Aliantzak

Estrategia arloan sektorean esperientzia duten langile kualifikatuak ditugu. Gure enpresak, langile horien babesa izateaz gain, sektore honetan izen handia duten enpresekiko aliantza sare baten babesa ere badu. Ondorioz:

  • Horrek gure espezialitate arloan ezagutzak eta esperientziak elkartrukatzeko aukera ematen digu; joeren berri izaten dugu, eta gure kudeaketari beste ikuspuntu batzuk eransten dizkiogu.
  • Horrez gain, nazioartean merkataritza lana egiteko eta kualifikatuenganaino iristeko mesedegarria da.
  • Elkarrekin proiektuak egitea errazten du; baita, nazioarteko sarea garrantzitsua den kasuetan, proiektuen babesa izatea ere.

Gure aliantzak eta gurekin elkartutako erakundeak hauek dira:

ICA2 (Espainia)
Estrategiaren eta negozioaren ikuspegitik I+G+b-ren Kudeaketan eta Ezagutzaren Kudeaketan zentratutako enpresa.
www.ica2.com 

Intellectual Capital Services (Reino Unido, Australia, Escandinavia)
Enpresa hau munduan liderra da erakundeen aktibo ukiezinak indartzean oinarritutako estrategiak formulatzerakoan.
www.intcap.com

VTT (Finlandia)
Europako iparraldeko ikerkuntza teknologiko gunerik handiena; erreferentzia da, munduan, berrikuntzaren arloan.
www.vtt.fi

Integran (MERCOSUR)
Estrategia eta lehiakortasun arloan zerbitzu profesionalak ematen dituzten enpresen artean liderretakoa da, Mercosurreko herrialdeetan lan egiten duena.

Edna Pasher Ph. D & Associates (Israel)
Israelen konpainia liderra da ezagutzaren estrategia eta kudeaketa arloan zerbitzu profesionalak ematen dituztenen artean. Arlo honetan nazioarteko hainbat enpresarekin eta ezagutza zentrorekin batera jarduten du.
www.pasher.co.il

eNovating Lab (Euskadi)
Lehiakortasunaren arloan ideia berriak sortzea helburu duen sozietatea, arlo honetako nazioarteko zentro espezializatuekin lotura estua duena.
www.enovatinglab.com 

Copenhagen Institute for Future Studies (Dinamarca)
Prospektika eta etorkizun nazioarteko zentroa. Erreferentziazko erakundea Iparraldeko herrialdeetan joera sozio-ekonomikoen azterketan eta etorkizuneko eszenatokien eraikuntzan, enpresentzat zein gobernuentzat.
www.cifs.dk