| Harremanetarako    | Bilatzailea Bilatzailea.
2008ko Abenduaren 10a
Ana Avendañoren lan batek Harvard-eko Unibertsitateko Estrategia eta Lehiakortasun Institutuaren saria jaso du


Abenduaren 9an eta 10ean, Harvard-eko Unibertsitateko Estrategia eta Lehiakortasun Institutuaren MOC (Microeconomics of Competitiveness) Sarearen urteroko topaketa leku izan zuen Bostonen (Estatu Batuak). Topaketa  horretan MOC Proiektuen Lehen Lehiaketaren emaitza jakinarazi zen, eta bigarren saria, “Debagoiena, Debabarrena eta Durangaldea eskualdeetako txirrindularitza industriaren Cluster” proiektuak jaso zuen, Holandako Nyenrode Business School-en lan batekin batera. Lehenbiziko saria Norvegiako Oslo School of Economics delakoak jaso zuen, “Oslon Minbiziaren Clusterra”ri buruzko lan bati esker.          

Bizikleta industriari buruzko lanaren egileak, Orkestrako –Lehiakortasunaren Euskal Institutua– kide diren  Ana Avendaño (B+I Strategy-ko bazkide eta aholkularia), Elena Alonso (Debegesakoa), Aitor Alzaga (Teknikerrekoa), Mª José Aranguren (Orkestrakoa) eta Borja Belandia (Eusko Jaurlaritzako Industria Sailekoa) dira.

MOC sarea hiru kontinenteetako ia ehun erakunde entzutetsuk osatzen dute, eta Euskadi haren artean dago 2003tik, hasiera batean ESTE-Deustuko Unibertsitatearen bitartez eta, ondoren, 2006an sortu zenetik, Orkestraren bitartez.  

   

2008ko Abenduaren 10a
Edna Pasher-en Hitzaldia Deustuko Unibertsitatean


“Estrategia eta Berrikuntza: Israelen esperientzian oinarrituriko ikuspegia” izenburupean, Edna Pasher-ek enpresa alorreko estrategiaren eta berrikuntzaren inguruan duen ikuspegia eman zigun, Israelen esperientzian oinarriturik, izan ere, herrialde hori benetako paradigma da estrategia berritzaileak definitzeko orduan, eta nazioarte mailan etengabe aztertzen den herrialdea da. Hitzaldian, bertaratutakoek aukera izan zuten ulertzeko nola baliabide natural gutxi eta erronka izugarriak dituen herrialde batek I+G+b alorrean mundu osoko lehen tokia eskuratzea lortu duen.

Edna Pasher estrategia, berrikuntza eta ezagutza arloetan aditua eta Israelgo pentsalari nagusienetakoa da. Horrez gain, Israelen Kapital Intelektualaren neurketan egin duen ekarpenak hainbat aintzatespen eman dizkio nazioarte mailan. Edna Pasher & Associates enpresa lehen mailako konpainia da, estrategia eta ezagutza kudeaketaren alorrean zerbitzu profesionalak emateko orduan, eta hainbat elkarlan burutzen ditu mundu osoko enpresa eta ezagutza zentroekin.

Hitzaldian Susana Rodríguez Vidartek (Deustuko Merkataritza Unibertsitateko Dekanoa), Pedro Luis Uriartek (Innobasqueko presidentea) eta Sabin Azuak (B+I Strategy-ko Bakide Zuzendaria) parte hartu zuten.    

 

   

 

2008ko Abenduaren 9a
Barne formazio saioa Edna Pasher-ekin


B+I Strategy-ko taldeak Edna Pasher-ek (estrategia, berrikuntza eta ezagutza arloetan aditu eta Israelgo pentsalari nagusienetakoa) zuzendutako saioan parte hartu zuen.

Lehen zatia, mundu mailan alor horretan erreferente den Israelen I+G+b esperientziaren inguruan egituratu zen. Israelgo enpresatako zenbait berrikuntza adibide eztabaidatu ziren eta, batez ere, herrialde hori berrikuntza alorrean mundu mailan lehen tokia lortzen lagundu dioten faktoreei buruz hitz egin zen. Beste batzuen artean, saioan landutako gaiak elkarlana, inguruko aukerez baliatzeko gaitasuna, erronka handiak, etab. izan ziren.

Bigarren zatian, B+I Strategy-ko profesionalek eta Edna Pasher-ek, aholkularitza sektorean aurrera egiteko dauden aukerei buruzko gogoeta egin zuten, Gary Hamel-en ideietan oinarritutako gogoeta ereduari jarraituz.

 

       

   

2008ko Azaroaren 25a
Sabin Azuak Fundación Círculo de Montevideo izenekoaren urteroko bilerako berrikuntza tailerra koordinatu du


Joan den azaroaren 25ean, Fundación Círculo de Montevideo izenekoak antolaturiko “Tendiendo Puentes” programaren urteroko bigarren bilera burutu zen Punta del Esten (Uruguai), “Ongizate Gizarte Berri baterantz” izenburupean. Ekimen horrek Latinoamerikaren etorkizunari buruzko eztabaida gune bilakatu nahi du, enpresatik, ekonomiatik eta politikatik datorren pentsamendua uztartuz. Saioan parte hartu zuten. Julio María Sanguinetti jaunak (Uruguayko presidente ohia eta Fundación Círculo de Montevideoko presidentea), Ricardo Lagos jaunak (Txileko presidente ohia), Fernando Henrique Cardoso jaunak (Brasilgo presidente ohia), José Julián Ruiz jaunak (Banco Santanderreko Zuzendariorde Nagusia), Jon Azua jaunak (eNovating Lab-eko presidentea), eta Felipe González jaunak (Espainiako presidente ohia).

