Sabin Azua

Sabin Azuak Enpresa Zuzendaritzan Masterra (MBA) du Nafarroako Unibertsitateko Enpresako Goi mailako Ikasketen Institutuan (IESE), eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitateko Enpresa Tekniken Goi mailako Eskolan (ESTE).

Sabinen lan ibilbidea Ingeniaritzako eta Aholkularitzako IDOM enpresa multinazionalean hasi zen, zuzendari orokorraren alboko gisa.

Ondoren, Bizkaiko Foru Aldundian aritu zen lanean, Bizkaiko diputatu nagusiaren aholkulari estrategiko gisa.

1990eko urtarrilean, luze iraungo zuen lan ibilbideari ekin zion KPMG Consulting enpresan. Bertan, aholkularitza departamentuko zuzendari bazkide lanetan ibili zen, Zerbitzu Estrategikoen Nazioarteko Batzordearen Espainiako ordezkari gisa.

2003ko uztailean, BearingPoint enpresan hasi zen, zuzendari kudeatzaile gisa, estrategia eta lehiakortasun arloan. Bi urte geroago, 2005eko abuztuan, B+I Strategy aholkularitza enpresan hasi zen lanean, zuzendari bazkide moduan.

Bere lan ibilbidean zehar, Sabinek hausnarketa estrategikoko hainbat prozesu zuzendu ditu nazioko zein nazioarteko bezeroentzat; horien artean, nabarmentzekoak dira honako hauek: CAF Taldea, Vidrala,  Codorníu, Liberty Taldea, Fosters, Atlética (Mexiko), Elecnor Taldea, Ence, Guascor Taldea, Gamesa, Maier, Daimler Chrysler, EHUko Gizarte Kontseilua, Euroforum Escorial, Neiker, Productos Tubulares, Naturcorp, Naturgas Energía, Fagor Industrial eta Unión Fenosa, Correos, Bilbao Chamber of Commerce, Laboratorios Vita, GO, Tavex, Cervecerías Polar (Venezuela),  GSB, Abengoa, Selvag (Finlandia), SOK (Finlandia), Fanapel (Uruguai), AENA, Irizar, Guggenheim Bilbao Museoa, Bicicletas de Alava, SA, BEC. Bilbao Exhibition Centre, AN´S Coop, Natra, Alestis Aerospace, Arteche, Iparlat, Tecnalia, Batz eta Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala.

Gainera, eskualdeko lehiakortasunari eta berrikuntzari buruzko proiektu ugari zuzendu ditu, eragile ekonomiko zein sozial askoren partaidetzarekin: Eusko Jaurlaritza Industria Sailerako plan industrialak, Errioxako Gobernurako Lehia Plana, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eraketa, Euskalit-en eraketa, Kataluniako Generalitateko Kanpo Sustapenerako Erakundearen hausnarketa estrategikoa, klusterrak sortzeko proiektuak, bai Euskal Autonomia Erkidegoan (arrantza, ezagutza klusterra, etab.) bai beste lurraldetan (Uruguai, Andaluzia, etab.).

Bestalde, Sabinek maiz hartzen du parte enpresa kudeaketari lotutako foroetan hizlari gisa, bai eta enpresa estrategiari, lehiari eta berrikuntzari lotutako mintegietan ere.

Egun, Strategic Management Society-ko kide da Sabin. Erakunde horrek enpresako profesionalak, negozio eskolen profesionalak eta aholkulariak biltzen ditu, enpresa kudeaketaren joeren inguruan eztabaidatzeko. Horrez gain, Sabin Berrikuntzaren Euskal Agentziaren (Innobasque) enpresa eraldaketarako Aholkularitza Kontseiluko idazkaria ere bada, eta Journal of Intellectual Capital aldizkariaren Argitalpen Kontseiluko kide. Era berean, erakundeen aktibo ukiezinak kudeatzeko gaitasunaren inguruko liburu sorta bat ere argitaratu du.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.