Robtrusionek (Irurena Group) Toribio Echevarria 2022 saria jaso du

Robtrusionek (Irurena Group) Toribio Echevarria 2022 saria jaso du

Joan den uztailaren 20an, Eibarren, Toribio Echevarria sarien epaimahaiak Robtrusion saritu zuen “Enpresa Berria” kategorian. Ekitaldian Euskadiko ekintzailetza, enpresa, zientzia eta hezkuntza arloko ordezkariek hartu zuten parte, eta Alex Bengoa Teknikerreko zuzendari nagusi ohiak oroitzapen berezia jaso zuen.

Hasieratik, proiektu irekia eta lankidetzan oinarritutakoa izan da Robtrusion. Bertako ikertzaile-taldearen (Ivan Sáenz, Iosu Tena eta Jon Aurrekoetxea, batez ere) bultzada, Irurena Groupen (Gerardo Olea buru duela) enpresa-babesa eta Mondragon Unibertsitatearen euskarria izan dira proiektua garatzeko zutabeak.

Horiei guztiei eta BIC Gipuzkoaren laguntzari esker, B+Itik proiektua bertatik bertara ezagutzeko eta sustatzaileei lehentasunezko merkatuen azterketan eta hasierako negozio-planaren eraketan laguntzeko zortea izan genuen.

Sari hau, I+G+Bko eta transferentzia teknologikoko hamar urte baino gehiagoko jardueraren ondoriozko beste aintzatespen bat da. Talde sustatzailearen bultzadari esker, orain proiektu industrial berri ilusionagarri bihurtzen dira, disrupzio-gaitasuna, hazkunde jasangarrirako bokazioa eta tokiko sustraiak konbinatzen dituen fabrikazio aurreratuko teknologia berritzailean oinarrituta.

Zorionak eta aurrera Ivan, Gerardo, Iosu…!

 

Media