Sabin Azuak Boletín de Estudios Económicos izenekoaren aurkezpen ekitaldian eta ondoren Alumni DBArekin egin den solasaldian hartu du parte

Sabin Azuak Boletín de Estudios Económicos izenekoaren aurkezpen ekitaldian eta ondoren Alumni DBArekin egin den solasaldian hartu du parte

Joan den azaroaren 11n, Sabin Azua gure Bazkide Zuzendariak Boletín de Estudios Económicos izenekoaren aurkezpen ekitaldian eta ondoren Alumni DBArekin egin zen solasaldian hartu zuen parte.

“Enpresa, gizarte balioa, lankidetza eta lehiakortasuna: erronka berriak" izeneko jardunaldia Alumni DBAn (Bilbo) egin zen. Surnek esponsorizatutako egitasmoa izan zen.

Saioaren lehen partean Alumni DBAko presidenteak, Susana Rodríguez Vidarte Deusto Business School-eko Estrategia eta Informazio Sistemak Saileko katedradunak eta Juan Manuel Sinde Arizmendiarrieta Kristau Fundazioko presidenteak hartu zuten parte. Duela denbora gutxi egin den Estudios Económicos aldizkariaren 227. zenbakiaren argitalpenari buruz egin zen berba.

Hitzaldien ondoren antolatu zen elkarrizketarako mahaian Gaspar Martínez Vitoria-Gasteizko Teologia fakultateko irakasle eta dekanoak eta Sabin Azua B+I Strategyko Bazkide Zuzendariak hartu zuten parte. Solasaldi lasaia izan da, Susana Rodríguez-Vidarte eta Jon Emaldi Deusto Business School-eko irakasleek egindako galderek animatua.

 

Bideoa.

Media