ZIENTZIA ETA IKERKETA: ezagutzaren gizartea

Estrategiaren ikuspegitik, zientzia, elkarrengandik bereizi ezin daitezkeen mailen loturaren bitartez ulertu behar da: oinarrizko ikerketa, beti ere presente ezagutzaren sorkuntzan, eta ikerketa aplikatua, emaitzen transferentziara eta ustiapenera zuzendua eta agente publikoetan eta pribatuetan era konbinatuan garatua.

Zentro ikertzaileek beraien puntu indartsuak finkatuko dituzten, nazioartean duten posizionamendua indartuko duten, talentu koalifikatuetan erakartzeko gaitasuna handituko duten eta beraien zientzia eremuan lider direnekin erlazio gaitasuna lagunduko duten estrategiak diseinatzen dituzte, emaitzak ustiatzeko egitura berritzaileak sortuz, ezagutzaren abangoardian egon ahal izateko.

Erakunde arrakastatsuak ikerketarako palanka dira, talentuaren erakarpenean eta talentu hori kontserbatzean, emaitzen ustiapenean eta, batez ere, emaitza bikainetan oinarrituriko finantzaketan.

  • Ezagupenaren zein alor izango dira etorkizuneko joera handiak markatuko dituztenak?
  • Zein estrategia garatzen dituzte nazioartean ikerketaren alorrean lider direnek?
  • Zein dira zientziarekin eta ikerketarekin erlazionatutako jarduera berriak bultzatzeko mundu mailako palankak?
  • Zein gaitasun ditugu ikerketarekin erlazionaturiko jarduerak bultzatzeko? Zein tresnak bultzatzen dute I+G+b bikainaren alorreko jarduera?
  • I+G+b-arekin erlazionaturiko zein emaitzen ustiapen eredu jar dezakegu martxan?

    

I+G+b-rako eta transferentzia teknologikorako estrategia

Leartiker ikerketa zentroaren eta Azaro Fundazioaren I+G+b-rako eta transferentzia teknologikorako estrategia, polimeroen eta osasunaren alorrera bideratutako elikagaien teknologiaren alorretan lortutako emaitzen ustiapenera bideratua.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Zahartzeari buruzko Klusterraren diseinua

Euskadiko Zahartzeari buruzko Klusterra egituratzeko eta dinamizatzeko ekimenaren definizioa, lurraldeak alderdi horretan duen diagnostikoa, bazkide estrategikoen aukeraketa, Klusterraren helburu estrategikoa eta agenteen eta erlazioen maparen burutzapena barne.

Neikerren proiektu estrategikoaren definizioa

Neikerren proiektu estrategikoaren definizioa, erakundea proiektura egokitzea, urteko kudeaketa plana burutzea eta aginte taldea definitzea.