B+I Strategy Iraurgi Berritzenekin lankidetzan ari da, automatizazioari buruzko saio baten dinamizazioan

B+I Strategy Iraurgi Berritzenekin lankidetzan ari da, automatizazioari buruzko saio baten dinamizazioan

Joan den ekainaren 6an, Urola Erdiko garapenerako eta berrikuntzarako Iraurgi Berritzen agentziak laneko gosaria egin zuen eskualdeko 17 industria enpresatako zuzendariekin eta arduradunekin. Saioaren helburua, automatizazioak beraien erakundeetan zuen eraginari buruzko gogoeta egitea zen.

Bertaratuek automatizazioaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko aukera izan zuten, ikuspegi eta aplikazio desberdinek, eskualdeko enpresa egituraren jasangarritasunean eta lehiakortasunean izan dezaketen eragin posiblea ulertzeko. Horrez gain, automatizazioak beraien balio kateetan eta negozio ereduan dituen inplikazioei eta sortutako aukera potentzialei buruzko gogoeta egin ahal izan zuten.

Bilera hori, Iraurgi Berritzenek, B+I Strategyren laguntzarekin, eskualdeko balio kateen eta etorkizunerako joera nagusien azterketari buruz aurrera eraman duen laneko prozesuaren barruan antolatu zen. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa izan du.

Media