ERAGIN ekonomikoa: erabakiak hartzeari laguntzeko funtsezko tresna

Inbertsio garrantzitsua eta hainbat agenteren partaidetza eskatzen duen edozein azpiegiturak, proiektuk edo ekitaldik eragin ekonomikoa du berau burutzen den lurraldean.

Eragin ekonomikoaren azterketak, proiektuarekin, ekitaldiarekin edo azpiegiturarekin zuzenean edo zeharka erlazionaturiko agente guztiek egindako gastuaren balorazioa hartu beharko du kontuan, eremu geografia eta denbora eremu horietan.

Fluxu ekonomikoen, ondorio biderkatzaileen eta onura gehien jasoko duten sektoreen ezagupenak, azterketarako eta erabakiak hartzeari (hasiera batean, proiektu berriaren bideragarritasunari buruzkoak) eta lurraldean eragindako benetako ondorio ekonomikoari (ondoren, proiektua amaitu eta gero) informazio baliotsua emango die proiektu edo azpiegitura horren sustatzaileei eta finantzatzaileei.

  • Nola baloratuko ditugu alor ekonomikotik eta fiskaletik proiektu jakin batek bere ingurunean dituen ondorioak eta itzulkinak? Jakin al dezakegu zein izan diren onura gehien jaso duten produkzio sektoreak?
  • Nola aztertu eta baloratu dezakegu proiektu jakin baten inguruan eta proiektu horretan parte hartzen duten agente anitzen elkarrekintzaren ondorioz aurrera eramandako jarduera guztiek eragindako gastua?
  • Zein argumentu koantitatibok lagundu dezakete azpiegitura edo egitasmo berri bat justifikatzeko?

Osasunaren eragin ekonomikoaren azterketa

Osasunak Euskadiko Autonomia Erkidegoan duen eragin ekonomikoaren azterketa egitea, zenbait urtez jarraian eguneratzea eta ereduaren erabilerari buruzko prestakuntza eskaintzea.

Bio-zientzien eragin orokorraren azterketa

Bio-zientziek Euskadin duten eragin orokorraren azterketa, sektorearen garapenari “balioa emateko” eta lehiakortasunaren “mobilizatzaile” gisa duen garrantzia transmititzeko.

Guggenheim Bilbao museoaren eraginaren ereduaren birformulazioa

Lurraldeko eragin ekonomiko ereduaren birformulazioa eta trakzio-ondorioa aberastasuna sortzeari eta itzulkin fiskalei dagokienez, kultura/gizarte eta ingurumen dimentsio berriak kontuan hartuz.