Estíbaliz Arenzana B+Iko kontsultoreak “Euskadi Basque Country Egunean” hartu du parte

Estíbaliz Arenzana B+Iko kontsultoreak “Euskadi Basque Country Egunean” hartu du parte

Estibaliz Arenzana B+I Strategyko kontsultore eta Global Shapers Bilbaoko arduradunak “Euskadi Basque Country Eguna” ekimenaren lehen edizioaren mahai inguruetako batean hartu du parte. Euskadi-Basque Country herrialde marka sustatzeko urteroko jardunaldia joan den ekainaren 19an egin zen Bilbon.

“Euskadi Basque Country Eguna” Eusko Jaurlaritzako Kanpo ekintza Idazkaritzak sustatutako jardunaldia da, eta nazioarteko agenda aurrera daramaten eta Euskadi-Basque Country herrialde markaren garapenari laguntzen dioten edo nazioartekotze prozesua hastea aurreikusten duten erakundeei, eragileei (ekonomia, kultura, irakaskuntza edo gizarte arloetakoak) eta pertsonei dago zuzenduta. Jardunaldiak bi helburu ditu: Euskadi marka sustatzea, haren inguruan esfortzuak bateratuz eta dagoeneko gure mugetatik kanpo dauden pertsonen eta erakundeen esperientzia garrantzitsuak konpartitzea.

Bilboko Bizkaia Aretoan egin den ekitaldian Josu Erkoreka, Arantxa Tapia, Iñaki Arriola, Nekane Murga, Sonia Pérez, Bingen Zupiria, Cristina Uriarte eta Mª Jesús San José Sailburuak eta Marian Elorza jardunaldia bultzatu duen Kanpo ekintza Idazkaritzako arduradunak hartu dute parte. Halaber, bertan egon dira Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko Lehendakaria, Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomiaren eta Lurralde Garapeneko Foru Diputatua, Juan Mª Aburto Bilboko Alkatea eta Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko Alkatea.

 

Media