Sabin Azuak hitzaldia eman du EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean

Sabin Azuak hitzaldia eman du EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean

Joan den otsailaren 11n, Sabin Azuak, B+I Strategyko Bazkide Zuzendariak, “Euskal enpresetarako erronka globalak. Lehiakortasunaren gakoak” hitzaldia eman zuen, Eraldaketa digitala, Familia Enpresaren aldaketarako palanka programaren barruan. Programa hori Bilboko Ganberak, CEBEKek eta Euskal Herriko Unibertsitateak sustatzen dute, Familia Enpresen Katedraren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Hitzaldia Sarrikoko (Bilbo) UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean egin zen, eta enpresa graduko eta lizentziaturako azken mailako ikasleak izan ziren bertan.

Sabin Azuaren parte-hartzeak puntu hauek aztertu zituen: enpresen lehiakortasunaren munduan gertatzen ari diren aldaketak, managementeko pentsalarien ekarpen nagusiak lehiakortasunerako paradigma berrien erantzun gisa, enpresaren lehiakortasuna hobetzeko elementuen konbinazioari buruzko ideiak sortuz eta, aldi berean, gizartearen aurreko benetako konpromisoa islatuz negozio-eredu lehiakorrak garatzeko gaitasun handiagoa duten enpresa mota desberdinak.
Saioaren amaieran solasaldi bat egin zen, eta bertan ikasleek solasaldian jorratutako gaien inguruan zituzten kezkak azaldu zituzten.

 

 

 

Media