Zure enpresak merkatu sendo eta lehiakor bati egin behar dio aurre? Zure sektorearen jokamoldea aldatzeko asmotan zabiltza?
Zure negozioaren desberdintze aukerak gehienera ustiatu nahi zenituzke? Merkatu edo segmentu berrietara hedatu nahiko zenuke, baina ez dakizu nola?
Zure negozioaren hazkundea sustatu eta antolatu nahi duzu? Dibertsifikatzeko moduetan pentsatzen ari zara? Zure enpresa nazioartekotzeko prozesuan aurrera egin nahian zabiltza, baina irizpide argirik izan gabe?
Zure ingurunea oso aldakorra da, eta zaila zaizu epe luzerako estrategia eraginkor bat definitzea? Zure negozioaren arrakasta etengabe berritzeko gaitasunean oinarritzen dela uste duzu?
Zure erakundearen hausnarketa estrategikoaren prozesurako ikuspegi berri baten bila zabiltza? Aldaketetara moldatzen lagunduko dizun gaitasun estrategiko iraunkorra garatzeko beharrean zaude?
Horrelako erronken aurrean bazaude, B+I Strategyk lagundu egin zaitzake. Estrategia, guretzat, galdera guzti horien erantzun koherenteen multzoa da, denboran balioa sortuko duena. B+I Strategyn jakin badakigu zuzendarien esperientziak eta intuizioak, analisi bideratuarekin batera, erabaki estrategiko egokiak hartzea ahalbidetzen dutela. Hori dela eta, gure metodologiak prozedura sortzaile eta irekiak eta fase analitikoagoak uztartzen ditu, erabakiak azkarrago hartzearren eta aldizkako azterketak erraztearren.
Gure jardueraren funtsa hausnarketa estrategikoa da, eta alor honetan lider izatearen erronkari eutsi nahi diogu. Gure zerbitzuak gure profesionalen esperientzian eta eremu honetan berritzeko zein ikasteko daukagun gaitasunean oinarritzen dira. Eskaintzen dugun aholkularitza estrategiko ezberdindua lagungarri da oso gure bezeroen arrakastan.