Bisita Orbeara

Bisita Orbeara

Joan den ekainaren 10ean, B+Iko taldeak Orbeak Mallabian (Bizkaia) dituen bulego nagusiak bisitatu zituen. Bizikletak egiten dituen kooperatiba Eibarren sortu zen 1840an.

Jon Fernandez Orbeako zuzendari nagusiaren eskutik, bizikleta bat diseinatzeko, sortzeko eta muntatzeko prozesua zehatz-mehatz ezagutu ahal izan genuen, baita konpainiaren garapen planak ere. Mende bat baino gehiago dituen proiektu handia, ilusioz betetako oraina eta etorkizuna dituen enpresa-iraunkortasunaren eredu.

Jarduera hori, uda guztietan gure inguruko enpresetara egiten ditugun bisiten parte da. Helburu bikoitza, ludikoa eta ikastekoa, duen bulegotik kanpoko eguna. Eskerrak eman gura dizkiogu Orbeari hori posible egin duelako eta tratu bikaina eman digulako.

Media