Estrategia

  • GOGOETA ESTRATEGIKOko prozesuak unitate negozioentzat, enpresa taldeentzat (estrategia korporatiboa), erakunde publikoentzat, elkarteentzat, agente zientifiko-teknologikoentzat eta mota guztietako erakundeentzat.
  • Enpresa DIBERTSIFIKAZIO prozesuak (sektore berriak, negozio linea berriak, merkatu berriak, teknologia berrien sarrera).
  • Aholkularitza INTERNAZIONALIZARIOAri buruzko erabakiak hartzeko eta estrategiak definitzeko.
  • Metodologia propioa eta egiaztatua aplikatzea BERRIKUNTZArako estrategia bereizgarriak definitzeko.
  • ERAKUNDEAREN ERAKETA definitzean laguntza ematea, estrategia arrakastatsuak ezarri ahal izateko.
  • Era independentean edo prozesu zabalago baten parte gisa eskaintzen diren BESTE ZERBITZU BATZUK: prestakuntza zuzendaritza estrategikoan, merkatu azterlanak, etorkizuneko prospektiba, auditoria estrategikoak, bideragarritasun azterlanak, etab.

Plan estrategikoa

Beiraren sektorean mundu mailako lider den enpresa horri zuzendutako gogoeta estrategiko prozesua. Taldearen hazkunderako estrategia definitu zen, denboran iraunkorrak izango diren sorkuntza alternatibak ebaluatuz eta estrategiak konpainiaren antolakuntza eta kudeaketa ereduan izango duen eragina aztertuz.

Nazioartean hedatzeko plana

Laguntza eman diogu Atlética enpresari, kirol arropa fabrikatzaile mexikarrari, Latinoamerikan internazionalizatzeko plana burutzeko orduan, ehungintzarekin erlazionaturiko merkatuen testuingurua eta potentziala aztertuz, konpainiaren baliabideak kontuan izanik. Emaitza gisa, Atléticaren etorkizuneko eredua definitu zen, zuzendaritza taldearen adostasuna lortuz, eta 5 urteko epemugarako ibilbide orria ezarri zen.

Dibertsifikazio estrategia
class="aixeenanews-introtext">

 

Dibertsifikazio estrategia produktuan, taldearen negozio eta antolakuntza ereduaren definizioaren parte gisa. Azken helburua, arrakasta berme gehiago eta eraginkortasun maila altuak izango lituzkeen negozioa garatzea zen, enpresa proiektua eta lehiakortasuna etorkizunean finkatuz.

Taldearen filialen kudeaketa

Laguntza enpresa filialen kudeaketa mekanismoak ezartzeko orduan, Taldearen antolakuntza ereduarekin bat etorriz.

Antolakuntza eta kudeaketa eredua

Taldearen kudeaketa eta antolakuntza ereduaren definizioa Alestis Taldearen hasierako ezarpenean, Espainiako eta Brasilgo zenbait lurraldetako aire-espazioko sektoreko zenbait enpresaren integrazioaren ondorioz.

Berrikuntza plana

Taldearen berrikuntzaren kudeaketa sistemaren garapena eta martxan jartzea, energiaren alorreko berrikuntzako ibilbideei eta ibilbide teknologikoei buruzko diagnostikoa,  eta bere jarduerekin erlazionaturiko merkatuetan eta zerbitzuetan izan dezakeen eragin posiblea barne.

Laguntza ezarpenean eta jarraipenean

Ardo enpresa honen antolakuntza ereduaren estrategiaren eraginari buruzko azterlana eta estrategiaren jarraipena egiteko aginte talde integralaren definizioa.

Plan estrategikoa

Elecnorren estrategiaren definizioa. Elecnor, eraikuntzaren, azpiegitura elektrikoen, ekipo ondasunen eta energia berriztagarrien sektoreetan aritzen den talde dibertsifikatua da. Partaidetza maila altua duen prozesua, Taldearen negozio karterari buruzko gogoeta egitera bideratu zen, hazkunderako potentzialtasunak identifikatuz, interesgarrienak aukeratuz eta kanpoko merkatuetan izan beharreko presentzia indartzeko formulak ebaluatuz. Prozesuaren ondorioz, epealdirako itxaroten ziren emaitzak gainditu eta arrakasta osoz ezarri den egitura berria definitu zen.