Zure eskualdeko lehiakortasuna sustatzeko ikuspegi berritzaileak txertatu nahi dituzu? Zure herrialdeko edo eskualdeko lehiakortasun planaren arduraduna zara eta antzeko prozesuetako esperientzia ezagutu nahi duzu? Diseinu estrategikoan diharduten eragile ezberdinak koordinatu behar dituzu?
Politika publikoetan jomuga bikainak lortzeko asmoak dituzu? Nazioarteko jardunbide onenak ezarri nahi dituzu bermedun talde baten bidez?
Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzak ustiatu gabeko alderdiak dituela uste duzu? Klusterizazio prozesu baten arduraduna zara eta esperientzia duen talde baten laguntza behar duzu?
Zure politika publikoa erraztasun handiagoz ezartzeko tresnak diseinatzeko eta martxan jartzeko laguntza behar duzu?
Eskualdeko lehiakortasunean adituak gara. B+I Strategy taldean dihardugunok esperientzia egiaztatua daukagu eskualdeko lehiakortasun politikak definitzeko proiektuetan, baita horiek sustatzeko tresnak diseinatzen ere. Gainera, munduko eskualde liderren lehiakortasun politiken eta berrikuntza sistemen inguruko ezagutza sakona eskaintzen diogu bezeroari, eskualdeak alderatzeko ikerketa eta proiektu ezberdinak gauzatu baititugu.
Gure zerbitzuak etengabeko garapenean dagoen oinarri teorikotik abiatuta diseinatzen ditugu. Eredu berriak aztertzen ditugu eta gure lehiakortasun ikuspuntua garatzen dugu, gure aliatuen eta nazioarteko adituen laguntzaz. Orobat, B+I Strategyko aholkulari garenok etengabeko prestakuntza eta eguneratze prozesuak jarraitzen ditugu, arlo honetako foro ospetsuetan eta hezkuntza erakundeetan parte hartuz.