Sabin Azuak Hizlari gisa hartu du parte AMECen Batzar Nagusian

Sabin Azuak Hizlari gisa hartu du parte AMECen Batzar Nagusian

Joan den maiatzaren 19an AMECen (Nazioartekotutako industria enpresen elkartea) Batzar Nagusia egin zen, modu telematikoan, jasaten ari garen osasun pandemia dela eta.

Esparru horretan “Industria Etorkizunarekin. Etorkizuna Industriarekin” jardunaldia antolatu zen. Saioak AMECek prestatutako dokumentua zabaltzeko bide gisa balio izan zuen, dokumentuan 50 bat adituk parte hartu zuten, eta une zail hauetan industriaren lehiakortasuna bultzatzeko jarduketarako gomendioak eman zituzten. “Ekoizpen eredua aldatzeko klabeak” izeneko dokumentuak enpresa sarearen industrializazioaren eta nazioartekotzearen aldeko apustuaren ikuspegi freskoa eta irmoa eman nahi du.

Sabin Azuak hizlari nagusi gisa parte hartu zuen saioan, ekonomia arloko pandemian dugun egoera ekonomikoaren azterketa eginez eta enpresentzako jarduketarako zenbait gomendio emanez, “Orain inoiz baino gehiago, industriaren alde egin dezagun” izenburupean.

Media