| Harremanetarako    | Bilatzailea Bilatzailea.
2011ko Abenduaren 2a
Sabin Azuak ASCONGIren Plan Estrategikoa aurkeztu du Elkartearen Urteko Asanbladan


Abenduaren 2an Gipuzkoako Eraikitzaileen Elkartearen (ASCONGI) urteko asanblada burutu zen. Sabin Azuak asanbladan hartu zuen parte, bertako kideei Plan Estrategikoaren edukia azaltzeko, B+I Strategy prozesua dinamizatu duen enpresa izan baita.

Hitzaldian landu ziren gaiak honako hauek izan ziren: etorkizuneko eszenatoki ekonomikoaren identifikazioa, industriak Lurraldearen ekonomiaren eraikuntzan duen partaidetzaren balorazioa, erronka estrategiko nagusien identifikazioa, etorkizuneko joerek eraikuntzaren industrian izango duten eraginaren balorazioa eta ASCONGIren jarduketaren ardatz estrategikoen definizioa, elkarteko kide diren enpresen lehiakortasuna bultzatzeko

 

2011ko Azaroa
B+I Strategyk AMPO kooperatibaren Asanbladan hartu du parte


AMPOrekin, konpainiaren enpresa proiektuari buruzko gogoeta prozesuaren barruan aurrera daramagun elkarlanaren ondorioz, erabaki estrategikoak hartzeko gida izango diren oinarrizko printzipioak definitzeko, Sabin Azuak eta  Ana Avendañok Kooperatibaren Asanbladan hartu zuten parte.

Parte hartzean, B+I Strategyk zenbait gairen inguruan duen ikuspegia azaldu zitzaien kooperatibako kideei: enpresaren egoera lehiakorra, erronken identifikazioa eta aukeretarako leihoak etorkizunari begira eta datozen urteetan landu beharko diren etorkizuneko alor estrategikoen definizioa. 

 

2011ko Azaroaren 16a
Sabin Azuak eta María Astigarragak berrikuntza aurreratuari buruzko ikastaroa eman dute AIN-en


Joan den azaroaren 16an, Sabin Azuak eta María Astigarragak, AIN-ek (Nafarroako Industria Elkarteak) antolaturiko “Berrikuntza aurreratua = berrikuntza errentagarria” mintegiko hizlari izateko gonbidapena jaso zuten. Bertan, Nafarroako hainbat sektoretako enpresetako zuzendaritza taldeetako kideek hartu zuten parte.
 
AIN-eko Zuzendari Nagusiak, José Miguel Zugaldiak, hizlariak aurkeztu ondoren, zenbait mega-joeraren lehenbiziko aurkezpena egin zen, enpresen lehiakortasun ingurunean duten eraginari buruzko gogoeta eginez. Aldaketa eremu horretan, enpresetan era estrategikoan berriztatu beharra planteatu zen, eta enpresa berritzaileenen ezaugarriei buruz hitz egin zen.
 
Ondoren, gure inguruko zenbait enpresak (Guascor, Sener, Ficosa, Alfa eta Elecnor, besteak beste) estrategia berritzaileen garapenarekin erlazionaturik dituzten ikuspegiak eta esperientziak entzun eta gero, “Berrikuntzaren Kometa” eredua aurkeztu zen, estrategia berritzaileak definitu, berrikuntza egitasmoak arrakastaz kudeatu eta etengabeko berrikuntza gaitasuna garatu nahi duten enpresentzat erabilgarri izan daitekeen erreferentzia marko gisa.  Enpresek, berriztatzeko orduan, aurrean izaten dituzten lehenbiziko oztopoei buruz ere hitz egin zen, eta enpresetan dinamika berritzaileak sustatzeko zenbait tresna ere aurkeztu ziren.
 
Azkenik, Sabin Azuak mahainguru bat dinamizatu zuen. Mahainguru horretan Nafarroako enpresetako zuzendaritza taldeetako hiru kidek beraiek esperientziak eta ikuspegiak eman zituzten: Alberto Munárriz (Comansako Zuzendari Nagusia eta AIN-ko Presidentea), Oscar Matellanes (QUOMAI startup-aren Zuzendaria) eta Santiago Lozano (CLAVE MAYOR Arrisku Kapital Sozietatearen Inbertsio Gerentea).

