Santi de Juan

 
 

Santi de Juan Enpresa Administrazioan eta Zuzendaritzan eta Industria Teknologietako Ingeniaritzan Graduatua da Deustuko Unibertsitateko Bilboko Campusean, eta azken ikasturtean, Bizkaia Talent programa osatzen duten ikasleen artean aukeratu zuten. Programa hori Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako proiektua da, Bizkaiko lurralde historikoan goi mailako kualifikazioa duten etorkizuneko profesionalak trebatzeko. Halaber, Santik gradu osteko prestakuntza jaso zuen KTH Royal Institute of Technology erakundeak emandako “Digital Transformation: Market and Industry Analysis” ikastaroan.

Bere ikasketen azken urtean Ferrovialen egin zituen praktikak, Deustuko Unibertsitatearen praktika programaren barruan. Euskara elebiduna da (HABE 3 titulua), eta ingeles maila altua du (Advanced English Certificate titulua), alemanierazko oinarrizko ezagutzak izateaz gain.

2015eko irailean B+I Strategyko kontsultore taldearekin bat egin zuenetik aurrera eraman duen lan ibilbidean, Santik plan estrategikoen definizio eta ezarpen proiektuetan, negozio planen azterketetan, merkatu azterketak, benchmarking-ak eta diagnostiko sektorialak gauzatzean, eta eragin ekonomikoaren azterlanetan hartu du parte, besteak beste. Esperientzia garrantzitsua lortu du eskulan industrian, zientzian, teknologian eta berrikuntzan. Bezero izan dituen enpresa nagusien artean hauek daude: Praxis Pharmaceutical, IMQ Aseguruak, Barna, Alianza IK4, Petroplast, Aurman, Ikerlan, Danobat Taldea, Goizper Group, Sidenor F&C, BBK eta Citrofrut.

Sektore publikoan, Santik, industria eta berrikuntza, nazioartekotze eta ekintzailetza arloko programa eta politika publikoen azterketan eta diseinuan egin du lan. Sektore publikorako egin dituen proiektuen artean hauek azpimarratu behar dira: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, HAZI, Azkuna Zentroa, Bidegi, EEE, Bilboko Udala eta Euskampus.

Halaber, “Emergent Thinking” metodologian oinarritutako partaidetzarako zenbait dinamikatan hartu du parte, Geminys, Bidegi, IK4 eta BBKrekin, besteak beste.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.