| Harremanetarako    | Bilatzailea Bilatzailea.
2010eko Abenduaren 3a
Oscar Valdivielso izan da FEVASek antolatutako “Epaiketa Teknologia Berriei” jardunaldiaren moderatzailea


Oscar Valdivielsok moderatzaile gisa hartu zuen parte FEVASek, adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkarteen Euskal Federazioak, antolatutako “Epaiketa Teknologia Berriei” jardunaldian.

Joan den abenduaren 2an Bilboko Euskalduna Jauregian burutu zen jardunaldiaren helburua, Teknologia Berriek adimen urritasuna duten pertsonentzat izan ditzaketen arriskuei eta aukerei buruzko gogoeta egitea izan zen.

Horretarako hainbat pertsonak hartu zuten parte: Luis María Fernández (FEVASeko presidentea), Nerea Lupardo Atutxa (Euskalteleko Harreman Instituzionalen Zuzendaria), Juan Mari Aburto (Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Diputatua) eta Fernando Fantova (Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politika Sailburuordea), María Puy Arrastia (Telekomunikazio ingeniaria. Kintatiko kooperantea), Antonio Jiménez Lara (Soziologo eta kazetaria), José Antonio Valverde (CENTAC-eko [Irisgarritasunaren Teknologien Zentro Nazionala] zuzendaria), Jon Ander Arzallus (Gureak Taldeko I+G+b Saileko Zuzendaria), Lourdes González Perea (Technositeko Teknologia Irisgarrien Zuzendaria), Asier Gallastegi (Gizarte aholkularia. Elkartekintza proiektuaren koordinatzailea), Ana Isabel Vitorica (Berrikuntza eta Informazioaren Gizarte Arduraduna. Eusko Jaurlaritza) eta Pedro Carrascal (Esclerosis Múltiple Fundazioaren Zuzendaria).

Haria Twitterren #fevas
Bideoak "Juicio a las Nuevas Tecnologías" (FEVAS-eko kanala)

 

2010eko Azaroaren 17a
B+I Strategyk laguntza eman dio Lehendakariaren Gai Sozio-ekonomikoetarako Aholkularitza Kontseiluari


Azken hilabeteetan, B+I Strategyk laguntza teknikoa eman dio Gai Sozio-ekonomikoetarako Lehendakariaren Aholkularitza Kontseiluari bere hirugarren txostenean, “Demografia, Hazkunde Ekonomikoa eta Kontu Publikoen Jasangarritasuna 2030eko etorkizunean” izenekoa.

Lehendakariaren Bulego Ekonomikoak bultzatu eta koordinatu duen lanak honako hauen laguntza izan du: Sabin Azua, María Astigarraga, Igor Revilla, Mikel Achotegui eta Kerman Gabiola. B+I Strategyko aholkulari taldeak parte hartze aktiboa izan du nazioarteko testuinguruan erabili diren arazoen eta politiken azterketan zein Lan Batzordearen bileretan.

Joan den azaroaren 17an Aholkularitza Kontseiluaren osoko bileran, María Astigarragak, egindako lanaren ondorioak aurkeztu zituen, eta Euskadiren erronka demografikoari aurre egin ahal izateko politika publikoetarako marko orokorraren proposamena aurkeztu zuen.

Eusko Jaurlaritzak osoko bilera burutu aurretik emandako Prentsa oharra
Eusko Jaurlaritzak osoko bilera burutu ondoren emandako Prentsa oharra
EITBren albistea
El Correoren albistea
Diario Vascoren albistea
El Paísen albistea
Deiaren albistea
Noticias de Gipuzkoaren albistea

 

 

2010eko Azaroaren 16a
Itaipúko Teknologia Elkartegiaren etorkizunari buruzko eztabaida tailerra


Sabin Azuak, gure aliatua den Integran Consulting-eko arduradun nagusia den Primavera Garbarinorekin batera, Itaipúko Elkartegiaren rolaren azterketan  eta nazioaren eta lurraldearen garapenaren bultzadan betetzen duen lanean zentraturiko tailerra koordinatu zuen. Elkartegia Itaupú Binacional izenekoarekin loturik dago, mundu osoko zentral hidroelektriko handienarekin, Parana ibaian, Brasil eta Paraguay arteko mugan. 

