Sabin Azuak Eusko Ikaskuntzako Kongresuan hartu du parte

Sabin Azuak Eusko Ikaskuntzako Kongresuan hartu du parte

Eusko Ikaskuntzaren mendeurrenaren ospakizun ekitaldiak direla eta, Euskal Herriko lurraldeei buruzko gogoeta lan luzea egin da, “Geroa Elkar-Ekin, El Futuro que nos reúne" izenburupean.

Joan den ostiralean, azaroaren 9an, “Garapen Sozio-Ekonomikoa: Euskal Gizartea eta Enpresa” Lan Taldearen ondorioak aurkeztu ziren. Miguel Laparraren (Nafarroako Gobernuko Gizarte Zerbitzu presidenteordea), Angel Toñaren eta Arrate Arinen (Eusko Ikaskuntza), Joseba Zalakainen (SSIS), Imanol Esnaolaren (Gaindegia) eta Tomás Arrietaren (Lan Harremanen Kontseilua) esku-hartzeen ondoren, hiru solasaldi paralelo egin ziren. Horietako batean hartu zuen parte Sabin Azuak.

Juanjo Alvarezek Enpresa Ereduei eta Lan Harremanei buruzko solasaldia gidatu zuen, eta bertan Helena Francok (EHU-UPV) eta Javier Ramosek (Lanbide) ere hartu zuten parte. Solasaldian euskal enpresaren errealitate sozio-enpresarialari eta Herrialdeko enpresetan dauden harreman eta partaidetza ereduei buruzko zenbait alderdi landu ziren.

 

EITB.

 

Media