| Harremanetarako    | Bilatzailea Bilatzailea.

Merkatua xehetasunez ezagutzeko beharra daukazu (balizko eboluzioa eta joera lehiakorrak) zure erabaki estrategikoak oinarritzearren?

Negozio berri batean murgiltzeko interesa duzu eta xehetasunez aztertu nahi duzu, haren bideragarritasuna ikustearren? Zure enpresarako merkatu eta segmentu erakargarrienen eta negozio eredu egokienaren inguruko gomendio argien eta justifikatuen bila zabiltza?

Zure esportazioetarako edota ekoizpenerako merkatu geografiko zehatz baten erakargarritasuna aztertu nahi duzu?

Zure sektorearen alderdi zehatz batekin kezkatuta zaude (teknologia, legeria, hornitzaileak, kontsumo ereduak...) eta horren eboluzioak zure erakundean izan dezakeen eragina aztertu nahi duzu?

Sektore bat sustatzeko programa publiko bat diseinatzen ari zara eta sektorearen problematika ezagutu nahi duzu?

B+I Strategy taldeak esperientzi handia dauka egoera horietan guztietan, zerbitzu bikaina eskaintzeko beharrezkoa. Gure aburuz, sektoreen eta merkatuen ikerketak giltzarriak dira erakundeek erabakiak hartzeko orduan. Lehentasunezkoa iruditzen zaigu bezeroaren beharrak ulertzea eta erabaki egokienak hartzen laguntzea.

Esperientzi handia duen eta etengabeko prestakuntzan diharduen talde batez gain, lankideen nazioarteko sare bat ere badaukagu, tokiko informaziorik osoena eta eguneratuena eskaintzen diguna.

  

ADIBIDE BATZUK

DFG

B+I Strategy COPCArekin (Kataluniako Sustapen Komertzialerako Partzuergoa) lankidetzan aritu da, bere Kanpoko Merkatuen Behatokiaren (OME) bidez. Lankidetza honen xedea nazioarteko prospektiba duen ikerketa burutzea da, munduko elikagai eta edarien sektorearen joera aztertzeko, eta sektoreak nazioartean hedatzeko prozesuan dauden Kataluniako enpresetan izango duen eragina balioztatzeko. [+]

 

Energia berriztagarrien taldea

B+I Strategyk merkatu ikerketa bat burutu zuen energia berriztagarrien sektorean eskarmentu zabala duen enpresa talde batentzat. Ikerketak etorkizunerako aukera handiak dituen energia iturrietako bat zuen ardatz, eta munduko zenbait eskualdetara mugatuta zegoen. Bada, ikerketa horren emaitza guztiz baliagarria izan da bezeroarentzat aztertutako merkatuan murgiltzeko. [+]

© B+I Strategy 2012