 

     

 

2011ko Azaroaren 8a
B+I Strategyk, Urola Erdiko enpresa txikien eta ertainetan jarduera berritzaile berriei buruzko sorkuntza eta garapen jardunaldia zuzendu du


Joan den azaroaren 8an, Loiola Berrikuntza Fundazioak Enrique Navarro eta Oscar Valdivielso gonbidatu zituen, “Jarduera edo/eta enpresa berritzaileak edo/eta teknologiko industrialak Urola Erdiko enpresa txiki eta ertainetan edo enpresa horietatik sortzea eta garatzea” izeneko jardunaldia zuzentzeko. Jardunaldian IBARMIAk, Elkarmediak, GLUAL, JUARISTIk, BIELEk eta IRURENAk hartu zuten parte.

Jardunaldian emandako hitzaldien helburua, zuzendaritza taldeetako kideak, intra-ekintzailetzaren eta berrikuntzaren kudeaketa bultza dezaketen metodologietan, tresnetan eta neurrietan prestatzea zen, enpresa horiek intra-ekintzailetzarako eta berrikuntzarako ekimenak sortzeko eta kudeatzeko mekanismoak sortu ahal ditzaten.

Oscar Valdivielsok (B+I Strategyko bazkideak) egin zuen sarreran, enpresa berritzaileen - intra-ekintzaileen ezaugarriak azaldu zituen, eta ondoren, Rafael Amasorrainek, Ulma DD.CC. Taldeko Sustapen Zuzendariak, ULMAtik negozio berrien garapena sustatzeko eta kudeatzeko era aurkeztu zuen.

Saioarekin jarraitzeko Enrique Navarrok (B+I Strategyko bazkideak) hitzalditxo bat eman zuen. Hitzaldi horren helburua, zuzendaritza taldeetako kideei honako galdera hauei erantzuten laguntzea izan zen: Nola orienta dezake, era estrategikoan, intra-ekintzailetzak, nire enpresan? Erakundeko zein pertsona izan daitezke lagungarri lan horretan? Zein metodologia eta tresna erabil ditzaket? Zein tresna erabiltzen dira beste enpresa batzuetan?

Jardunaldiari amaiera emateko, Begoña Beobidek (Loiola Berrikuntza Fundazioaren Zuzendariak) intra-ekintzailetzari laguntzeko programa publikoak aurkeztu zituen.

 

     

 

2011ko Irailaren 30a
Topaketa Lea Artibaiko eskualdeko zuzendaritza taldeetako kideekin


Joan den irailaren 30ean, Sabin Azuak eta Manuel Vizánek, Azaro Fundazioak antolatutako Lea Artibaiko eskualdeko enpresarien topaketan parte hartzeko aukera izan zuten. Lan jardunaldi horretan parte hartu zutenen artean Aitor Alberdi (Kautenik S.L), Victor Arrizabalaga (Cikautxo S.Coop), Toni Aspiazu (Fagor Arrasate), Txabi Koskorrotza (Burdinola S.Coop), Josu Tornay (Kide S.Coop), Ainara Basurko eta Ainhoa Arrizubieta (Azaro Fundazioa) egon ziren, inguru horretako enpresa nagusietako batzuen ordezkariak. Jardunaldi hori, Lea Artibaiko eskualdeko zuzendaritza taldeetako kideen topaketa foro berriaren abiapuntua izan zen (Elkarguneak ekimena).

Oraingo honetan, lan saioak, “Enpresa lehiakortasunaren garapenerako negozio eredu berriekin” erlazionatutako gaiak landu zituen. B+I Strategyk hasieran emandako azalpen laburraren ondoren, partaideek zenbait alderdiri buruz hitz egin zuten, nortasun eta ideologia propioaren beharra enpresan, etorkizunari begiratzearen garrantzia, estrategia iraultzaileen aukeraketa eta lidergoa erakundeetan, besteak beste.

 

     

 

2011ko Uztailaren 1a
2020ko kontsumitzailea. Prospektibari eta joerei buruzko jardunaldia


Joan den uztailaren 1ean, Óscar Valdivielsok, Galo Álvarezek eta Miren Salazarrek, Euskadiko ikusmen eta entzumen arretaren sektorean lider den Medical Óptica enpresarako saio prospektiboa emateko aukera izan zuten. Jardunaldi horretan, B+I Strategyko taldeak, hurrengo hamarkadan politikan, ekonomian, gizartean eta teknologian eragina izango duten 20 mega-joera global aurkeztu zituzten, eta baita 2020ko kontsumitzailearen ezaugarri izango diren 10 joerak ere, Medical Ópticak bere jarduera burutzen duen sektoreetara bideratuz. 