Itaipúko arduradun nagusiek hartu zuten parte, Gustavo Codas Friedmannek (Paraguayko Zuzendari Nagusia), Rubén Brasak (Zuzendari Teknikoak), Pedro Mancuellok (Koordinazio Zuzendariak) eta Gladys Benegasek (Finantza Zuzendariak); eta baita Unibertsitateko irakasleek eta Industria eta Merkataritza Ministerioko eta Zientzia eta Teknologia Nazio Batzordeko (CONACYT) ordezkariek ere. Tailerra Asuncióngo Crowne Plaza hotelean burutu zen.

Irakurri albistea

 

2010eko Azaroaren 15a
Industria eta teknologia elkartegien mintegia Asunciónen, Paraguay


Azaroaren 15ean Industria eta teknologia elkartegien lehen mintegia burutu zen Asuncióngo Crowne Plaza hotelean, Asuncióngo Unibertsitate Katolikoak antolatuta.

Mintegian Francisco Rivasek (Industria eta Merkataritza Ministroa), Gustavo Codasek (Itaupúko Paraguayko Zuzendari Nagusia), Carmen Quintana de Orackek (Asuncióngo Unibertsitate Katolikoko Errektoreorde Akademikoa), Primavera Garbarinok (Integran Consulting) eta Sabin Azuak (B+I Strategyko Bazkide Zuzendaria) hartu zuten parte.

Sabin Azuaren aurkezpena, berrikuntzak teknologia elkartegietan duen garrantziari buruzkoa izan zen. Zenbait esperientzia arrakastatsu deskribatu eta helburu sozialen paper kritikoa azpimarratu ondoren, beraien bideak bilatzera bultzatu zituen, Paraguayk eta Latinoamerikak une honetan bizi duten ekonomiaren hazkundeaz baliatuz.

Irakurri albistea

 

2010eko Azaroaren 12a
Lehiakortasunari buruzko mahaingurua Uruguayko Unibertsitate Katolikoan


Sabin Azuak hizlari gisa hartu zuen parte "Los Procesos de Construcción de la Competitividad - Institucionalización y Participación. Esencia y Reflexiones" izeneko ekitaldian, Uruguayko Unibertsitate Katolikoko Egoitza Nagusiko Areto Nagusian.

Ekitaldiaren helburua, nazio lehiakortasunaren eraikuntza prozesuei, agenteen partaidetza maila desberdinei eta lehiakortasuna instituzionalizatzeko moduei buruzko gogoeta egitea zen, Uruguayk berez zituen esperientzietan eta Euskadiko, Irlandako, Txileko eta Kolonbiako nazioarteko esperientzietan oinarriturik.

B+I Strategyko Bazkide Zuzendariaz gain, honako hauek hartu zuten parte: Roberto Hortak (Uruguayko Unibertsitate Katolikoko Lehiakortasun Institutuko Zuzendaria), Primavera Garbarinok (Integran Consulting), Andrés Jungek (Uruguayko Unibertsitate Katolikoko Ekonomia Departamentuko Zuzendaria), Alvaro Díaz Pérezek (Txileko Enbaxadorea Brasilen), Gustavo Grobocopatelek (Grobo Taldeko enpresari argentinarra) eta Rodolfo Merzariok (Uruguayko Esportatzaileen Batasuneko presidentea).

                 

 

2010eko Azaroaren 11a
Estrategia, lehiakortasuna eta parke industrial / teknologikoei buruzko gogoetak Uruguayn


Sabin Azuak eta Oscar Valdivielsok,estrategia,lehiakortasuna eta parke industrial / teknologikoei buruzko gogoeta saio batean hartu zuten parte Montevideon, joan den azaroaren 11n. Lan saioa, COUSA (olioa), ALUR (bio-diesela), AAK (olio exotikoak) eta AGA (hidrogenoa) enpresek, beste batzuez gain, Uruguayko hiriburuaren kanpoaldean konpartitzen duten polo industrialaren instalazioetan burutu zen.

