Sabin Azuak MONDRAGON Korporazioaren foroan hartu du parte

Joan den uztailaren 19an, MONDRAGON Korporazioak antolatutako foroaren beste edizio bat egin zen Donostiako Kursaalean. Berrikuntzarekin egin zen hitzordu horretan kooperatibetako zuzendaritza taldeetako 300 kide baino gehiagok hartu zuten parte, markek, produktuek, zerbitzuek eta enpresek kontsumitzaileen buruan duten posizionamenduari buruzko esperientziak konpartitzeko. Saioa Iñigo Ucín MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko presidenteak inauguratu zuen, eta, azpimarratu zuenez, ekitaldi horren xedea batzuk besteengandik ikastea…
Gehiago irakurri...

Estíbaliz Arenzana B+Iko kontsultoreak “Euskadi Basque Country Egunean” hartu du parte

Estibaliz Arenzana B+I Strategyko kontsultore eta Global Shapers Bilbaoko arduradunak “Euskadi Basque Country Eguna” ekimenaren lehen edizioaren mahai inguruetako batean hartu du parte. Euskadi-Basque Country herrialde marka sustatzeko urteroko jardunaldia joan den ekainaren 19an egin zen Bilbon. “Euskadi Basque Country Eguna” Eusko Jaurlaritzako Kanpo ekintza Idazkaritzak sustatutako jardunaldia da, eta nazioarteko agenda aurrera daramaten eta Euskadi-Basque Country herrialde markaren garapenari…
Gehiago irakurri...

Estrategia Nº000008 gure liburu berria kalean dago jadanik

Joan den ekainaren 17an B+I Strategyren Estrategia Nº000008 argitalpen berria aurkeztu genuen, Estrategiari buruzko liburuen urteroko gure serieko zortzigarren alea. Ekitaldian solasaldia egin zen Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorearen, Ana Camacho Batz Group-eko CEOaren, Asier Vitoria Gureak-eko zuzendari nagusiaren, Pilar Kaltzada idazle eta komunikazio aholkulariaren eta Sabin Azua B+I Strategyko Bazkide Zuzendariaren artean. 300 pertsona inguru egon ziren gurekin, bezero,…
Gehiago irakurri...

B+I Strategy Iraurgi Berritzenekin lankidetzan ari da, automatizazioari buruzko saio baten dinamizazioan

Joan den ekainaren 6an, Urola Erdiko garapenerako eta berrikuntzarako Iraurgi Berritzen agentziak laneko gosaria egin zuen eskualdeko 17 industria enpresatako zuzendariekin eta arduradunekin. Saioaren helburua, automatizazioak beraien erakundeetan zuen eraginari buruzko gogoeta egitea zen. Bertaratuek automatizazioaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko aukera izan zuten, ikuspegi eta aplikazio desberdinek, eskualdeko enpresa egituraren jasangarritasunean eta lehiakortasunean izan dezaketen eragin posiblea ulertzeko. Horrez gain, automatizazioak…
Gehiago irakurri...

Eraldaketa digitalari buruzko prestakuntza saioa

Joan den maiatzaren 9an, B+I-ko taldeak eraldaketa digitalari buruzko prestakuntza eta eztabaida barne saio batean hartu zuen parte. Saioa Deusto Business School-eko instalazioetan egin zen, eta prestakuntza Jon Barrena Merkaturen sortzaileetako baten eta Patricia Gutiérrez Proyectos de Transformación Digital y Datoko Zuzendari eta Kontsultorearen eskutik etorri zen. Eraldaketa digitala mota guztietako erakundeen agenda estrategikoan leku gehien irabazten ari den gaietako…
Gehiago irakurri...
Harpidetu RSS feed honetara