Egun osoa iraun zuen eta Medical Ópticako zuzendaritza taldeko kideekin burutu zen jardunaldian, partaideek, Medical Ópticaren “bezero tipoak” etorkizunean izango dituen eraginei eta aldaketei buruz eztabaidatzeko eta gai horren inguruan lan egiteko aukera izan zuten. Enpresaren etorkizuneko estrategia definitzeko gogoeta prozesuaren lehen pausoa izan zen.

 

     

 

2011ko Ekainaren 28a
B+I Strategy eta APD arteko Elkarrizketa Estrategikoen laugarren edizioa


Joan den ekainaren 28an, asteartean, “Ekipoen zuzendaritza estrategikoa edo gauzak gerta daitezen lortzea” gaiari buruzko Elkarrizketa Estrategikoen laugarren edizioa ospatu zen Bilboko Meliá Hotelean.

Edizio berri horretan parte hartu zutenen artean honako hauek daude: Rafael Martín Bustamante (Elecnor Taldeko Kontseilari Eskuordetua), Javier Ormazabal Echevarría (Ormazabal Taldeko Presidentea), Eduardo Junkera Pérez (Egile Korporazioko Presidentea) eta Sabin Azua Mendia (B+I Strategyko Bazkide Zuzendaria).

Elkarrizketa Estrategikoak, liderren eskutik zuzenean zenbait gai ulertzeko aukera eman zuen. Zergatik den hain zaila gauzak gerta daitezen lortzea edo pertsonei zergatik kostatzen zaigun horrenbeste pentsamendua ekintza bilakatzea.  Ekitaldiaren emaitza gisa zenbait arau ondorioztatu ziren. Arau horiei esker, enpresek inspirazioa izango dute beraien etorkizunerako estrategiak definitzeko eta ezartzeko moduan.
 
Ekitaldia Mikel Madariagak (APD Zona Norteko Zuzendari Nagusiak) aurkeztu zuen, eta dinamizatzailea Beatriz Tejedor (B+I Strategyko Bazkidea) izan zen, eta berrehun pertsona baino gehiagok hartu zuten parte.

 

                   

           

 

2011ko Maiatzaren 20a
B+I Strategyk Miguel Lazpiurren bisita jaso du


Ostiralean, maiatzaren 20an, B+I Strategyk, Lazpiur konpainiaren buru eta Confebaskeko egungo presidente den Miguel Lazpiurren bisita jaso zuen.

Lazpiur doitasun makineria eta tresneria egiten duen enpresa da, eta bere egoitza Bergaran, Gipuzkoan, dago.

Lazpiur jaunak bera buru den konpainiaren historia eta azken hamarkadatan hartu izan diren erabaki estrategiko garrantzitsuenak azaldu zituen.  Lazpiurren historian kudeaketako bikaintasunaren aldeko apustua, pertsonengan zentratutako fokua eta, azken aldian, ekonomiaren krisialdiaren eraginaren aurrean enpresa erakusten ari den kudeaketa era azpimarratu behar dira. Azken puntu horretan, merkatuei eta bezeroari bideratzeko joera garbia azpimarratu behar da.

Konpainiaren buru izanik lortu duen esperientziatik ikasitakoari dagokionez, Miguel Lazpiur berak enpresak humanizatzeak eta aldaketetara egokitzeak duen garrantzia azpimarratu du. 

 

2011ko Maiatza
Sabin Azua eta Beatriz Tejedor, Estrategia Empresarialen 2010eko Urtekarian


Estrategia Empresarialen 2010eko Urtekariak, Sabin Azuari eta Beatriz Tejedorri egindako elkarrizketa argitaratu du. Bertan, enpresa alorrean aurrera eramandako 5 urte hauetako balantzea egiten dute.