Lan saioan, inguru hartako 30 agente garrantzitsuk baino gehiagok hartu zuten parte. Horien artean enpresariak, Uruguayko Industria Ministerioko, Berrikuntzarako Agentzia Nazionaleko (ANII), zenbait Unibertsitate eta ikerketa zentroetako ordezkariak zeuden

 

2010eko Azaroa
Sabin Azuak mintegi berriak eman ditu Business School izenekoaren programen barruan


B+I Strategyren dibulgazio eta prestakuntza jardueraren barruan, azken hilabeteetan aurrera jarraitu du Sabin Azuaren eta Deusto Business School izenekoaren arteko elkarlanak.

Duela denbora gutxi, Azua jaunak Estrategiari eta Berrikuntzari buruzko honako saio hauek eman ditu:

- Lehiakortasunerako estrategia. 2010eko maiatzean. CIE Automotive.
- Lehiakortasunerako estrategia. 2010eko ekainean. Labein.
- Berrikuntza eta ekintzailetza. 2010eko uztailean, Logroño. Errioxako Marketing Kluba.
- Bost ekintza berritzaile izateko. 2010eko urrian, Donostia. Deustuko Unibertsitatea.                

 

2010eko Azaroaren 4a
B+I Strategyren eta APD-ren Elkarrizketa Estrategikoen hirugarren edizioa


Joan den ostegunean, azaroaren 4an, Elkarrizketa Estrategikoen hirugarren edizioa ospatu zen Donostiako Kursaal Zentroan, honako gai honen inguruan: “Kudeaketa distantzian: zer esan nahi du enpresa internazionalizatua izateak?”.

Edizio berri honetan, zenbait esperientzia zuzenean ezagutzeko aukera izan genuen, honako hauen eskutik: Ignacio Martín San Vicente (CIE Automotiveko CEO), Jon Ander Buenetxea Zabala (Alfa Taldeko Zuzendari Nagusia) eta Sabin Azua Mendia (B+I Strategyko Bazkide Zuzendaria). Mikel Madariagak (APD Zona Norteko Zuzendari Nagusiak) aurkeztu zuen eta Beatriz Tejedorrek (B+I Strategyko bazkideak) dinamizatu zuen ekitaldian 90 pertsona inguruk hartu zuten parte.            

Sabin Azua, Ignacio Martín San Vicente, Beatriz Tejedor y Ion Ander Buenetxea   Sabin Azua, Ignacio Martín San Vicente, Beatriz Tejedor y Ion Ander Buenetxea   Sabin Azua, Ignacio Martín San Vicente, Beatriz Tejedor y Ion Ander Buenetxea

 

2010eko Urriaren 6a
María Astigarragak, CEBEK-ek berrikuntzari, enpresa lankidetzari eta aliantza estrategikoei buruz antolatu duen ikastaroaren lehen saioa eman du


Bizkaiko Enpresen Konfederazioak (CEBEK) antolatutako jardunaldia irekitzeko, María Astigarragak aliantzei eta estrategia berritzaileen garapenean duten erabilerari buruzko hitzaldia eman zuen. Enpresen arteko lankidetzak erakunde bakoitzaren negozio ereduarekin eta etorkizunerako planekin koherenteak izateak duen garrantzia azaldu ondoren, Mariak enpresen artean gehien ezartzen diren aliantza motak azaldu zituen, produktuetan, merkatuetan, prozesuetan, eta abarretan, berriztatzeko, eta enpresek, beraien helburuak lortu ahal izateko, burutzen dituzten aliantzen arrakastarako zenbait aholku edo giltzarri ere eman zituen.

