Nortzuk gara

Etorkizunak diseinatzen eta eraikitzen ditugu 

B+I-n badakigu erakundeek eta lurraldeek etorkizun hobeak eraikitzen dituztela esfortzua ikuspegi estrategikoa diseinatzen eta potentzial osoa balioa sortzen duten proiektuetan aplikatzen zentratzen dutenean. Gure lana, prozesu horretan ahalik eta lagun egite eta laguntza hoberena eskaintzea da.

2005etik enpresen eta erakundeen ondoan egiten dugu ibilbide hori, urteetako lanak emandako ezagutzaren eta esperientziaren bitartez diseinu eta ezarpen hoberenei laguntzeko. Aholkularitza Estrategiko eta Lehiakortasun enpresa gara, nazioarteko konpainietan urte luzez ikasi ondoren, aholkularitza zerbitzu diferentzialen eskaintzan eta Estrategiaren alorreko ikerketan eta hedapenean zentratutako enpresa proiektu berriari ekitea erabaki genuen profesional talde batek 2005ean sortua. Gure taldea ondorengo orrian ezagutu dezakezu: gure taldea.

Urte hauetan jarduera zabala eta anitza eraman dugu aurrera, zerbitzuei eta bezeroei dagokienez, eta koalifikazio maila altuko oinarri profesionala dugu, mota guztietako sektoreetan eta erakundeetan gure bezeroekin batera lan egiteko ahalmena duena, haien funtsezko galderei erantzuteko eta emaitzak hobetuko dituzten ekintza bilakatzeko. Gure produktu eta zerbitzu eskaintza zehaztasunez ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. 

Gure bezeroen erronkekin inplikatzen gara, eta euren ondoan egoten gara gogoeta estrategiko, diseinu eta soluzioen eraikuntza prozesuetan. Gure bezero batzuekin aurrera eraman ditugun proiektuen lagin esanguratsua kontsulta dezakezu. 

Bilatzen ditugun eraldaketa horiek posible egiteko, ezagutza, bertako eta mundu mailako jardunbide hoberenekin lotura, profesionaltasuna, zorroztasuna eta ikuspegi kritikoa jartzen ditugu mahai gainean. Oso harro gaude nazioartean lehen mailako aliantza sare zabala osatu dugulako. Horrek etengabe eguneratzeko eta mundu mailako joerekin kontrastatzeko aukera ematen digu.