Elkarrizketan, aliantzek duten garrantziari eta B+I Strategyren egungo eta etorkizuneko egoerari buruz hitz egiteaz gain, enpresaren zenbait ildo estrategiko azpimarratu zituzten: nazioartera zabaltzea (herrialde berrietara hedatzea, negozio eredu berriak eskainiz), ezagutza indartzea (ikasten jarraitzeko aukera ematen duten herrialdeak), merkataritza ekintza indartzea eta une honetan dauden aliantzei balioa ematea. 

Elkarrizketa irakurri

 

2011ko Apirilaren 15a
Enrique Navarrok “Negozio arrakastatsuak sortzea enpresa barrutik” izeneko hitzaldia eman du, Kutxak eta BIC Gipuzkoa Berrilanek gonbidaturik


Kutxa, BIC Gipuzkoa Berrilanek lagunduta, zenbait enpresa topaketa ari da antolatzen. Horien helburu nagusia, enpresetako zuzendaritza taldeetako kideek negozio aukera berriak identifikatzea eta sustatzea da, horretarako, beraien egungo enpresek dituzten gaitasunez eta egiturez baliatuz.

Topaketa horiek burutzeko, B+I Strategyk intraekintzailetzaren eta berrikuntzaren kudeaketari buruzko egitasmoetan bildu duen esperientzian oinarrituz, Kutxak eta BIC Gipuzkoa Berrilanek Enrique Navarro gonbidatu zuten, hitzaldi bat eman zezan. Hitzaldian, mota horretako ekimenak sortzeko enpresak nola prestatu eta antolatu behar diren aztertu zen. 

Halaber, Eduardo Junkerak, Jon Urtizbereak eta Andoitz Kortak, Grupo Egile, Grupo Gorosabel eta Kortagroup enpresetako ordezkariek, hurrenez hurren, beraien enpresek jada aurrera eraman dituzten mota horretako ekimenetan izan duten esperientziaren berri eman zuten. 

Topaketa horien barruan, Marisa Arriolak, BIC Gipuzkoa Berrilaneko Zuzendari Nagusiak, eman zion amaiera ekitaldiari, enpresa alorreko jarduera horiek sustatzeko dauden laguntza publikoen berri emanez eta azalduz. 

 

  

 

2011ko Apirilaren 1a
Copenhagen Institute for Futures Studies-ek “10 Tendencies Towards 2020” txostena aurkeztu du Bilbon, B+I Strategyren eskutik


Apirilaren 12an BEC-en burututako saio esklusiboan, prospektibaren alorrean mundu mailan dagoen erakunde ospetsuenetakoak, Copenhagen Institute for Futures Studies (CIFS) izenekoak, “10 Tendencies Towards 2020” txostena aurkeztu zuen, Euskadin burutuko den mota horretako ekitaldi bakarrean.

CIFS-en eta B+I Strategyren arteko ezagupenerako aliantzaren parte gisa, saio hori, gure inguruko sektore publikoko eta pribatuko zenbait enpresariren eta zuzendaritza taldetako kideren aurrean burutu zen. Gaurtik hasi eta 2020. urtera arte, Europan zein mundu mailan, nola biziko garen, nola egingo dugun lan, edo enpresaren alorrean hartu beharreko erabakietan zein faktorek izango duten eragina bideratuko duten hamar joerak ezagutzeko aukera izan zuten.

Aurkeztutako txostenak, gure erakundeek eta enpresek izango duten etorkizuna deskribatzen eta interpretatzen ditu, eta baita zenbait alorretan sortuko diren aukerak ere, ekonomian, demografian, lanean, osasunean, nazioarteko politikan eta gizakien portaeran, besteak beste. Paradigma aldaketak, agente berriak eta erronka nagusiak.

Ekitaldi horretan zenbait gai eztabaidatu ziren, grabitate erdigunearen aldaketa nazioarteko geo-politikan eta Afrikaren sarrera; munduko edozein puntuko talentua aurkitzeko, erakartzeko eta eusteko erak; zein eragin izango duen erkidegoko/sareko kontsumoak enpresetako estrategietan; nola konpondu gizartearen zahartzearen erronka edo ingeniaritza genetikoaren aurrerapenek zein eragin izango duten gure artean.