Ondoren, Garrigues taldeko bi profesionalek enpresen arteko elkarlanak eta aliantza estrategikoak artikulatzeko irizpide eta formula juridikoei buruzko hitzaldia eman zuten, eta Bantec Group-eko Nazioarteko Proiektu Zuzendariak, berrikuntza proiektuetarako enpresen arteko partzuergoen eraketan lortutako zenbait esperientzia praktikoren eta lezioren berri eman zuen. 
 

Ikusi jardunaldiko egitaraua

 

2010eko Urria
B+I-k ACCIO-rentzat (Kataluniako Generalitatea) diseinaturiko “360 Competitivitat” programa abian jarri eta garatu du


Sabin Azuak eta Oscar Valdivielsok, ACCIO-k (Kataluniako Generalitatea) martxan jarritako “360 Competitividad” programa abian jartzeko aurkezpenean hartu zuten parte joan den ekainaren 10ean, Bartzelonan. Kataluniako 26 enpresariren partaidetzarekin, B+I Strategyko taldeak, orainaldia kudeatuz etorkizuna prestatzeko ikuspegi bikoitza duten enpresen gogoeta estrategikoa eta ekintza operatiboa bultzatzera bideratutako  modelo paketizatu baten definizioa aurkeztu zuen.

Urrian, ACCIO-k “360 Competitivitat” programari buruzko sei jardunaldi berri burutu ditu Katalunia osoan, eta bertan 100 enpresari baino gehiagok hartu dute parte, B+I Strategyk definituriko ikuspegiari, metodologiari eta edukiei jarraituz. 

360 Competitivitat programa

 

2010eko Urria
Uruguayk Finlandia bisitatu du, B+I Strategy-ren eskutik


B+I Strategyren izenean, Oscar Valdivielsok, Uruguayko Ordezkaritza batek Finlandiako agente teknologiko azpimarragarrienetako batzuen instalazioetara egin duen bisitan hartu zuen parte. Bisita hori, aipaturiko Ordezkaritza ofiziala Europa iparraldeko herrialdeetatik egiten ari den ibilbidearen barruan dago.

Bi jardunaldietan, B+I Strategyk laguntza eman zion Ordezkaritzari, hainbat bisitatan: Turku Biocityra, Ikerketa eta Teknologia Transferentzia Gunera eta VTT-ra, Finlandiako Teknologia Aplikatuko Ikerketa Zentroa eta B+I Strategyren aliatu estrategikora. Osoko bilkurez gain, B+I Strategyk laguntza eman zuen VTT-ko adituekin burutu ziren lan saio espezifiko batzuetan. Saio horiek, etorkizuneko eszenatoki teknologikoen eraikuntzaren alorrekoak ziren, bio-erregaien eta elikagai funtzionalen alorretan, batez ere, Finlandiako zentroaren espezialitate alorrak baitira.            

 

2010eko Ekainaren 24a
Sormen ikastaroa Copenhagen Institute for Futures Studies-ekin


B+I Strategyk sormen alorreko prestakuntza tailerra antolatu zuen, Niels Krojgaard-ek zuzendua, Trine Aagaard Sorensen-en laguntzarekin. Biak ere, Copenhagen Institute for Futures Studies / Instituttet for Fremtidsforskning izenekoaren kide dira. B+I Strategy-ren bulegoan burututako lan saioan, arazoen ebazpenera bideratutako zenbait sormen teknika aurkeztu eta landu ziren.                                                 

Prestakuntza ekintza horiek, gure aholkulariek enpresetan, gobernuetan eta bestelako erakundeetan erabakiak hartzeko dituzten gaitasunak indartzen dituzte. 

           

 

2010eko Ekainaren 23a
Manuel Vizanen hitzaldia, Gipuzkoako Koordinazio Biosanitariorako Organoaren sei hilabetez behingo bileran


Maiatzaren 23an, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia Ospitaleak Gipuzkoako Koordinazio Biosanitariorako Erakundearen sei hilabetez behingo bilera deitu zuten.

