Estrategia Nº 0000008

Estrategia Nº 0000008
Erreserbatu eguna!
 
Eguna: Astelehena, ekainak 17 
Lekua: Bizkaia Aretoa (EHU-UPV), Abandoibarra Etorbidea, 3, Bilbo
Ordua: 18:00 - 19:30

Oraingo honetan hauek egongo dira gurekin: Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea; Ana Camacho Batz Group-eko CEOa; Asier Vitoria Gureak-eko zuzendari nagusia; Pilar Kaltzada idazle eta komunikazio aholkularia; eta Sabin Azua B+I Strategyko bazkide zuzendaria.

Jarraitu ekitaldia eta prestaketak Twitterren #libroblancobmasi eta #Estrategia8 etiketen bitartez

Estrategia Nº000008 2019ko udaberriarekin batera sortu da, eta jarraipena ematen dio nolabaiteko ezinbesteko hitzordu bilakatu denari. Aurreko urteetan bezala, gogoetak eta elkarrizketak gure eguneroko jardunean ondoan ditugun pertsonekin konpartitzen ahalegintzen gara. Beste behin euren denbora eta abegikortasuna eskertu gura diegu. Guretzat oso atsegina da zuek hemen ikustea…

«How Can I Go On» - Montserrat Caballé (1933 - 2018)

Gure urteroko hitzordua betez, berriro itzuli gara gure “liburu zuriarekin”. Zortzigarren edizioa da jadanik… izan ere, denborak ez du barkatzen. Oraingo honetan ere, begirada zabaldu egin dugu, Txinatik, Mexikotik, Europa Iparraldetik, Hego Ameriketatik… etorri diren eta kolaboratzaile leial batzuk hurbiltzen dizkiguten testuak sartzeko. Eta “etxeko jendearekin” osatzen ditugu, gure enpresen, gobernuen eta proiektuen tokiko errealitateari eta errealitate orokorrari buruzko Euskadiko ikuspuntua ematen saiatuz.

«Les plaisirs démodes» - Charles Aznavour (1933 - 2018)

Hutsunea, mugikorretik urrun egingo den derrigorrezko atsedenaldia, deskonexio asteburu bat, edo gure bizitzako ohiko erritmo frenetikotik kanpo egongo diren atseden egun batzuk. Gero eta zailtasun handiagoz lortzen ditugun uneak dira eta, horregatik, agian, dira hain beharrezkoak, eta beti ere egokiak urtean zehar pilatzen zaizkigun irakurketa horiek egiteko. Ea gure hurrengo “liburutxo zuria”, egun horietan esku artean hartzen ditugun irakurri gabeko testuz osatutako dorre horretako (tsundoku esaten diote Japonian) parte den. Irakurketaren plazerraz gozatzeko.

«Think» - Aretha Franklin (1942- 2018)

Batzuetan zuriz dagoen orriaren diktadura benetako tortura bilakatu daitekeen arren, idazteko jardunbide honek, beste urte batez, gure buruetan biltzen diren ikasketak, esperientziak eta gogoetak mahai gainean jartzen laguntzen digu. Hitzaldiak, bilerak, irakurketak edo albisteak, gure lanarekin eta bizitzarekin erlazionatutako gaiei buruz pentsatzeko aitzakiak dira. Eta argitalpen xume honetan hori irudikatzen ahaleginduko gara.
Edukien aurkibidea eta bi artikulu esklusiban (urdinez markatuta) aurreratzen dizkizugu:
 
Yellow vests, gilet jaunes, chalecos amarillos…Un semáforo para nuevas estrategias disruptivas, Jon Azua

Digitalización e innovación estratégica, Igor Revilla

Modelos de negocio basados en inteligencia artificial, Xavier Ferrás

Choosing between Humans and AI in structuring the organisation for the emerging digital value creating paradigm, Göran Roos and Fiona Kerr

Avances y nuevos modelos de negocio en la servitización industrial, Manuel Vizán

“No toda la gente inteligente trabaja para ti”, Sabin Azua

Educación y Competitividad,Bixente Atxa

Las empresas como instrumento de desarrollo socioeconómico, Irune Fernández Elosegui

La participación de las personas en la empresa: aprendizajes y retos, Beatriz Tejedor

Bioeconomía, necesidad y oportunidad, Ana Avendaño y Ainara Ratón

Visión de México para la actividad empresarial: optimismo cauteloso, Genaro Borrego E.

El impacto transformador de la omnicanalidad, Álvaro Quintanilla

China y América Latina. Una relación en crecimiento, Primavera Garbarino

El futuro de las empresas chinas en el mundo, Pedro Nueno

Un idioma universal, Pilar Kaltzada

“Cuando seas padre comerás huevos…” ¿Y quién va a decidir sobre nuestro futuro?, Estibaliz Arenzana

Darwinismo en la administración pública, Oscar Valdivielso

 

Medios