Ekitaldi horretan, zenbait taldetako zuzendaritzetako goi karguek hartu zuten parte: Mondragón, CAF, Irizar, Vicinay, Progenika, Mtorres, Ormazabal Taldea, Fundación Fundazioa, BEC, Jaz Zubiaurre, Innobasque, Zabalgarbi, Asociación de la Industria Navarra (AIN), Bizkaia:xede, EVE, BioBasque, Ikerbasque eta Deustuko Unibertsitatea.

 

        

     

 

2011ko Martxoaren 30a
Sabin Azuak berrikuntza estrategikoari buruzko hitzaldia eman du UPV – EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean


Martxoaren 30ean, Sabin Azuak, B+I Strategyko Bazkide Zuzendariak, “Berrikuntza Estrategikoa Lehiakortasunaren hobekuntza gisa” izeneko hitzaldia eman zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, Fakultate horretako Ikerketa eta Familia Enpresa programetako ikasleen aurrean. Bertan, Fakultateko Irakasleen klaustroko zenbait kide izan ziren.

Ekitaldiaren buru Amaia Maseda, UPV-EHUko Gizarte Erantzukizun Erretoreordea izan zen, eta bertan Txomin Iturraldek, UPV-EHUko Familia Enpresa Katedrako irakasleak, hartu zuen parte.

 

     

 

2011ko Martxoaren 29a
Bileren eta elkarrizketen antolakuntzari eta zuzendaritzari buruzko ikasketa saioa


Gure aholkularitza jardueran funtsezkoak diren bileren eta elkarrizketen kudeaketan ditugun gaitasunak hobetu ahal izateko, gai horri buruzko ikasketa jardunaldi osoa burutu dugu B+I Strategyn.

Saioa, Tea-Cegos etxeak Euskadin duen zuzendaria eta bileren prestakuntzan eta gidaritzan aditua den Pedro Pablo Ramosek zuzendu zuen.

 

     

 

2011ko Martxoaren 25a
IKT-ei eta enpresen munduan duten eraginari buruzko barne saioa


B+I Strategyko prestakuntza jarduerarekin jarraituz, joan den martxoaren 25ean, ostiralean, IKT-en joerei buruzko barne saioa burutu zen. Saio horretan, Interneten eta sare sozialen munduarekin erlazionaturiko gaiak landu ziren, zein eragin duten pertsonen arteko harremanetan, eta enpresek nola erabil ditzaketen lanerako tresna berriak eskuratzeko, beraien irudia kudeatzeko edo enpresaren eta bezeroaren arteko elkarrekintza, feedback-a, sustatzeko.

Saioa Raúl Hernándezek eman zuen. Raul, Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatua da Deustuko Merkataritza Unibertsitatean, eta zazpi urtez zenbait aholkularitza enpresetan lan egin eta gero, 2006an Weblogs SL-n sartu zen. 2007tik aholkulari independentea da, eta mundu digitaleko proiektuen kontzepzioan, definizioan, martxan jartzean eta kudeaketan dihardu lanean.

 

  

 

2011ko Martxoaren 24a
Enrique Navarrok eta Kerman Gabiolak, Cáritas Bizkaiak bere boluntarioekin burutu duen gogoeta topaketa dinamizatu dute


Joan den martxoaren 24an, ostegunean, B+I Strategyk Bilboko Elizbarrutiko Caritasekin burutzen duen enpresako boluntariotza jardueraren barruan, Enrique Navarrok eta Kerman Gabiolak lan saio bat dinamizatu zuten. Saio horren helburu nagusia, erakundeari laguntza ematea izan zen, erakunde horrek, gizartean egoera txarrenean daudenen beharrak betetzeko era baldintza dezaketen joeren eta funtsezko alderdien identifikazioan.

Lan saioan, zenbait gai landu ziren, filantropia eta mezenazgoa XXI. mendeko gizartean, Bilboko Elizbarrutiko Caritasek gizartean betetzen duen lekua, Bilboko Elizbarrutiko Caritasek beste erakunde batzuekin alderatuz dituen nortasun elementuak eta elementu bereizleak, Bilboko Elizbarrutiko Caritasek hurrengo urteetan eskaini beharko lituzkeen zerbitzuen tipologia eta erakundeak bere inguruneko agenteekin dituen harremanen era alternatiboak, besteak beste.

