Gure Balioak

B+I Strategy helburu garbi batekin sortu zen: aholkularitza zerbitzu bereizgarria eskaintzea, geure bezeroek balioa sor dezaten, gure laguntza eta etengabeko ezagutza zein berrikuntza direla medio. Gure negozio ikuspegiak, geurean diharduten langile guztiena ere badenak, honako zutabeak ditu oinarri:

  • Esperientzi zabala. Gure zuzendaritza taldeak hamabost urte baino gehiagoko lan esperientzia du aholkularitza estrategikoaren sektorean, eta gure proiektu bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartzen ditugu hura zuzenduko duen aholkulari taldea aukeratzeko orduan. Gure aburuz, alderdi horrek bereizten gaitu aholkularitza sektoreko gainerako enpresetatik.
  • Etengabeko berrikuntza produktu eta zerbitzuetan. Aholkularitzak jokamoldeak auzitan jartzeko eta berregiteko aukera ematen du; hain zuzen ere horretan datza bere benetako balioa. B+I Strategyren barne eremuko berrikuntzaren kudeaketa abiapuntutzat hartuta, zerbitzuak eskaintzeko kontzeptu berriak garatzen ditugu, eta gure bezeroei negozio eredu berritzaileagoak hartzen laguntzen diegu.
  • Bezeroekiko gertutasuna. Eskaintzen ditugun zerbitzuak pertsonalizatuak dira, eta bezero bakoitzaren beharretara egokituak. Gure esperientziari esker, banakako aholkularitza eta moduluzko metodologia batera ditzakegu. Bezeroek, hortaz, aholkulari pertsonalen abantailez gain, aholkularitza enpresa handien abantailak izango dituzte aldi berean.
  • Mugarik gabe. Esperientzi handia daukagu nazioarteko proiektuetan ere, eta herrialde ugaritara hedatu den aliatu sare bat daukagu. Gure proiektu zorroa inguruan egindako lanez eta beste herrialde batzuetan egindakoez osatuta dago. Gainera, nazioarteko foroetan ere hartzen dugu parte. B+I Strategyren aholkularitzaren ikuspuntutik, hori da gure esperientzia areagotzeko biderik egokiena, baita etorkizuneko erronken gaineko ikuspegi globala lortzeko ere. Modu horretan, aberastu egiten dugu gure bezeroei eskaintzen diegun balioa.
  • Profesional hoberenak. Gure enpresa kudeaketaren funtsa bakoitzaren eta taldearen gaitasunak suspertzean datza, baita etengabeko ikasketan ere. Konpromiso hori ez dago gure irudia hobetzera zuzenduta bakarrik; aitzitik, gure eguneroko ekintzetan ere islatzen da: prestakuntza saioak, elkarri esperientzien berri ematea, gure aliatuekin lankidetza, argitalpenak, bibliografia espezializatuaren irakurketa, zabalkunde ekintzak, etab.
  • Gizartearekiko konpromisoa, gure espezialitateko eremuan gizartearen intereseko proiektuak gauzatzen.