Organo horretan, beraien jarduerak ikerkuntzaren alorrean garatzen dituzten agente nagusiek hartzen dute parte: ospitaleek, teknologia zentroek, ikerketa kooperatibo zentroek, unibertsitateek, fundazioek, laguntza erakundeek, enpresek, etab. Azken edizioan, hainbat erakundetako 30 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte.


Manuel Vizánek, B+I Strategyk Gipuzkoa Aurrerarentzat eta Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat burutu duen “Biozientzien Sektorearen Azterketa Gipuzkoan” izeneko lanaren ondorio azpimarragarrienak azaldu zituen sektoreko ordezkarien aurrean. Lan horretan, sektore egituraren azterketa zehatza egin da, enpresaren eta ikerketaren ikuspuntuetatik, gaur egun dauden I+G jarduera nagusiak identifikatu dira eta jarduketarako proposamenak zabaldu dira, sektorea antolatu eta indartu ahal izateko.

José Ramón Guridi jaunak (Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Diputatuak) Iñaki Ibarra jaunak (Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Diputatuak) eta Julio Arrizabalaga jaunak (BioDonostia Institutuko Zuzendari Zientifikoak) moderatu duten saioan, BioDonostia Institutuak prestakuntzaren alorrean eman dituen aurrerapausoak, Inbiomeden jarduerak eta CITA-ALZHEIMER ekimenaren egituraketa ere aurkeztu dira. 

  

2010eko Maiatzaren 18a
Enrique Navarro, DeustoKabiko ekintzailetzako urteko jardunaldian


Maiatzaren 18an DeustoKabik hitzaldien urteroko jardunaldia burutu zuen. Jardunaldiaren xedea Deustuko Unibertsitateko ikasleen artean ekintzailetza sustatzea eta duela denbora gutxi sorturiko zazpi enpresa jende aurrean aurkeztea da. Enrique Navarrok, B+I Strategyko Proiektu Zuzendariak, jardunaldi horretan parte hartzeko gonbidapena jaso zuen. Bere hitzaldian B+I Strategyk unibertsitate inguruneetan spin off sortzeari buruz duen ikuspegia azaldu zuen.

Zuzendaritza taldeetako kideek, irakasleek eta ikasleek osatutako 60 pertsona inguruko taldearen aurrean, Enrique Navarrok, konpainiak ekintzailetzaren inguruan duen ikuspegia azaldu zuen. Horrez gain, unibertsitate inguruneetan enpresa ekimenak sortzea bultzatzeko burutu beharreko ildoak zeintzuk izan beharko liratekeen adierazi zuen.                                                                                                                                                           

Jardunaldia Eva Ausínek, Mintegiko koordinatzaileak, moderatu zuen. Bertan parte hartu zuten, baita ere, Deustuko Unibertsitatetik Jaime Oraá Oraá jaunak (Errektore Magnifikoak), Aurelio Villa Sánchez jaunak (Berrikuntza eta Kalitate eta Ikerketa Saileko Errektoreordeak), José Luis del Val Román jaunak (Ingeniaritza Fakultateko Dekanoak) eta Fernando Díez Ruizek (OTRIko Zuzendari eta DeustoKabiko Koordinatzaileak). Horrez gain, partaide izan ziren, baita ere, Raúl Onaindía jauna (BEAZeko Zuzendari Nagusia), Imanol Cuétara (SPRIko Programa Arduraduna) eta Alfredo Alonso (Lan Ekintza-Bilbaoko Ekintzailetza Sustatzailea). 

 

2010eko Maiatzaren 14a
Sabin Azuak mintegi bat eskaini zuen Malagako Enpresa Praktiketako Institutuan


Joan den maiatzaren 14an, Sabin Azuak, Berrikuntza Estrategikoari buruzko "La Cometa de la Innovación" izeneko mintegia eman zien Negozioen Zuzendaritza Estrategikoko Masterreko ikasleei Malagako Enpresa Praktiketako Institutuan. Lan saio hori, IPE-k eta B+I Strategy-k, bi erakundeen artean ezagutzak trukatzeko sinatu duten elkarlanerako akordioaren barruan sartzen da.

