesuaren barruan goi mailako koalifikazioa duten etorkizuneko profesionalak garatzea da.
Azken ikasturtean Progenika Biopharmako finantza sailean egin zituen praktikak, Deustuko Unibertsitateak eskainitako praktika programaren barruan. Euskara eta gaztelania elebiduna da, eta ingeles maila altua du.
Bere ibilbide profesionalean, Nataliak hainbat motako proiektu ugaritan hartu du parte: erakunde pribatuetako eta publikoetako gogoeta eta plangintza estrategiko proiektuak, negozio aukera berriei buruzko azterketa eta gogoeta prozesuak, merkatu azterketa eta benchmarking jarduerak, erakundeen arteko plan publikoak eta enpresen lehiakortasunaren sustapenerako planak.
Bere bezero nagusien artean sektore publikoko eta pribatuko erakundeak daude, eta horien artean hauek azpimarra daitezke: Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Mankomunitatea, Siderex, Industrias TUK (Mexiko), Euskadiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, Ingemat, Mondragon Korporazioa, JakinCode, EEE – Energiaren Euskal Erakundea, Vicinay Marine, CAF, Ulma Group, Sammic, Udapa, Docuworld, BBK Fundazioa eta Lantik.
Horrez gain, “Emergent Thinking” metodologian oinarritutako zenbait partaidetza dinamikatan hartu du parte, Lantikekin eta Azterlanekin, besteak beste.
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.