Eraldaketa digitalari buruzko prestakuntza saioa

Joan den maiatzaren 9an, B+I-ko taldeak eraldaketa digitalari buruzko prestakuntza eta eztabaida barne saio batean hartu zuen parte. Saioa Deusto Business School-eko instalazioetan egin zen, eta prestakuntza Jon Barrena Merkaturen sortzaileetako baten eta Patricia Gutiérrez Proyectos de Transformación Digital y Datoko Zuzendari eta Kontsultorearen eskutik etorri zen.

Eraldaketa digitala mota guztietako erakundeen agenda estrategikoan leku gehien irabazten ari den gaietako bat da. Interneten eboluzioari buruzko ikuspegi historikoan oinarrituta, teknologia digitaletan oinarritutako enpresa, negozio eta berrikuntza estrategiko berrien hainbat adibide aurkeztu eta eztabaidatu ziren. Halaber, dagoeneko finkatuta dauden sektoreen eta enpresen eraldaketan digitalizazioa izaten ari den eraginaz hitz egin zen.

 

Media