| Harremanetarako    | Bilatzailea Bilatzailea.
2009ko Abenduaren 3a
Strategic Management Society izenekoak B+l Strategyren ikerketa proiektu berria aukeratu du Finlandiako bere konferentzia berezian aurkezteko


Strategic Management Societyk  jakinarazi dio B+l Strategyri bere ikerketa lana mundu osotik bidalitako 150 proposamen baino gehiagoren artean aukeratu duela. Proiektuaren emaitzak Finlandian 2010eko martxoaren 17an, 18an eta 19an burutuko den SMS-ren konferentzian aurkeztuko dira.

B+l Strategyren ikerketa proiektu berri horren xedea, enpresei beraien Estrategia formulatzen eta kudeatzen laguntzea da. Horretarako, honako honetan zentratzen da.

  • Estrategia kontzeptua argitzea eta kudeaketa estrategikoari buruzko teoriak eta korronteek denboran zehar nola eboluzionatu duten aztertzea.
  • Gaur egungo lehiakortasun inguruneko gakoak aztertzea eta enpresek beraien gogoeta eta plangintza estrategiko prozesuak zein neurritan egokitu behar dituzten baloratzea.
  • Gaur egungo inguruneari erantzungo dieten eta ikuspegi berriak jasoko dituzten estrategia egiteko era berriak proposatzea
2009ko Azaroaren 19a
Sabin Azua ELIGE sarearen urteroko III. Jardunaldi teknikoan


Interes Orokorreko Enpresa Lokalen sareak, ELIGEk, bere urteroko hirugarren jardunaldia burutu zuen Zaragozan.

Bertan, Sabin Azuak B+I Strategyk ELIGErentzat egin dituen bi azterlanen ondorioen berri eman zuen. Azterlan horiek “Interes Orokorreko Enpresa Lokalen (ELIG) finantzaketa” eta “Elkarlan publiko-pribatuaren elkarlaneko esperientziak Interes Orokorreko Enpresa Lokaletan (ELIG)” izan dira.                   

B+I Strategyko Bazkide Zuzendariarekin batera, ELIGEko, tokiko zenbait erakundetako eta beste elkarte batzuetako ordezkariek hartu zuten parte.

Ikusi egitaraua (erderaz)

 

Sabin Azua           

 

2009ko Azaroaren 5a
Prestakuntza saioa Joan Enric Ricart-ekin


Joan Enric Ricart-ek (IESEko Zuzendaritza Estrategiko Irakaslea eta Strategic Management Societyko presidentea) negozio ereduei buruzko prestakuntza saioa eman zion B+I Strategyko taldeari.

Negozio eredua oso esamolde erabilia da enpresa kudeaketaren alorrean, baina askotan ez da ongi ulertzen. Oso kontzeptu garrantzitsua da enpresa estrategia osoak eta koherenteak formulatzeko orduan. Horrela erakusten dute lan saioan eztabaidatu ziren kasu erreal ugariek.                    

Saio horren bitartez, B+I Strategyko aholkulariek, bere bezeroen estrategiak definitzeko eta egituratzeko ezagupen teoriko sendoak lortu dituzte.   

 

Joan E. Ricart

 

2009ko Azaroaren 4a
B+I Strategy eta APD-ren arteko Elkarrizketa Estrategikoen lehen saioa


Azaroaren 4an, asteazkenean, B+I Strategyk zuzendaritza taldeko kideei zuzendutako ekitaldia antolatu zuen, Elkarrizketa Estrategikoak izeneko formatu berritzailearekin. “Garai berriak, enpresa eredu berriak?” izenburuarekin, ekitaldiaren helburua ekonomiaren testuinguru berriko enpresa ereduei buruzko gogoeta eta eztabaida sustatzea izan da. Eta beste era batean egitea, elkarrizketa berreskuratuz, aurrera egiteko bideak bilatzeko mekanismo gisa.

Lehenbiziko elkarrizketa horretan parte hartu zuten Aingeru Aizpuruak (TS Fundiciones-eko Presidente eta Zuzendaria), Sabin Azuak (B+I Strategyko Bazkide Zuzendaria), Javier Gutiérrez (Vidralako Zuzendari Nagusia), Alberto G.ª Erauzkinek (Euskalteleko Kontseilari Zuzendari Nagusia), Joan Enric Ricart-ek (IESEko Zuzendaritza Estrategiko Irakaslea eta Strategic Management Society-ko presidentea) eta Susana Rodríguezek (Bologna eta Graduosteko Masterraren Zuzendaria, Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultatea) dinamizatzaile gisa.

Ekitaldia Meliá Bilbao Hotelean burutu zen, eta 140 pertsona baino gehiago bertaratu ziren.

