Laguntza ANTOLAKUNTZAREN EGITURAKETAN, estrategia arrakastatsuak ezartzeko

Gure bezeroei laguntza ematen diegu, ez bakarrik ZER egin behar den definitzeko orduan, baita NOLA egin behar den erabakitzean ere, Estrategia baten arrakastaren parte handia bere ezarpenean dagoela dakigulako. Hori dela eta, gure bezeroei, Estrategia antolakuntzaren kudeaketarako politiketara eta mekanismoetara itzultzeko prozesuan laguntza ematen diegu, eta baita haren jarraipenean eta aldizkako berrikuspenean eta pertsonek markaturiko helburuen lorpenean izan beharreko inplikazioan.

B+I Strategyko taldeak esperientzia zabala du enpresa pribatuen eta erakunde publikoen kudeaketaren eraldaketan.

Gure ANTOLAKUNTZAREN EGITURAKETA egitasmoak honetan oinarritzen dira:

  • Estrategiari eta aldaketaren kudeaketari buruzko ezagupenen konbinazioa
  • Elkarlanean aritzea zuzendaritza taldearekin eta erakundeko beste maila batzuekin, Estrategia hedatzeko.
  • Etengabeko aholkularitza ezarpen fasean.
  • Neurtu daitezkeen helburuen eta adierazleen definizioa, hainbat mekanismorekin.
  • Antolakuntzarako alternatiba desberdinen balorazioa, estrategiak antolakuntzan dituen inplikazioen inguruan dugun aurreko esperientzian eta jakiturian oinarrituz.