Sabin Azuaren “Empresa, País, Vida, Reflexiones para el diálogo” liburuaren aurkezpena

Sabin Azuaren “Empresa, País, Vida, Reflexiones para el diálogo” liburuaren aurkezpena

Niretzat oso atsegina da “EMPRESA, PAÍS, VIDA. Reflexiones para el diálogo” nire liburuaren aurkezpen ekitaldira eta ondorengo solasaldira gonbidatzea. 

Oraingo honetan, nirekin egongo dira Juan Jose Ibarretxe Lehendakari Ohi eta Agirre Lehendakaria Centerreko Zuzendaria, Andres Arizkorreta  CAFeko Presidente eta CEOa, Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia eta Pilar Kaltzada idazle eta komunikazio aholkularia.

Liburua, azkenengo hamar urteetan gizarte komunikazioko zenbait mediotan argitaratutako artikuluen bilduma da, eta horietara hurbildu diren irakurleekin konpartitzen ahalegindu naizen zenbait gogoetak, iritzik eta solasaldik osatzen dute. Elkarrizketari egiten zaion ekarpen ariketa xumea da, askatasunez eta kosmetika barik adierazitako pentsamenduan oinarrituta, ilusio handiz egina, irakurketa errazeko adibide izan nahi duena, lineala izango ez den irakurketarako aukera ematen duten testu laburrekin. 

Ez naiz zugan sorrarazi ditzakeen pentsamenduen arduradun egingo, baina horietakoren batek, zure buruaren txoko ezkutuenean bada ere, amets edo gogoeta egiteko motiboak ematea nahiko nuke. Horrela bada, argitalpenaren xedea beteta dagoela ulertuko dut.  

 

Lekua: Bizkaia Aretoa (UPV-EHU), Abandoibarra Etorbidea, 3 Bilbo (Bizkaia) 

 

Eguna: Osteguna, 2018ko azaroaren 29a,18:00etatik 19:45era

 

Izena emateko 94 405 20 41 telefono zenbakira deitu edo zure datuak dituen e-maila bidali ahal izango diguzu Hierdie e-posadres word van Spambotte beskerm. Jy moet JavaScript ontsper om dit te lees. helbidera, edo formulario hau bete 

 

Media