 

Alberto Gª Erauzkin, Joan E. Ricart eta Javier Gutierrez      Sabin Azua eta Javier Gutierrez         

Javier Gutierrez   Joan E. Ricart   Sabin Azua eta Javier Gutierrez      

   Sabin Azua   Alberto Gª Erauzkin   Susana Rodríguez Vidarte   Aingeru Aizpurua

 

2009ko Urria
APD aldizkariaren urriko zenbakiak Sabin Azuarekin egindako elkarrizketa argitaratzen du


APD (Asociación para el Progreso de la Dirección) aldizkariak Sabin Azua elkarrizketatu du berriro ere; oraingo honetan, elkarrizketa 2009ko urriari dagokion 246 zenbakiaren 42-44 orrialdeetan ikus daiteke.

Elkarrizketan Azua jaunak azpimarratzen du beharrezkoa dela aholkularitza enpresek beraien ezagutza oinarria garatzea eta eguneratzea, eta horren adibide gisa B+I Strategyn burutzen ari den ikerketa eta hedapen jarduera jartzen du. Halaber, elkarrizketa eta solasa defendatzen ditu, enpresa estrategia egokiak sortzeko ezinbesteko tresna gisa.

Irakurri elkarrizketa

 

2009ko Urriaren 28a
Sabin Azua interACC1Ó 09n


Sabin Azuak hizlari gisa hartu zuen parte interACC1Ó 09ren ekitaldi nagusian, “l’espai de la innovació i la internacionalització”, “Lehiakortasunerako tailerrak” izenekoen barruan. B+I Strategyko Bazkide Zuzendariak “Krisialditik indarturik irten” izeneko hitzaldia luzatu zuen. Hitzaldiaren xedea, epealdi honetatik indarturik irteteko jarduketa ildo zehatzak identifikatzea izan zen.       

Kataluniako 200 enpresa inguruk hartu zuten parte ekitaldi honetan.

Ikusi Sabin Azuari egindako elkarrizketa (Bideoa)

 

2009ko Urriaren 21a
Sabin Azuak “Berrikuntza: etengabeko hobekuntzaz haraindi” jardunaldian hartu du parte


Urriaren 21ean “Berrikuntza: etengabeko hobekuntzaz haraindi” izeneko jardunaldia burutu zen Bilbon, Consulting ORBERE-k antolatua, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean. Consulting ORBERE-k antolatutako Enpresa Txikien eta Ertainen Kudeaketa eta Administrazio Masterraren barruan dagoen Jardunaldi horren helburua, berrikuntzaren gaia lehiakortasunaren eta etengabeko hobekuntzaren ikuspuntutik lantzea zen.

Sabin Azuak berrikuntzari eta lehiakortasunari buruzko azalpena eman zuen, B+I Strategy-k bere ikerketa lanetan garatu dituen eta enpresekin eta gobernuekin burutu dituen lanetan aplikatu dituen ezagupenak erabiliz.

 

2009ko Iraila
B+I Strategy-ko profesional talde batek Zuzendaritza Estrategiko ikasgaia emango du Deustuko Unibertsitatean


Beatriz Tejedorrek, Sabin Azuarekin, María Astigarragarekin, Ana Avendañorekin eta Oscar Valdivielsorekin elkarlanean, Zuzendaritza Estrategiko ikasgaia emango du 2009-2010 ikasturtean. Ikasgai hori Deustuko Merkataritza Unibertsitateko Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza Lizentziaturako 5. ikasturtean ematen da.                                                          

“Zuzendaritza Estrategikoaren” xedea azken ikasturteko ikasleen prestakuntza osatzea da, Estrategiaren alorrean, planteamendu estrategikorako ikuspegi bat baino gehiago erakutsiz eta estrategia behar bezala ezartzeko alor garrantzitsuenak aurkeztuz. Ikasgaiari izaera praktikoa emateko helburuz, enpresa estrategiari buruzko zenbait kasu errealen inguruko eztabaida aurreikusten da.

 

2009ko Irailaren 24a
Familia enpresari buruzko prestakuntza saioa


B+I Strategy-ren prestakuntza jarduerak aurrera jarraitu du IDOM-eko Presidente ohi eta gaur egun hainbat erakundetako aholkulari eta kontsultore eta Rafael Escolá Fundazioko Presidente den Felipe Prósper-ek zuzendutako saio berriarekin.

Oraingo honetan familia enpresen arazoa landu da. Enpresak dituen helburuetatik hasi eta jabeen, kudeaketaren eta langileen arteko harremanetaraino, gure aholkulari taldeak ikasi du familia enpresaren berezitasunek eragin handia dutela estrategia formulatzeko zein ezartzeko orduan. Halaber, familia protokoloen burutzapen prozesua zehatz-mehatz eztabaidatu da.