Lan saio horretan lortutako ondorioak, B+I Strategyk, erakundearentzat interesgarri diren beste talde batzuekin dinamizatuko dituen antzeko saioetan lortzen direnekin batera, baliagarriak izango dira Bilboko Elizbarrutiko Caritasentzat, egoera txarrenean daudenen alde egiten duen lana hobetzeko, eskubide sozialak sustatzeko eta gizarte abegitsuagoa eta partaidetzan oinarritua lortzeko.

 

     

 

2011ko Martxoaren 18a
¿Cómo innovan las empresas exitosas en Uruguay?" liburuaren aurkezpena


Uruguayko Unibertsitate Katolikoko Lehiakortasun Institutuak “¿Cómo innovan las empresas exitosas en Uruguay?" liburua aurkeztu du. Bertan, B+I Strategyk diseinatutako  Berrikuntzaren Kometa ereduari jarraituz burutu den ikerketa proiektua jasotzen da. Lana, Lehiakortasun Institutuko ikerketa talde batek burutu du, eta gure enpresak laguntza eman dio, gure ikerketa proiektuan bertan definituriko eredua sartzeko, alor horretako ezagutzak trukatzeko elkarlana aurrera eramateko, eta lortutako ondorioak balioztatzeko.

Ikerketa taldea Micaela Camachok, Andrés Jungek, Roberto Hortak eta Santiago Garcíak osatu dute. Liburuaren hitzaurrea Sabin Azuak, B+I Strategyko Bazkide Zuzendariak, idatzi du.

Lan hori, B+I Strategyren eta Uruguayko Unibertsitate Katolikoko Lehiakortasun Institutuaren artean, ezagutzaren trukaketarako ezarri den elkarlanerako akordioa gauzatu izanaren adibidea da

 

2011ko Martxoa
Dresser-Rand-en eta Guascor Taldearen arteko fusio akordioa


Duela denbora gutxi, Guascor Taldeak Dresser-Rand enpresarekin sinatutako fusio akordioaren berri eman du. Dresser-Rand enpresa liderra da, gas, petrolio, petrokimika eta industria sektoreetan aplikatzeko ekipamendu birakariaren eta zentrifugoaren garapenean eta fabrikazioan. Bi konpainien bat egitea, aurrera egiteko aukera da, potentzia eta konpresio sistemen soluzio energetikoen alorrean mundu mailako lidergoa izateko.

B+I Strategy eratu zenetik, gure konpainia Guascor Taldearekin elkarlanean aritu izan da behin baino gehiagotan, garapen estrategikorako hainbat proiektutan, eta orain iragarri den operaziorako aholkularitzan ere.


Joseba Grajalesen, Guascorreko presidentearen, gutuna (Erderaz)

Guascorren prentsa oharra (Erderaz)
Dresser-Rand-en prentsa oharra (Ingelesez)
Arabako Foru Aldundiaren Komunikatua (Erderaz)
Deiako albistea (Erderaz)
Berriako albistea
El Correoko albistea (Erderaz)
El Mundoko albistea (Erderaz)
El Paíseko albistea (Erderaz)
Cinco Díaseko albistea (Erderaz)
Expansióneko albistea (Erderaz)
Wall Street Journal-eko albistea (Ingelesez)
Bloomberg Businessweek-eko albistea (Ingelesez)

Ikusi B+I Strategy-k Guascor taldearentzat egindako proiektuak

 

2011ko Otsailaren 23a
Sabin Azuak intra-ekintzailetzari eta lehiakortasunari buruzko hitzaldia eman du


Joan den asteazkenean, otsailaren 23an, Bic Berrilan-en eta Loiola Berrikuntza Fundazioaren arteko elkarlanerako hitzarmenaren sinadura ekitaldia burutu zen Oinartxoko industriguneko merkataritza bulegoetan.

Akordio horren helburu nagusia bi erakundeen arteko elkarlana estua ezartzea da, ekintzaileei eta Urola Erdiko enpresei eman beharreko bultzada sendotzeko.

Ekitaldian parte hartu zuten José Ramón Guridik (Berrikuntza Foru Diputatua eta Bic Gipuzkoa Berrilan-eko presidentea),  Julian Eizmendik (Loiola Berrikuntza Fundazioko presidente eta Azpeitiko alkatea), Marisa Arriolak (Bic Berrilan-eko zuzendari nagusia) eta Begoña Beobidek (Loiola Berrikuntza Fundazioko kidea). Sinadura ekitaldian Yolanda Lópezek (Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Industria Segurtasun alorreko zuzendaria) ere hartu zuen parte.

