Oscar Valdivielsok intraekintzailetzaren aldeko jardunaldi batean hartu du parte

Oscar Valdivielsok intraekintzailetzaren aldeko jardunaldi batean hartu du parte

Noiz esan dezakegu enpresa bat ekintzailea dela? Zeintzuk dira ekintzailea izaten ahalegintzeko arrazoiak eta baliabideak? Oscar Valdivielso B+I Strategyko bazkide gai horiek landu zituen joan den urriaren 2an Bilbon egindako intraekintzailetzari buruzko jardunaldian, Eusko Jaurlaritzak eta BICek sustatutako Intraekintzailetzaren Aldeko Ekimeneko idazkaritza teknikoko arduradun gisa. 

CEBEKek, BEAZekin lankidetzan, antolatutako hitzordua Bizkaiko patronalaren egoitzan egin zen, eta denbora eta gogoetak partekatu zituzten 25 pertsona inguru elkartu zituen. Intraekintzailetzan eta negozio berrien garapenean esperientzia duten enpresa txikiek eta ertainek ikasteko aukera izan zuten, EIKA Koop. Elkarteko Javier Baztánek edo Zunibal-eko Eduardo Martinezek eta Adolfo Garcíak aurkeztutako kasuetatik. 

 

Media