Landutako kontzeptu guztiak adibide errealekin jantzi dira, Prósper jaunak familia enpresen aholkularitzan eta protokoloen eta bestelako akordio moten burutzapenean duen esperientziari esker.  

 

2009ko Irailaren 16a
Prestakuntza saioa Maite Etxanizekin, Gipuzkoako Gizarte Politika Diputatuarekin


B+I Strategy-k Maite Etxanizen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika arduradunaren bisita jaso zuen asteazkenean, irailaren 16an. Diputatuarekin batera Félix Arrieta, bere aholkularia, etorri zen.

Maite Etxanizek eman zuen hitzaldian Diputazioaren gizarte politika deskribatu zuen, eta gizarteak alor horretan dituen erronka handiak eztabaidatu ziren. Gizarte ekintza gastu publikoaren partida nagusietakoa da, eta gorako joera nabarmena ikusten da, biztanleria gero eta zaharragoa delako, egoera kaskarrean dauden talde berriak sortu direlako, familia arteko harremanetan aldaketak gertatu direlako, etab. Gaur egun bizi dugun krisi ekonomiko egoerak behar horiek handitu egin ditu, eta, horrez gain, egoera horrek eragin larria izan dezake beharrei erantzuteko beharrezkoak diren funtsetan.               
 
Gipuzkoaren esperientziak gizarte kohesioaren eta lurralde mailako lehiakortasunaren arteko erlazioaren oso ikuspegi argia eman die B+I Strategy-ko profesionalei. Mota horretako topaketek aukera ematen diote gure aholkulari taldeari ezagutza teorikoak esperientzia errealekin kontrastatzeko eta, horrela, gure bezeroei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak hobetzeko.  

 

 

2009ko Irailaren 10a
Elkarlanerako akordioa APD-rekin


Irailaren 10ean B+I Strategy-ren eta Asociación para el Progreso de la Dirección (APD) izeneko elkartearen arteko akordioa itxi zen, erakundeen zuzendaritza estrategikoarekin erlazionaturiko ezagutza hedatzera bideraturiko zenbait ekimenetan elkarlanean aritzeko.

Lehenbizi, datorren azaroaren 4an zuzendaritza taldeetako kideei zuzenduriko ekitaldia burutuko da, eztabaida zabaleko formatu berria erabiliz. “Elkarrizketa Estrategikoak” izenarekin, ekitaldiak izen handiko erakundeetako zuzendaritza taldeetako kide azpimarragarrien parte hartzea jasoko du. 

Halaber, B+I Strategy APD aldizkariaren Estrategia sekzioaren buru izango da urritik aurrerako txandakako zenbakietan.

1956an sortu zen Asociación para el Progreso de la Dirección izenekoa prestakuntzara eta informaziora, orientaziora eta zuzendaritza mailako harremanetara zuzendutako erakundea da, eta bere helburu nagusia gure herrialdeko enpresetako zuzendaritza taldeetako kideen artean ideien, ezagutzen eta esperientzien trukatzea sustatzea da.  

Akordio horri esker, B+I Strategy-k aurrera egiten du estrategiaren eta lehiakortasunaren alorrean burutzen duen dibulgazio lanean, hori baita gure konpainiaren fundazioaren oinarrietako bat.  

 

2009ko Irailaren 4a
Elkarlanerako Hitzarmena Bilboko Caritas Diocesanarekin


Sabin Azuak, B+I Strategyko Bazkide Zuzendariak eta Mikel Ruiz Martinezek, Bilboko Cáritas Diocesanako Zuzendariak, hitzarmena sinatu dute elkarren artean egitasmoak eta azterlanak garatzeko, Caritasen jarduketa eremuan. B+I Strategyk konpromisoa hartu du, gutxienez, urtean behin egitasmo baten garapenean laguntzeko, eta, aldian behin, Bilboko Cáritas Diocesanari laguntza emateko gogoeta estrategiko saio baten garapenean. Hitzarmen honek, uztailean ALBOAN Fundazioarekin sinatutakoarekin batera, B+I Strategyk bere inguruarekin duen gizarte erantzukizuna indartzen du, eta bere langileen artean jarduketa boluntarioa sustatzen du.

Bilboko Cáritas Diocesana behartsuenen alde lan egiten duen Eliza barruko erakundea da, eta justiziaren alde jarduten da, gizarte ekintzaren bitartez, karitatean eta gizartearen aldeko lanean oinarritutako misioa betez. Erakundearen helburu nagusien artean giza eskubideen eta justiziaren alde jardutea eta gizartea eskuzabalago eta parte hartzaile bilakatzearen alde lan egitea daude, injustizia egoerak salatuz eta alternatibak bultzatuz eta eraikiz.

