Urola Erdiko ETEetan Ekonomia Zirkularra bultzatzeko “UrETEkoZItuz” proiektuaren aurkezpena

- Saila:
- Nork idatzia: Equipo B+I Strategy
- Comments::DISQUS_COMMENTS
- Media
Joan den martxoaren 23an, UrETEkoZItuz proiektua aurkeztu zen Azpeitian. Proiektu hori gauzatzeko, Ihobek, Eusko Jaurlaritzako ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoak, diru-laguntza eman dio Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntzarako agentziari, eskualdeko enpresetan Ekonomia Zirkularra bultzatzeko, B+I Strategyko taldearen aholkularitza eta laguntzarekin.
Zehazki, proiektuaren helburua Urola Erdiko makineriaren eta ekipoen sektoreko ETEetan Ekonomia Zirkularrarekin erlazionaturiko aukera eta merkatu-nitxo berriak identifikatzea, baloratzea eta lehenestea da, aukera horiek bultzatzeko banakako ekintza-plana sortuz.
Horretarako, nazioartean erreferentziazkoak diren metodologietan oinarritutako gogoeta- eta ekintza-prozesua egingo da, enpresa txiki eta ertainen posizionamendu lehiakorra hobetzeko eta enpresa horien arriskua murrizteko, bai eta susperraldi ekonomiko berdean, enpresa-sarearen birsorkuntzan eta gero eta zirkularragoa den eskualdean enplegu kualifikatua sortzen lagunduko duten enpresa-proiektu eta -jarduera jasangarri berriak sortzeko ere.
Beste urrats bat Ekonomia Zirkularrerako bidean!
