Innobasque. Berrikuntzaren Euskal Agentzia
www.innobasque.com

- Ondorengo elementuak jasoko dituen formulazio estrategikoa definitzeko gogoeta prozesua: ikuspegia, balio proposamena, negozio eredua, antolakuntza eta kudeaketa eredua eta sel Southern Europe's Clean Tech Hub izeneko erlazio sistema.
- Zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren alorreko mundu mailako erreferentziazko sistemen eta sareen alderaketa azterlana, balio proposamenak egituratzeko eta merkaturatzeko orduan esperientzia arrakastatsuak identifikatzeko xedez.
- Euskadiko sektore sozio-sanitarioaren maparen burutzapena.
- Enpresa txikientzat eta ertainentzat barne-ekintzailetzari laguntzeko programa diseinatzeko aukera emango duten lan jarraibideak definitzera zuzendutako ikerketa eta azterlan prozesua. Proba pilotuen jarraipena.
- "Berrikuntzaren sustapenerako ekitaldi handien" antolakuntzari eta "berrikuntzarako sariak" emateari buruzko lurralde eta nazioarte mailako esperientzien azterketa eta Euskadin, nazioartean oihartzuna izango duten ekimen berriak martxan jartzeko gomendioak egitea.
- "Erosketa publikoak bultzatzeko eremu europarra: abantailak, desabantailak eta jarduketa palanka nagusiak" izenekoa definitzera bideratutako azterlana, erosketa publikoko politikek lurraldeen lehiakortasuna eta berrikuntza hobetu dezaketen modua aztertuz.
- Berrikuntzaren alorrean lider diren Europako lurralde nagusien Benchmarking-a, lurralde berritzaileen funtsezko ezaugarri orokorrak identifikatzeko eta Euskadiri, gizarte berrikuntzaren, teknologiaren berrikuntzaren, enpresa eraldaketaren, nazioartekotzearen eta sustapenaren eta komunikazioaren alorretan aurrera egiten lagundu ahal izango dioten jarduketak proposatzeko.
- Berrikuntzaren Euskal Agentziari laguntzea, nazio edo nazioarte mailan erreferente izan daitezkeen eta berrikuntza bultzatzeko alorrean ari diren beste erakunde batzuen identifikazioan eta azterketan.