 

    Web Cáritas Diocesana de Bilbao

     

2009ko Uztailaren 21a
Elkarlanerako Hitzarmena ALBOAN Fundazioarekin


B+I Strategyk hitzarmena sinatu du ALBOAN Fundazioarekin, gure enpresaren ezagutza alorretan erakunde honi bere jardueretan eta helburuetan laguntzeko asmoz. B+I Strategyk konpromisoa hartu du, gutxienez, urtean behin egitasmo baten garapenean laguntzeko, eta, aldian behin, ALBOAN Fundazioari laguntza emateko, gogoeta estrategiko saio baten garapenean. Horrez gain, hainbat komunikazio bide ezarriko dira bi erakundeen artean, bien arteko ezagutza bultzatu eta elkarlanerako aukerak bilatzeko.

Hitzarmena, Sabin Azuak, B+I Strategyko Bazkide Zuzendariak eta José Ignacio Eguizabalek, ALBOAN Fundazioko Zuzendariak sinatu dute.

Ekimen honen bidez, B+I Strategyk bere inguruarekin duen gizarte erantzukizuna indartzen du, eta bere langileen artean jarduketa boluntarioa sustatzen du.

ALBOAN, Jesusen Konpainiak sustatuako Gobernuz Kanpoko Erakundea da, eta herrien arteko elkartasunaren alde aritzen da. Bere helburu nagusien artean Giza Garapena, Justizia eta pertsona guztientzat Bizitza Duina lortzea daude. Asmo honekin, garapen egitasmoak burutzen ditu Hegoaldeko herrialdeetan, eta, horrez gain, hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak garatzen ditu Euskadiko Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.

 

  Web Alboan 

 

2009ko Ekainaren 25a
Sabin Azua Eiken-en, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Clusterraren Asanblada Nagusian


Ekainaren 25ean, ostegunean, Eikenek bere urteko Asanblada burutu zuen. Asanblada horretan, 2009-2011 Plan Estrategikoa aurkeztu zen. B+I Strategy-ren laguntzaz burutu den Plan Estrategiko honek, etorkizunean Euskadiko ikus-entzunezkoen garapenerako funtsezkoak diren lau elementu ezartzen ditu: internazionalizazioa, talentua, berrikuntza eta negozio aukera berrien bilaketa.

Sabin Azuak, B+I Strategy-ko Bazkide Zuzendariak, Asanbladaren gonbidapena jaso zuen, ikus-entzunezkoen joerei buruz duen ikuspuntua azal zezan. Alde batetik, Azua jaunak labur deskribatu zituen bilakaera teknologikoaren ondorioz gertatzen ari diren aldaketak, kontsumo ohituren aldaketa, publizitate ereduen eraldaketak eta komunikazioen “ikus-entzunezko bilakatzea”, eta bestetik zenbait jarduketa jarraibide proposatu zizkien sektore horretan lan egiten duten Euskadiko erakundeei.

 

      

      

2009ko Ekainaren 18a
B+I Strategy-k Berrikuntzari buruzko mintegia eman du Deustuko Merkataritza Unibertsitatean


Laugarren urtez jarraian, B+I Strategy-k berrikuntzari buruzko mintegia eman zien Deustuko Merkataritza Unibertsitateko Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako 4. mailako ikasleei. Prestakuntza saio hau, Fakultate horrek antolatzen duen Zuzendaritza Trebezien Egitarauaren barruan dago.

Kerman Gabiola, Iñaki Pertusa, Igor Revilla eta Miren Salazarrek berrikuntzari buruzko kontzeptu teoriko nagusiak aurkeztu zituzten, eta ikasleek indarrean jarri zituzten, partaidetzan oinarritutako ariketen bitartez. Bai irakasleek zein ikasleek erakunde berritzaileen hainbat adibide trukatu zituzten elkarren artean.

 

           

 

2009ko Ekainaren 4a
B+I Strategyk Vidrala Taldearen urteko konbentzioan hartu du parte


B+I Strategy izan zen Vidralaren urteko konbentziora gonbidatutako enpresetako bat. Vidrala beira fabrikatzen duen konpainia da, eta bere egoitza nagusia Laudion (Araba) dago. Sabin Azuak, Óscar Valdivielsok eta Galo Álvarezek hartu zuten parte beirazko edukiontzien sektorean produktu-berrikuntzaren inguruko eztabaida-jardunaldian. Bertaratu ziren 60 partaide baino gehiagoren artean eztabaida sustatzeko, Sabin Azuak produktu-berrikuntzari buruzko zenbait kontzeptu teoriko azaldu zituen. Horrez gain, zenbait adibide ere eman zituen, hainbat enpresa edukiontzien munduan bultzatzen ari diren iraultzaren inguruan, honako ikuspegi hauetan oinarrituz: open-innovation, baterako sorkuntza, goitik beherako berrikuntza, Interneten erabilera, etab.

