Sabin Azuak MONDRAGON Korporazioaren foroan hartu du parte

Sabin Azuak MONDRAGON Korporazioaren foroan hartu du parte

Joan den uztailaren 19an, MONDRAGON Korporazioak antolatutako foroaren beste edizio bat egin zen Donostiako Kursaalean. Berrikuntzarekin egin zen hitzordu horretan kooperatibetako zuzendaritza taldeetako 300 kide baino gehiagok hartu zuten parte, markek, produktuek, zerbitzuek eta enpresek kontsumitzaileen buruan duten posizionamenduari buruzko esperientziak konpartitzeko.

Saioa Iñigo Ucín MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko presidenteak inauguratu zuen, eta, azpimarratu zuenez, ekitaldi horren xedea batzuk besteengandik ikastea da, MONDRAGON hobetzeko xedez.
Sabin Azua B+I Strategyko Bazkide Zuzendariak, foroan parte hartzeko aukera izan zuen. Bertan hainbat kooperatibaren esperientziak jaso ziren, Maier, Mondragon Assembly, Orbea eta Orkli, besteak beste. Horrez gain, foroan, kanpoko zenbait enpresaren esperientziak aztertu ziren. Horietako bat Repsol izan zen, Josu Jon Imaz Kontseilari Eskuordetuaren eskutik; eta Tubacex, Jesús Esmorís konpainiaren Kontseilari Eskuordetuak ordezkatuta. Ekitaldia amaitzeko, Iván Marten Boston Consulting Group-eko bazkide senior emerituak koordinatu zuen mahai ingurua antolatu zen.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuak eman zion amaiera jardunaldiari, Euskadik herrialde gisa posizionamendua lortzeko dituen erronketako batzuk aipatuz. Hainbat alderdi aipatu zituen, digitalizazioa, “Europa” kontzeptua, etorkizuneko energia estrategia, mugikortasuna eta konektibitatea eta talentua eta aniztasuna, besteak beste.

Media