  

 

2010eko Apirilaren 12a
Eszenatokien Plangintzari buruzko barne tailerra


B+I Strategy-en prestakuntza programa osoarekin jarraituz, gure aholkulari taldeak, Copenhagen Institute for Futures Studies-eko Jessica Pankek zuzendu zuen prestakuntza tailerrean hartu zuen parte. Oraingo honetan, CIFS metodologia, aholkularitza sektorearen zenbait bilakaera eszenatokiri forma emateko eta B+I Strategy-rentzat izango dituen ondorioak aztertzeko erabili zen, Institutuak landu ohi dituen “mega-joera” jakin batzuetan oinarrituz. Horrela, gure profesionalek euren etorkizunari buruzko gogoeta egiten dute eta, aldi berean, 2010eko urtarrilean sinatutako akordioaren ondorioz B+I Strategy-k CIFS-ek elkarren artean eskaintzen duten tresna erabiltzen dute.

 

                         

2010eko Apirila
María Astigarraga eta Beatriz Tejedor, Estrategia Empresarialeko 2009ko Urtekarian


Estrategia Empresarialeko 2009ko Urtekariak María Astigarragari eta Beatriz Tejedorri egindako elkarrizketa jasotzen du. Elkarrizketa, ekonomiaren egungo egoerari eta enpresen zuzendaritza estrategikoan izango duen eraginari buruzkoa da. Argitalpen horren 190. eta 191. orrialdeetan, gure konpainiako zuzendaritza taldeko kideen iritziak jaso daitezke, hainbat gairen inguruan: lehiakortasunaren eta berrikuntzaren arteko ezinbesteko konbergentzia, enpresen nortasunaren eta historiaren garrantzia, enpresatik kanpoko agenteekin elkarlana edo “mapa estrategiko” kontzeptua, besteak beste.

Elkarrizketa irakurri (Erderaz)

 

2010eko Martxoaren 25a
B+I Strategy-k Cáritas – Bizkaiaren gonbidapena jaso du, solasaldi-gosari batean parte hartzeko, gizarte jardunbide oneko adibide gisa


Martxoaren 25ean, goizeko 9:30etan, Cáritas Bizkaiak solasaldi-gosari bat antolatu zuen. Ekitaldiaren xedea, Bizkaiko enpresa sarea sentsibilizatzea zen, gizartearen eraldaketan eta beraien inguruan dauden pertsonen bizitzaren kalitatearen hobekuntzan duten ardura garrantzitsuaz, baztertuta edo egoera txarrean dauden pertsonen aldeko elkarlanerako ekimenei lagunduz.

Gure inguruko  enpresa garrantzitsuenetako 70 ordezkari ingururen aurrean, Sabin Azuak, B+I Strategy-ko Bazkide Zuzendariak, konpainia honetan Gizarte Erantzukizuna ikusteko dugun era eta Caritas Bizkaiarekin elkarlanean aritzera eraman gaituzten arrazoiak azaldu zituen.

Gosari-solasaldian parte hartu zuten, baita ere, Mikel Ruizek (Cáritas Bizkaiko Zuzendaria), Ana Isabel de la Torrek (Cáritas Bizkaiko Gizarte Oinarri Garapeneko Arduraduna), José Antonio Garcíak (Euskadi Sareko Koordinatzailea), Jaume Farre Cortadellasek (“laCaixa” Fundazioko Okupazioa Sustatzeko Programaren Arduraduna), Juan Carlos Anchiak (EULEN Zona Norteko Giza Baliabideetako Zuzendaria) eta Roberto San Salvador del Vallek (Deustuko Unibertsitateko Komunikazio, Hizkuntz Politika eta Ikasle Errektoreordea).