 

     

 

2009ko Maiatzaren 24a
Berrikuntzaren Kometaren aurrerapenen aurkezpena Montevideon


Uruguaiko Unibertsitate Katolikoko Lehiakortasunaren Institutuak, Andrés Jungen, Ricardo Pascaleren eta Micaela Camachoren eskutik, “Berrikuntzaren Kometa” proiektuaren aurrerapenak aurkeztu zituen joan den igandean, maiatzaren 24an. Orain arte, berritzaile izan daitezkeen 84 enpresari Uruguain egindako inkestaren lehen emaitzak azaldu zituzten.

Aurkezpen ekitaldia Montevideon burutu den “Foro de Innovación de las Américas 2009” izenekoan izan zen. Foro hori, berrikuntza, garapenerako funtsezko faktore gisa, sustatzeko enpresa, irakaskuntza eta agintaritza alorreko ordezkarien topaleku gisa dago diseinaturik. “Foro de Innovación de las Américas 2009” izenekoa, 2007ko ekainean Atlantan, Estatu Batuetan, burutu zen Ameriken Lehiakortasun Foroaren (Americas Competitiveness Forum) jarraipena da.

 2008ko apirilean aurreratu genuen bezala, hasiera batean B+I Strategyk Espainian burutu zuen Berrikuntzaren Kometa egitasmoa Latino Amerikan hedatzen ari da. Une honetan Uruguaiko Unibertsitate Katolikoko Lehiakortasunaren Institutua, Nuestra Señora de la Asunción Unibertsitate Katolikoa eta INCAE Business School-eko Berrikuntza Zentroa ari dira metodologia hori aplikatzen Uruguain, Paraguain eta Costa Rican, hurrenez hurren.

Uruguaiko Unibertsitate Katolikoko Lehiakortasunaren Institutuaren web gunea

 

2009ko Maiatzaren 7a
Sabin Azuaren mintegia Enpresa Praktiketako Institutuan


Sabin Azuak mintegi bat eman zuen Enpresa Praktiketako Institutuarekin loturik dagoen Centro de Alto Rendimiento Comercial (CARC) izenekoan. Mintegiaren izenburua “¿Reinventarse o liquidar? En busca de la estrategia ganadora” izan zen.

CARC-ek aldian behin antolatzen ditu espezializazio jardunaldiak eta mintegiak, erakundeen eta erakunde horiek zuzentzen eta kudeatzen dituzten profesionalen etekina hobetzeko. Mintegiek eduki praktikoa eta gaur egunekoa dute, eta hizlariak beraien alor profesionalean sona handiko espezialistak izan ohi dira.

 

2009ko Maiatzaren 7a
Sabin Azuari elkarrizketa Cinco Días egunkarian


Cinco Días egunkari ekonomikoaren osteguneko, maiatzaren 7ko edizioak, Economía y Empresa gehigarrian, Sabin Azuari egindako elkarrizketa argitaratu zuen.

Elkarrizketa horretan, B+I Strategyko Bazkide Zuzendariak azaltzen du konpainia 2005ean sortu zela, aholkularitza jardueraren benetako esanahia berreskuratzeko asmoz. Horrela, Azua jaunak B+I Strategyren ezaugarri berezi nagusiak azpimarratzen ditu: espezializazioa estrategia eta lehiakortasunean, esperientzian, ikerketan eta etengabeko prestakuntzan, erreferentziazko bezeroak eta partaidetza konpainiaren jabetzan.

Irakurri elkarrizketa

 

2009ko Apirilaren 27a
Barne ikasketa saioa, Javier Gutiérrezekin, Vidrala Taldeko Zuzendari Nagusia


Konpainiaren prestakuntza planaren barruan aurreikusitako enpresarien eta zuzendaritza taldeetako kideen bisitekin jarraituz, B+I Strategyko taldeak, aurkezpen eta solasaldi saio bat izan zuen Javier Gutiérrezekin, Vidrala Taldeko Zuzendari Nagusia.

Vidrala Taldea 1965ean sortu zen Laudion (Araba) eta gaur egun beiraren alorreko Europar Batasuneko laugarren fabrikatzailea eta Espainiako lehen beira talde independentea da. Fabrikazio guneak ditu Espainia, Portugale, Italia eta Belgikan. Vidralak 3.500 milioi botila eta ontzi baino gehiago egiten ditu urtean, elikagaien ontziratze merkatu guztientzat.  Vidrala, S.A. burtsan dagoen sozietatea da, eta inbertsio etikoari buruzko FTSE4Good Ibex indizean dago.

