Estrategia Nº000009 gure liburu berria kalean dago jadanik

Estrategia Nº000009 gure liburu berria kalean dago jadanik

Joan den ekainaren 30ean B+I Strategyren Estrategia Nº000009 argitalpen berria aurkeztu genuen online, Estrategiari buruzko liburuen urteroko gure serieko bederatzigarren alea.

www.bmasi.net gure webgunetik streaming bitartez emandako ekitaldian solasaldia egin zen Jon Fernández Orbea Koop. Elk.-ko Zuzendari Gerentearen, Mikel Barandiaran Dominion Taldeko Kontseilari Eskuordetuaren, Pilar Kaltzada kazetari eta Linking Ideas-eko bazkide zuzendariaren eta Sabin Azua B+I Strategyko bazkide zuzendariaren artean.

Estrategia Nº000009 2020ko udaberriarekin sortu da, eta jarraipena ematen dio dagoeneko nolabait ezinbestekoa bilakatu den hitzorduari. Liburuak inprimatuta egon behar zuen eta bulegoak eta liburutegiak bete behar zituen, baina digital bilakatu da, egokitzapen mekanismo gisa. Jasotzeko eta oparitzeko, orriak begiratzeko eta non jarri erabakitzeko, uneak galduko ditugu, baina planteatzen dizkizuegun gaiei buruz hitz egiteko eta eztabaidatzeko gonbidapena ez da aldatu; eta, zergatik ez, baita ordenatzean ideiek egiten duten zarataz gozatzeko gonbidapena ere.

Aurreko urteetan bezala, gure eguneroko jardunean ondoan ditugun pertsona guztiekin gogoetak eta elkarrizketak partekatzen ahalegintzen gara, eta beste behin ere euren denbora eta maitasuna eskertu nahi dizkiegu. Guretzat oso atsegina da hemen elkar ikustea.

  

Estrategia Nº 000009 (issuu)

Estrategia #000009 (PDF)

e-Book (epub) / Lector para e-book

Estrategia Nº000009 liburuaren aurkezpena

 

Media