Hitzarmena sinatu ondoren, Sabin Azuak hitzaldi atsegina eskaini zuen, inguru hartako ekintzaile eta enpresari ugariren aurrean. Hitzaldi horretan,  hainbat gairi buruz duen iritzia eskaini zuen: enpresen arteko elkarlanak duen garrantzia, etorkizunean enpresek izango dituzten erronkak, lehiakorrak izateko ezinbestekoak diren elementuak eta enpresek, ekintzailetzarako ekimen berriak sortzeko motore bilakatzeko lanean aritzeko era, besteak beste.

B+I Strategyk Intra-ekintzailetzaren eta enpresen lehiakortasuna hobetzearen inguruko elkarlaneko zenbait jarduera burutu ditu azken aldian inguru horretako hainbat enpresarekin.

Prentsa oharra
Diario Vascoko albistea
azkoitia.hitza.info-ko albistea (euskaraz)

          

 

2011ko Otsailaren 22a
Nafarroako Zirkuituaren Eragin Ekonomikoaren Azterlanaren aurkezpena


Nafarroako Zirkuitua martxan egon den lehen sei hilabeteetan garaturiko kirol, enpresa eta aisia jarduerak 21,7 milioi euroko eragin ekonomikoa izan du Foru Erkidegoan, eskari zuzenari dagokionez, eta, horrez gain, 140 lanpostu zuzen eta zeharkako kontserbatu ahal izan dira.

Datu horiek prentsaurrekoan eman zituzten José Javier Esparzak, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendariak, Michel Ligonnetek, Nafarroako Zirkuituaren zuzendari nagusiak eta Galo Álvarezek, B+I Strategyko bazkideak. 2010eko ekainaren 19an martxan jarri zenetik, Nafarroako Zirkuituak 125.000 bisita jaso ditu.


 

2011ko Otsailaren 17a
Igor Revillak Gizarte Erantzukizunari buruzko jardunaldi batean hartu du parte


Gasteizko Jesús Obrero prestakuntza ikastetxeak antolaturiko jardunaldian, Igor Revillak B+I Strategyren eta Alboanen arteko elkarlana azaldu zuen, eta gizarte erantzukizun korporatiboaren eta enpresa ereduaren arteko erlazioa azpimarratu zuen.

B+I Strategyren esperientzia adibide praktikoa izan zen jardunaldian. Jardunaldi horretan hartu zuten parte, baita ere, Cristina de la Cruzek, Deustuko Unibertsitateko etika irakasleak, Nacho Eguizabalek, Alboaneko zuzendariak, eta José Antonio Abarcak, Jesús Obreroko zuzendariak.

 

2011ko Otsailaren 16a
Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007-2011 Kudeaketa Planaren Balantzearen aurkezpena


Joan den otsailaren 16an, Gipuzkoako Foru Ahaldun Nagusiak, Markel Olanok, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007-2011 Kudeaketa Planaren Balantzea aurkeztu zuen. Donostiako Kursaal Jauregian burutu zen ekitaldian, Ahaldun Nagusiak, Foru Gobernu osoak lagunduta, legealdi honetan burututako lanaren laburpena azaldu zuen gizartearen aurrean.

B+I Strategyren laguntzaz burutu den Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007-2011 Kudeaketa Plana, Kultura Politiko Berriaren lehenbiziko gauzatzea da, Ahaldun Nagusiaren hitzetan “gure legealdiaren benetako eragilea”. Azaldu zuen bezala, lau urte hauen funtsa, “desadostasunak alde batera uzteko eta gizartea arduratzen duten gaietan zentratzeko” erakutsi den gaitasuna izan da. Aurretik, Iñaki Galdosek, Lehen Ahaldun Nagusiordeak, diputatu guztiek legealdiaren lehentasunak definitzeko orduan egin duten “esfortzua” aitortu zuen, eta legealdiko lorpenak direla eta “pozik” eta “harro” zegoela adierazi zuen. Horrez gain, kanpoko aholkulariek Planaren garapenean egin duten lana ere azpimarratu zuen.