Lan saio horren bitartez B+I Strategyko aholkulariek zuzenean ezagutu ahal izan zuten enpresa honen esperientzia. Esperientzia horretan azpimarragarriak dira produktu jakin baten (beiraren) alde egindako apustua, industria ikuspegia eta gizarte eta ingurumen iraunkortasunerako joera. Halaber, Taldearen plan estrategikoaren aurrerapena kontrastatzeko aukera ere izan zen. Plana 2006an burutu zen, B+I Strategyren laguntzaz.

 

2009ko Apirilaren 3a
Sabin Azuak hizlari gisa hartu du parte BIC CEDEMI-ren Casual Fridays Meetings izenekoen hirugarren edizioan


Ezkerraldeko Enpresa Garapenerako Zentroak (CEDEMI) Casual Fridays Meetings izenekoen hirugarren edizioa burutu zuen Barakaldoko egoitzan. Ekimen hori, BIC CEDEMIren inguruan sortutako enpresen arteko elkarlana bultzatzeko sortu zen. Prozedura informala da, eta enpresarien artean esperientziak trukatzeko aukera ematen du, hari eroale gisa gonbidatutako hizlari baten azalpena hartuz.

Edizio honetako hitzaldi-solasaldiaren arduraduna Sabin Azua izan zen. Sabin Azuak, denboran iraunkorrak izango diren enpresa estrategien diseinura bideratutako zenbait ideia planteatu zituen. Hizlariak enpresari guztiak animatu zituen, enpresa proiektuaren garapen eta finkapen fasean, enpresaren sorrerako etapan izandako  sormen, arrisku hartze eta etengabeko ikasketa izpiritu berarekin jarrai dezaten. Iraunkortasun kontzeptu horrekin erlazionatuta, Sabin Azuak, B+I Strategyk, ekonomiaren krisi egoera honetan, gobernuei eta enpresei aholkatzen dizkion jarduketak aipatu zituen.

Lan saioari amaiera emateko, CEDEMIren inguruan sortutako hiru enpresaren jarduerak aurkeztu ziren.

 

2009ko Martxoaren 19a
Sabin Azuak hizlari gisa hartu du parte Merkataritza eta Marketing Zuzendarien 2. Nazio Kongresuan


Martxoaren 19an, Enpresa Praktiketako Institutuarekin loturiko Centro de Alto Rendimiento Comercial (CARC) izeneko erakundeak Merkataritza eta Marketing Zuzendarien 2. Nazio Kongresua burutu zuen Malagako Azoka eta Kongresu Jauregian.

Sabin Azuak “Estrategias sostenibles de futuro” izeneko hitzaldiarekin hartu zuen parte kongresuan. Hitzaldi horretan, bezeroaren orientazioarekin, balioaren sorkuntza-kidetasunarekin, negozio modelo berritzaileekin eta erakundeak pertsona-erkidegotan egituratzearekin erlazionatutako funtsezko zenbait ideia azaldu zituen.

Berarekin batera honako hizlari hauek hartu zuten parte: Carlos Balado (Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioko Gizarte Lanaren eta Erakundeen arteko Harremanen Zuzendaria), Ramón Puchades (Barrabés Internet-eko Web 2.0 Zuzendaria), Juan José Almagro (MAPFRE-ko Komunikazio eta Gizarte Erantzukizun Zuzendari Nagusia), Teresa Sáez (Extenda-ko, Kanpo Sustapeneko Agentzia Andaluziarreko Zuzendari Nagusia), Álvaro González-Alorda (ISEM Fashion Business School-eko Berrikuntza Saileko Zuzendaria eta Enpresa Institutuko irakasle kidea) eta F. Xavier Mena (ESADE Business School-eko Ekonomia Katedraduna).

 

   

Ikusi programa

 

2009ko Martxoaren 13a
Ikasketa barne saioa Txomin Garcíarekin, Ulma Taldeko Zuzendari Nagusiarekin


B+I Strategyko profesionalek Ulma Taldearen kasua ezagutzeko aukera izan zuten, Txomin Garcíaren, Zuzendari Nagusiaren, eskutik, joan den ostiralean, martxoaren 13an, gure bulegoetan burutu zen barne saioan.

Ulma Taldearen historiak, 80ko hamarkadaren erdialdean zailtasun handiak dituen enpresa batek bere burua ateratzea, arrakasta lortzea eta arrakasta horri eustea lortu duen modua erakusten du. Ulmaren esperientziaren alderdi interesgarrienen artean negozio karteraren kudeaketa, internazionalizazio prozesua eta enpresa proiektuarekin konpromisoa erakusten duen kulturaren garapena daude. Gaur egun enpresa talde hori adibide bikaina da, enpresa arrakastatsuek beraien krisi abaguneari aurre egiten dioten modua ikusteko.