Albistea Deustuko Unibertsitateko Web gunean

 

2010eko Martxoaren 2a
B+I Strategy eta APD arteko Elkarrizketa Estrategikoen bigarren edizioa


Elkarrizketa Estrategikoen bigarren edizioa asteartean, martxoaren 2an, burutu zen, Meliá Bilbao hotelean, eta bertan 150 pertsona inguruk hartu zuten parte.

Oraingo honetan parte hartu zuten, besteak beste, Iñaki López-Gandaseguik (Aernnovako presidentea),  Jorge Undak (Senerreko Zuzendari Nagusia), Jon Azuak (Guascor Taldeko Presidenteordea), Josep María Tarragók (Ficosako Presidenteorde Exekutiboa) eta Sabin Azuak (B+I Strategyko Bazkide Zuzendaria). Ekitaldiaren aurkezpenaz Mikel Madariaga (APD Zona Norteko Zuzendari Nagusia) arduratu zen, eta dinamizazio lana Susana Rodríguezen (Deustuko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Bologna eta Gradu-osteko Masterraren Zuzendaria) esku egon zen.

Bigarren edizio honetarako aukeratutako gaia honako hau izan zen: “Nola definitu berriro negozio bat zalantzaz betetako uneetan. Zer gertatzen da enpresek jada ezin dutenean beraien negozio gune nagusiaren mende egon?”.

 

Mikel Madariaga, Iñaki López-Gandásegui, Susana Rodríguez, Sabin Azua, Josep María Tarragó, Jorge Unda eta Jon Azua  Susana Rodríguez, Jorge Unda eta Sabin Azua  Elkarrizketa Estrategikoen partehartzaileak  Elkarrizketa Estrategikoen partehartzaileak  Josep María Tarragó, Sabin Azua, Jorge Unda, Susana Rodríguez, Jon Azua eta Iñaki López-Gandásegui  Sabin Azua eta Josep María Tarragó   

 Susana Rodríguez Vidarte    Jon Azua    Josep María Tarragó    Jorge Unda    Iñaki López-Gandásegui    Sabin Azua 

Jorge Unda, Sabin Azua eta Josep María Tarragó  Elkarrizketa Estrategikoak  Josep María Tarragó, Sabin Azua eta Jorge Unda  Jon Azua eta Iñaki López-Gandásegui 

 

5 Días-eko albistea

Empresa XXI-ko albistea 

Periódico Gestión-eko albistea

Estrategia Empresarial-eko albistea

Nueva Gestión-eko albistea

 

2010eko Otsaila

Maria Astigarragak, estrategia alorreko berrikuntzari buruzko saioa eman du Tknikan


Maria Astigarragak “Berrikuntza estrategian” gaiari buruzko saioa eman zuen, Errenterian dagoen Lanbide Heziketako Berrikuntza Zentroak, TKNIKAk, antolatu duen Lanbide Heziketako Zuzendarientzako Ikastaroaren 4. edizioaren barruan.                                                                                                                    

Saioan LH-ko Ikastetxeetako 20 Zuzendarik hartu zuten parte, otsailaren 25eko goizez eta arratsaldez.  

Estrategia kontzeptuari eta hori kudeatzeko korronteei eta moduei buruzko lehenbiziko sarreraren ondoren, estrategiaren diseinuan eta garapenean berrikuntzak duen garrantziari buruz hitz egin zen. Horretarako, zenbait enpresaren eta erakunderen adibideak erabili ziren.
 
Ondoren,  estrategia berritzaileak definitzeko eta gaitasunak eta estrategia horiek martxan jartzen lagunduko duen testuingurua garatzeko marko edo eredu posiblea aurkeztu zen.
 
Azkenik, pertsonen talde lanaren garrantziari buruzko gogoeta egin zen, eta erakundeetako gogoeta estrategiko prozesuei buruzko ikuspegi kritikoa planteatu zen, gehien egiten diren akatsak aipatuz eta jarduketarako aholkuak eskainiz. 