Ahaldun Nagusiak era positiboan baloratu zuen B+I Strategyren laguntzaz burutu den Kudeaketa Plana diseinatu eta martxan jarri ondoren, Diputazioan lortu den dinamika, ardatz nagusien definiziotik hasi eta krisialdiaren ondorioak leundu nahi dituzten krisiaren aurkako bi plan burutzeraino. Horrez gain, Gipuzkoak, bere garapenerako eta ongizaterako, aurrean izango dituen zazpi erronka nagusi planteatu zituen.

 

2011ko Urtarrilaren 14a
Gipuzkoako Foru Aldundiak, B+I Strategyk burutu duen “Kultur politikaren aldaketa lurraldeetako gobernuetan” izeneko azterlan kasua aurkeztu du


Joan den urtarrilaren 14an, Gipuzkoako Foru AldundiakKultur politikaren aldaketa lurraldeetako gobernuetan” izeneko azterlan kasua aurkeztu zuen. Azterlana B+I Strategyk burutu du, Göran Roos-en [Berrikuntzaren Kudeaketa irakaslea Aaltoko Unibertsitatean, Finlandian]) gainbegiraketarekin, eta Gipuzkoako kultur politikaren aldaketa aztertu du, estatistikak eta Lurralde Historikoari buruzko azterketak konbinatuz. 

Azterlan hori burutu ahal izateko, zenbait elkarrizketa egin zaizkie Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari politikoei eta teknikariei eta finantza, unibertsitate eta enpresa sektoreetako agenteei.

Ezarri diren erronketako batzuk, krisialdi ekonomikoa nola gainditu, enpresen lehiakortasuna bermatzea eta nazioarte mailako unibertsitate eta ikerketa sareak sortzea izan dira. Gizartearen alorrean, gizarte kapitalaren indartzea, kultur aldaketaren garapena eta Lurralde Historikoaren izaeraren definizioa azpimarratu behar dira. 

Aurkezpena amaitu ondoren mahainguru bat antolatu zen eta bertan honako hauek hartu zuten parte, beste batzuen artean: Arantxa Tapia (Gipuzkoako Foru Aldundia); Xabier Barandiarán (Gipuzkoako Foru Aldundia); Edurne Egaña (Gipuzkoako Foru Aldundia); Jokin Bildarratz (Tolosako Alkatea eta Eudeleko presidentea); Eduardo Zubiaurre (Adegiko presidentea); José Miguel Ayerza (Adegiko Idazkari Nagusia); Jon Azua (e-Novating Lab); Jesús Mari Herrasti (MCC); Pedro Esnaola (Gipuzkoako Ganberako Presidentea); Xabier Iturbe (Kutxako presidentea); Cristina Uriarte (EHU-UPV-ko errektoreordea); Kepa Korta (Donostia Plan Estrategikoa); eta Jonan Fernandez (Baketik-eko zuzendaria).

El Diario Vascoko albistea (1)
El Diario Vascoko albistea (2)
El Paíseko albistea

Noticias de Gipuzkoako albistea
ABC-ko albistea

 

2011ko Urtarrilaren 12a
Herri administrazioaren modernizazioan aditua den Regina Pachecoren bisita


B+I Strategyk, Getulio Vargas Fundazioko (Sao Paulo, Brasil) irakasle den Regina Pachecoren bisita jaso du, “Gipuzkoa kasuaren” jende aurreko aurkezpenean izan duen partaidetza dela eta.

Masterra Hirigintza eta Hiri Garapenean eta Doktorea Hiri Garapenean eta Ingurumenean Paris XII Unibertsitatetik, Pacheco irakasleak parte hartze aktiboa izan zuen Brasilgo gobernu federalaren modernizazioan Cardoso presidente izan zen garaian, Bresser-Pereira ministroaren laguntzaile gisa.

Barne izaera duen saioan, Pacheco irakasleak, gobernuen modernizazioak eta politika publikoen kudeaketak aurrean dituzten erronkei buruzko zenbait esperientzia eta gogoeta konpartitu zituen gurekin.

Halaber, B+I Strategyk antolatutako zenbait bisitatan, Pacheco irakasleak, gure inguruko Herri Administrazioen modernizazioaren arduradun nagusietako batzuekin zenbait esperientzia trukatzeko aukera izan zuen.

Ikus Regina Pachecoren CV 

     

 

© B+I Strategy 2012