Txomin Garcíaren bisitarekin, gure enpresan, hurrengo hilabeteetan zenbait enpresarirekin eta zuzendaritza taldeetako kideekin burutuko ditugun saioei eman zaio hasiera. Saio horien helburua esperientzia errealetatik ikastea eta gure talde guztiak, jasotako ezagutzak esperientziadun profesionalekin kontrastatzeko aukera izatea da.

 

   

 

2009ko Otsailaren 16a
Sabin Azuak Eurobask-en, Europar Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren, jardunaldi batean hartu du parte


Astelehenean, otsailaren 16an, Bilboko Guggenheim Museoan "Sorkuntza eta Berrikuntza krisiaren aurrean" izeneko jardunaldia burutu zen. Eurobask-ek, SPRI-k eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak antolatua, sorkuntzak eta berrikuntzak gaur egun bizi dugun krisialdiari irteera emateko bete behar duten lan garrantzitsuari buruz hitz egiteko helburuarekin.

Hainbat adituk hartu zuten parte, besteak beste, Pedro Miguel Etxenikek, Ramón Marimón-ek (Max Weber programaren zuzendaria), Manolis Antonoyiannakis-ek (European Reserch Council), Cayetano López-ek (CIEMAT), Fernando Quezada-k (Biotechnology Centre of Excellence Corporation), eta José Lore nzo Vallés-ek (Europear Batzordea). B+I Strategy-ren aldetik, Sabin Azua bere ideiak azaldu zituen "Nola berriztatu krisialdian" gaiaren inguruan.

Jardunaldia "Sorkuntzaren eta Berrikuntzaren Urte Europarraren" ospakizunen barruan sartzen da. Urtearen xedea, giza jardueraren hainbat sektoretan planteamendu sortzaileak eta berritzaileak sustatzea eta Europar Batasuna, mundu globalizatuak etorkizunean planteatuko dituen erronketarako hobeto prestaturik egon dadin laguntzea da.

 

   

 

2009ko Urtarrilaren 28a
B+I Strategy-k Berrikuntza eta Ekintzailetza sustatzeko Plana aurkeztu du Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren aurrean


Joan den urtarrilaren 28an, Sabin Azuak, Unibertsitatean berrikuntza eta ekintzailetza gaitasuna garatzeko planaren diseinuari buruzko ikerketa proiektuaren ondorio nagusiak aurkeztu zituen EHU-ko Gizarte Kontseiluaren aurrean. B+I Strategy-k burutu eta Gizarte Kontseiluak koordinatu duen proiektu honek, epe labur-ertainean Unibertsitate orokorrean zein ikasleen artean berrikuntza sustatzeko 10 jarduera biltzen ditu, gaur egungo gizarteak dituen beharrak kontuan izanik, lan munduan sarrera errazteko helburuarekin.          

Proiektu horretan, jarduerako hainbat esparrutan ari diren berrikuntza eta ekintzailetza alorretako 33 adituk hartu dute parte. Halaber, nazioarteko benchmarking lan garrantzitsua egin da, mundu osoko Unibertsitate garrantzitsuenetakoen zenbait esperientzia aztertuz, Harvard-eko, Berkeley-ko, Aalto-ko edo Cambridge-ko unibertsitatetakoak, besteak beste. Horrez gain, Danimarkako unibertsitate modeloaren azterketa sakona egin da.

Proposatutako jardueren artean, azpimarragarriak dira berrikuntzari eta ekintzailetzari buruzko plataforma birtualaren eraketa, Europako zenbait unibertsitaterekin sinatutako akordioak edo gizartean onura sortzeko garatutako proiektuak.

Irakurri prentsa oharra

 

2009ko Urtarrilaren 26a

Marta Abadek, Europa Erdialdeko eta Ekialdeko sektore estrategikoetako etorkizuneko joerei buruzko azterlana aurkeztu du Bartzelonan


Joan den urtarrilaren 26an, ACC1Ó CIDEM/COPCA-k, Europa Erdialdeko eta Ekialdeko bost herrialdetan sektore estrategikoetako etorkizuneko joerei buruzko jardunaldi sektoriala antolatu zuen Bartzelonan. Jardunaldi horretan, Kataluniako enpresek dituzten negozio aukerak aztertu zituzten hainbat hizlarik hartu zuten parte. Aukera horiek nekazaritza-elikagaien, farmaziaren, ingurumenaren, eraikuntzaren eta azpiegituren sektoreetan egongo lirateke, Bulgarian, Hungarian, Polonian, Txekiar Errepublikan eta Errumanian.          

