Proiektu berrien BIDERAGARRITASUNA: martxan jartzerako azterketa

Batzuetan, gobernuen planak martxan jartzeko edo politika publikoak aurrera eraman ahal izateko, gaitasun, programak eta jarduerak aurrera eramango dituzten edo jada existitzen diren erakundeen jarduketak integratuko dituzten tresna eta erakunde berriak behar dira.

Prozesu horrek bideragarritasun azterketa zorrotza eskatzen du, beste helburu batzuen artean, egitura instituzionalean, eskumenen esparruan eta helburuetan eta jardueretan ahalik eta ongien murgiltzeko. Hori guztia, kanpoko agente ugariren partaidetza aktiboarekin, tresna horren arrakasta bultzatuz, bere ibilbide instituzionala hasten duenean.

  • Zein izango dira jarduketa eremua eta eskumenak inguruko agenteei dagokienez?
  • Gobernuaren planak kontuan izanik, zein izan beharko dira erakundeak aurrera eraman beharreko helburuak, oinarrizko ildo estrategikoak eta jarduerak?
  • Zein jarduketa mekanismo eta zein antolakuntza defini daitezke oinarrizko diseinu estrategikoa behar bezala betetzen dela bermatzeko?

"Es-Por-Tí" (Hezkuntza - Kirola - Aisia) zentroen sare mexikarraren plan estrategikoa

Elkarlana inbertsiogile pribatu talde batekin, zentro sarea eratzeko lanean: Mexikoko kirol eskaintzaren azterketa; negozio ereduaren definizioa (balio proposamena, bezeroak, antolakuntza, prezioak, etab.); kanpoko agenteekin izan beharreko erlazio eredua; ekonomia-finantza bideragarritasunaren azterketa; ustiapen eta inbertsio aurrekontua, etab.

Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Ezarpenaren diseinua eta proposamena

Agentziaren helburu estrategikoak; jarduketarako ildo estrategikoak eta aurrera eraman beharreko jarduerak; loturiko agente instituzionalek bete beharreko lana; aliantzak; beharrezko giza baliabideak, baliabide fisikoak eta teknikoak; martxan jartzeko jarduketen egutegia; laguntza ezarpenerako jardueretan.