Oscar Valdivielsok “Ekonomia Zirkularreko aukerak Urola Erdian” jardunaldian hartu du parte

Joan den azaroaren 11n, “Ekonomia zirkularreko aukerak Urola Erdian” jardunaldia egin zen streaming bitartez. Iraugi Berritzen-ek antolaturiko saioak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren babesa izan zuen.

Jardunaldiaren helburua eskualdearen lehiakortasun-posizionamenduari bultzada ematea eta 2030 Agendaren garapen jasangarriko helburuekin bat egitea izan zen.

Oscar Valdivielso B+I Strategyko bazkideak, industriarako ekonomia zirkularreko aukeren azterlana aurkeztuz hartu zuen parte saioan, metal-mekanika, makina, elikadura, altzari eta eraikuntza sektoreetan. Ikerketa hori eskualdeko hainbat enpresarekin (Sarralle, Domusa edo Elmubas, besteak beste) egindako partaidetza-prozesuaren bitartez kontrastatu da.

Ekonomia zirkularreko estrategietan aurrera egin nahi duten enpresentzako gomendioak ere aurkeztu ziren, bide horri ekin dioten enpresen esperientzia praktikotik abiaturik.
Hizlarien artean, Gipuzkoako Foru Aldundia, Ihobe, Lapatx eta Mondragon Unibertsitateko Jon Aurrekoetxea azpimarratu behar dira, besteak beste.

Media