Jardunaldian, Marta Abadek, B+I Strategy-k burutu eta Kanpoko Merkatuen Behatokiak koordinatu duen azterlanaren ondorio nagusiak aurkeztu zituen. Azterlan horretan, aipatutako sektoreen jokaeraren jarraibideak aztertzeaz eta gertatzen ari diren aldaketak ebaluatzeaz gain, ikuspegi prospektiboa ematen da eta merkatu horietan lan egin nahi duten enpresei zuzenduriko jarduketarako zenbait aholku definitzen dira.

Halaber, jardunaldian, ACC1Ó COPCA/CIDEM-ek, kanpoko merkatuetan lan egin nahi duten enpresei eskaintzen dizkien zenbait laguntza tresna aurkeztu ziren.

 

     

 

2009ko Urtarrila

SPRI-ren argitalpen batek B+I Strategy-k CAF taldearekin izan duen elkarlana azpimarratzen du.


Eusko Jaurlaritzak, SPRI-ren bitartez, ALDATU programak lagundutako zenbait esperientzia arrakastatsu bildu ditu argitalpen batean. ALDATU programak berrikuntza proiektuak bultzatzen ditu enpresen kudeaketako zenbait esparrutan. Argitalpenak biltzen duen lehenbiziko esperientzia, “negozio estrategia birplanteatzea” atalean, CAF-ek, B+I Strategy-ren laguntzarekin, Garapen Korporatiborako Sail berria martxan jartzeko eta negozio alor berrietan egon daitezkeen aukerak baloratzeko burutu duen lana da.         

Argitalpenak, CAF-ek bere estrategia birplanteatzeari nola ekin dion deskribatzen du labur. Horrez gain, B+I Strategy-ko Bazkide Zuzendaria den Sabin Azuari elkarrizketa egiten zaio. Bertan negozio modelo diferentzialak formulatzearen beharra defendatzen du, eta hori aurrera eramateko zenbait gomendio ematen ditu.

Deskargatu argitalpena

 

2009ko Urtarrila
B+I Strategy-k burututako Erdialdeko eta Ekialdeko Europako joerei buruzko azterlanaren laburpen exekutiboa argitaratu da


ACC1Ó CIDEM-COPCA-k Europa Erdialdean eta Ekialdean garatzeko bidean dauden herialdeetan sektore estrategikoetan dauden etorkizuneko joerei eta negozio aukerei buruzko aztelanaren laburpen exekutiboa argitaratu du. Azterlana Kanpoko Merkatuen Behategiak koordinatu eta B+I Strategy-k burutu du.          

Azterlanak, Bulgariako, Hungariako, Poloniako, Txekiar Errepublikako eta Errumaniako nekazaritza-elikadura, farmazia, ingurumen, eraikuntza eta azpiegitura sektoreei buruzko ikuspegi prospektiboa ematen digu. Dokumentuan sektore bakoitzaren jokaera-jarraibideei buruzko azterketa eta une honetan gertatzen ari diren aldaketen ebaluazioa azaltzen da. Halaber, epe ertain eta luzean ikusten diren joera nagusiak identifikatu dira, eta joera horiek Kataluniako enpresek nazioartean hedatzeko dituzten estrategietan izango duten eragina ere aztertu da.

Laburpen exekutiboa l'Anella - ACC1Ó-ren web gunean dago ikusgai, helbide honetan.

 

2009ko Urtarrila

B+I Strategy-k enpresa-estrategia berritzaileei buruzko ikerketa proiektu berria jarri du martxan


B+I Strategy-k aurrera jarraitzen du bere ikerketa-lanarekin eta Estrategiaren alorrean ikerketa-egitasmo berria kaleratu du. "Enpresa-Estrategia Berritzaileen Diseinua eta Garapena" izenburupean, pentsamendu estrategikoaren korronteen bilakaera eta horiek enpresetan era praktikoan aplikatzeko moduak aztertuko ditu.          

Aurreikusitako jardueren artean daude, besteak beste, kudeaketa estrategikoaren ikerketak mundu mailan bizi duen egoeraren azterketa, enpresei egindako inkesta bat eta kasuen azterketa, bai eta jende aurreko hedapenerako azken fasea ere. B+I Strategy-ko langile guztiok hartu dute parte egitasmo horretan.

Egitasmo hori B+I Strategy-ren ikerketa lanaren jarraipena da, aurreko urteetan "Berrikuntzaren Kometa"-ren inguruan egindako lanaren ondoren.

B+I Strategy-n ziur gaude aholkularitzaren benetako balioa gai guztiei buruzko galderak etengabe burutzean eta aurrera ateratzeko modu berriak asmatzean dagoela.

 

 

© B+I Strategy 2011