Sabin Azua Mondragon Korporazioko eta Mondragon Unibertsitateko ordezkaritza batekin joan da Monterreyra

Sabin Azua Mondragon Korporazioko eta Mondragon Unibertsitateko ordezkaritza batekin joan da Monterreyra

Abenduko azken astean, Mondragon Korporazioko eta Mondragon Unibertsitateko ordezkaritza bat, Iñigo Ucín eta Bixente Atxa buru zirela, Monterreyra joan zen, Taldeko enpresak eta Unibertsitatea bertako erakundeetara hurbiltzea sustatzeko. B+I Strategy gogotsu aritu da lanean prozesu horretan, eta Sabin Azua gure bazkideak egin diren lan saio guztietan hartu du parte.

Bisitan, Monterreyko Teknologikoaren eta Mondragon Unibertsitatearen arteko lankidetzan sakondu zen, mugikortasunaren, nazioartekotzearen, ikerketaren eta executive programen arloetan ekimen multzo garrantzitsua hedatzeko. Elkarlan bizia aurreikusten da datozen urteetarako, bi erakunde akademikoen hezkuntza ereduak indartzeko.

Beste alde batetik, Mondragon Korporazioak Monterreyko hainbat enpresarekin duen harremana indartu zen, eta TECeko Zuzendaritza Kontseiluko kideekin hurbilketa prozesua jarri zen martxan.

Amaitzeko, hitzaldi bat eman zen EGADEn Kooperatiba Eredua aurkezteko, eta bertan Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko presidenteak eta Sabin Azua B+I Strategyko bazkide zuzendariak hartu zuten parte.

 

Media