 

2010eko Otsailaren 12a
Sabin Azua Lantegi Batuak-en urteroko topaketan


Sabin Azuak “Sektore Gainerakorrak edo Enpresa Berritzaileak” gaiari buruzko hitzaldia eman zuen, Lantegi Batuak-en kudeaketan parte hartzen duten pertsonen urteroko topaketaren barruan. Hitzaldia, gaur egun Lantegi Batuak-ek dituen negozioetan berrikuntza estrategia egituratzearen beharrean zentratu zen, bereizketa elementuak garatuz, helburu izan daitezkeen bezeroengan esperientzia berriak sortuz eta, aldi berean, erakundearen nortasunean sakonduz. 

 

 

2010eko Otsailaren 4a
Kopenhageko Etorkizuneko Azterlanen Institutuaren aurkezpena


B+I Strategyk, CIFS-eko (Copenhagen Institute for Futures Studies) Negozio Garapen Zuzendari den Trine Aagaard Sorensen-en bisita jaso du. Urtarrilean bi erakundeen artean sinaturiko akordioaren parte gisa, Sorensen andrea Bilbora etorri da, CIFS-en jarduera aurkezteko eta gure taldea ezagutzeko.
Bisitan, CIFS-ek B+I Strategyren esku jartzen dituen ezagutzaren baliabide anitzak zehatz-mehatz ezagutzeaz gain, gure bezeroekin elkarlanean aritzeko aukera zehatzak identifikatu dira.

CIFSeko Negozio Garapen Zuzendaria, Trine Aagaard Sorensen 

 

2010eko Urtarrilaren 15a

Elkarlanerako hitzarmena Kopenhageko Etorkizunerako Ikerketen Institutuarekin


2010eko urtarrilean, B+I Strategyk hitzarmena sinatu du Etorkizunerako Ikerketen Institutuarekin (IFF siglak daniarrez edo CIFS, ingelesez). Helburua bi erakundeen gaitasunak eta puntu indartsuak bultzatzea da, ezagupenak eta profesionalak etengabe trukatuz, bezeroei eta ikerketa proiektuei arreta eskaini ahal izateko.              

Elkarlanerako hitzarmen horren bitartez, B+I Strategyk eta IFF-CIFS-k konpromisoa hartu dute laneko elkarren artean tailerrak eta prestakuntza saioak  sustatzeko Espainiako eta Hego Amerikako bezeroekin. Institutuaren ikerketa jardueren hedapena lagungarri izango da erakunde pribatuentzat eta publikoentzat etorkizuna eta haren inplikazioak ikuskatzeko.

Akordioak aukera emango die B+I Strategyri zein IFF-CIFS-ri bezeroei eskaintzen dizkien zerbitzuen kartera zabaltzeko, ezagupenak eta metodologiak konpartituz. Horrez gain, bi erakundeek konpromisoa hartu dute elkarlanerako aukerak bilatzeko ikerketa jardueretan.                                   

Kopenhageko Etorkizunerako Ikerketen Institutua mundu osoko prospekzio erakunde garrantzitsuenetakoa da, eta etorkizuna eta etorkizun horrek erakunde pribatuen eta publikoen egungo estrategietan dituen inplikazioak ikertzeko xedez sortu zen.

 

Kopenhageko Etorkizunerako Ikerketen Institutua 

 

2010eko Urtarrila

APD aldizkariak Elkarrizketa Estrategikoen lehen edizioaren berri jaso du


 APD aldizkariaren (Asociación para el Progreso de la Dirección) 2009ko abenduko zenbakiak, azaroaren 4an Bilbon eztabaidatu ziren ideia nagusiak laburbildu ditu, Óscar Valdivielsoren artikuluaren bitartez.

APD aldizkariaren hurrengo zenbakiek, Estrategiari buruzko atalaren buru izaten jarraituko duen B+I Strategyren eduki berriak jasoko dituzte.

Artikulua irakurri (Erderaz)

 

© B+I Strategy 2011