Zure erakundearen estrategiaren eta kudeaketa operatiboaren artean lotura eta antolaketa falta somatzen duzu?
Estrategia aldizka aztertzeko eta jarraipena egiteko tresna bat behar duzu? Aginte-taula bat baliagarri izango litzaizukeela iruditzen zaizu?
Zure antolaketa egitura marko estrategiko edo merkatuaren testuinguru berri batera egokitzeko beharra ikusten duzu?
Ezagutza kudeatzea zure enpresaren lehiakortasunerako funtsezkoa dela dakizun arren, ez dakizu nola hasi?
Gure bezeroei ZER eta NOLA egin zehazten laguntzen diegu. Jakin badakigu Estrategia baten arraskataren zati handi bat haren ezarketan datzala. Horregatik, Estrategia antolaketa kudeatzeko tresna eta politika bilakatzen laguntzen ditugu bezeroak, baita Estrategiaren jarraipena eta aldizkako azterketa ere egiten
B+I Strategy taldeak esperientzia handia du enpresa pribatuen zein erakunde publikoen kudeaketa eraldatzen. Horretaz gain, lankide eta aliatu sare baliotsua daukagu, ezagutzaren eremu ezberdinetan osatzen gaituztenak, bezeroak lantalde sendoen laguntza jaso dezan.