B+I Strategyk Iraurgi Berritzenen XVI. TOPAKETAK izenekoetan hartu du parte

B+I Strategyk Iraurgi Berritzenen XVI. TOPAKETAK izenekoetan hartu du parte

Joan den abenduaren 13an, Iraurgi Berritzenen XVI. TOPAKETAK egin ziren Azpeitiko Udaletxean. Saioaren helburu nagusia, Urola Erdiko eskualdea elkarrekin eraldatzen joateko lankidetzan ari diren eragile guztien arteko urteroko topaketa izatea izan zen. 

Aurtengo edizioan Urola Erdiko enpresek, prestakuntza zentroek, elkarteek eta erakundeek hartu dute parte. Halaber, lankidetzan aurrera eramandako azken proiektu estrategikoak aurkeztu eta eskualdearen etorkizuneko garapenerako erronkak aztertu dira. 

Saioan hauek hartu zuten parte: Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Oreka Diputatuak; Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak; Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak; Josetxo Mendizabal Zestoako alkateak; Begoña Beobide Iraurgi Berritzeneko zuzendariak; eta Urola Erdiko ekonomia eta gizarte arloetako eragileen ordezkariek. 

Sabin Azua B+I Strategyko Bazkide-Zuzendariak, begirada etorkizunera luzatu zuen bere azalpenaren bitartez, Urola Erdiko balio kate garrantzitsuenetan eragin handiagoa duten joeretan eta enpresentzat dituzten eraginetan sakonduz. 

 

 

Media