Sektorearen lehiakortasunak zure erakundearen produktuak edo zerbitzuak edota lan egiteko modua berritzera behartzen zaitu, baina ez zara berrikuntza kontzeptu berriaz fidatzen?
Zure zuzendaritza taldea merkatu egonkor batean mugitu da beti eta zailtasunak ditu merkatu berriak eta negozio berritzaileak aurkitzeko? Zure erakundeak berrikuntza sustatuko luketen hausnarketarako eta lan egiteko tresna berriak izatea gustatuko litzaizuke?
Zure erakundeak etengabeko hobekuntza du helburu, baina ez du beste lehiakideengandik ezberdinduko lukeen berritzeko eta negozio berriak bilatzeko ohiturarik? Enpresa eraldatzeko prozesuan langile guztien partaidetza bultzatu nahi dituzu?
I+G+b prozesuak eraldatzeko eta emaitzei gehiago begiratzeko laguntza behar duzu? Zure berrikuntza proiektuen bizi-zikloa hobetu egin daitekeela uste duzu? Eta zure proiektu zorroen egituraketa?
Berrikuntza da gure apustu nagusia. B+I Strategyn berritu egiten dugu eta gure bezeroei berritzen laguntzen diegu. Berrikuntza modan dagoen kontzeptu bat baino gehiago da guretzat; gure helburua «ausazko kontua» den hori enpresetan sakonki barneratuko den jarrera bihurtzea da. Horretarako, esfortzu handia egiten ari gara berrikuntza kudeatzeko ereduak garatzeko eta hedatzeko.
Lehiakideengandik ezberdinduko dituzten estrategia berritzaileak garatzen laguntzen diegu enpresei, baita hurrengo urteetan euren berrikuntza ahaleginak zer alderdi eta proiektuetan kontzentratuko dituzten antzematen ere.
Gainera, erakundean berritzeko etengabeko gaitasuna garatzen laguntzen ditugu enpresak, bere egituretan, aliantzetan, prozesuetan eta beste hainbat kudeaketa dinamiketan aldaketa sorta bat txertatuta eta enpresa berritzailea sortzeko prozesuan aurrera egiten lagunduko duten neurriak zehaztuta. Egoera horretan, langileek berritzeko grina izango dute, eta ideiak emateko zein parte hartzeko motibazioa.