Programaren baitan, eztabaidarako hiru tailer antolatu ziren, bertaratutako kideen parte hartzearekin. Berrikuntzaren atala Sabin Azuak (B+I Strategy-ko Kide Zuzendaria) koordinatu zuen, eta abiapuntu gisa, berak aurkeztutako “Amerika Latino Berritzailearen Eraikuntzarantz” izeneko lana hartu zuen. Saio horretan oinarriturik, eztabaida gune iraunkorra sortuko da berrikuntzarekin erlazionaturiko Latinoamerikako eragileek aurrera eraman beharreko iradokizunak aurkezteko helburuz.  

 

       

 

2008ko Azaroaren 17a
Sabin Azuak hitzaldia eskaini du Ekonomisten Euskal Elkargoan


Sabin Azuak, B+I Strategyko bazkide-zuzendariak, «Calidad e innovación para economistas: Dirección, Humanización e Innovación» (Ekonomistentzako kalitate eta berrikuntza: zuzendaritza, humanizazioa eta berrikuntza) izeneko hitzaldia eskaini zuen Bilboko Burtsako ekitaldi aretoan, eta gaiari buruzko mahai inguruan parte hartu zuen. Ekitaldia Ekonomisten Euskal Elkargoak antolatu zuen, Kalitatearen Europako XIV. Ekitaldia Ekonomisten Euskal Elkargoak antolatu zuen eta erakunde honen lehendakari den Iñigo Ocariz Gaubekak aurkeztu zuen Kalitatearen Europako XIV. astearen baitan. 

   

 

2008ko Azaroaren 5a eta 6a
María Astigarragak berrikuntzaren kudeaketari buruzko hitzaldia eskaini du Oporton (Portugal)


Hitzaldia ERIMA (European Symposium on Innovative Management Practices) jardunaldien baitan jorratu zen, non Europako hainbat herrialdetako enpresek, ikerketa guneek eta unibertsitateek parte hartu ohi duten. Oporton izan zen topaketa, azaroaren 5ean eta 6an. Berrikuntza proiektuak aurkeztu zituzten, eta haiei buruz aritu ziren, gaia hainbat ikuspegitatik jorratuz: antolakuntza, pertsonak, teknologia eta gizartea. Hitzaldian, B+I Strategyn Espainiako enpresetan izandako berrikuntzei buruz egindako ikerketaren emaitza nagusien berri eman zuen María Astigarragak. Era berean enpresei etenik gabeko berrikuntzari ekiten laguntzeko B+I Strategyk egin dituen proiektuetan lortutako esperientzia ere azaldu zuen. 

 

2008ko Urria - Azaroa
B+I Strategyk Vidrala eta CIE Automotiveko zuzendariei eskainitako prestakuntza


Deusto Business Schoolekin batera, eta in-company prestakuntza ikastaroen haritik, ikastaroa zuzendu du Sabin Azuak, Vidrala eta CIE Automotiveko zuzendaritza taldeentzat. CIE Automotiverekin estrategia modulua landu zuen, eta Vidralarekin, estrategia eta berrikuntza moduluak.  

 

2008ko Urriaren 2a eta 3a
Estrategia ezartzeko Felipe Prósperrekin egindako formazio ikastaroa

 

B+I Strategyko lan talde osoak  Felipe Prósperrek zuzendutako formazio ikastaro batean parte hartu zuen urriaren 2an eta 3an; Prósper IDOMeko lehendakaria izan zen eta gaur egun hainbat erakundetako kontseilukide, aholkulari eta Rafael Escolá Fundazioko lehendakaria da. Ikastaroa bi saiotan banatu zen eta saio horietan kontzeptu teorikoak eta kasu errealen azalpenak uztartu zituen Prósperrek, enpresa estrategiek antolakuntzan duten eragina sakonki aztertuz. Pertsonak eta antolakuntza direla eta, estrategia ezartzean kontuan hartu beharreko alde guztiak ere landu zituzten: antolakuntza egitura, erakundearen kultura eta zuzendaritza taldearen eskumen eta gaitasunak.

B+I Strategyk etengabeko formazioaren aldeko apustua egin du, hori baita gure bezeroei zerbitzurik onena emateko bide bakarra. Ikastaro honek, konkretuki, erakunde bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako estrategia errealistak diseinatzeko gure profesionalen gaitasuna sendotzea izan du helburu. 

   

 

2008ko Urriaren 1a
Göran Roosen hitzaldia, Deusto Business School-en lm2 programaren aurkezpenean

 

Göran Roosek, B+I Strategyko bazkideak, «Innovation capability. The key to sustainable success» (Berritzeko gaitasuna. Arrakasta iraunkorrerako giltza) izeneko hitzaldia eskaini zuen Deustuko Unibertsitatean, Berrikuntzaren Kudeaketa Nazioarteko Masterraren (International Master in Innovation Management, Im2) aurkezpenean. Göran Roos da, hain zuzen, Sabin Azuarekin batera, programa horretako Negozio Berritzaileen Ereduen moduluaren arduraduna.

Ramón O'Callaghan Deusto Business Schooleko zuzendariak, José María Villate Innobasqueko zuzendari nagusiak eta Davide Parrilli Im2ko zuzendari akademikoak ere parte hartu zuten ekitaldian.

Deusto Business Schoolen programa berria 2009ko urtarrilean hasiko da, eta VTT Finlandiako teknologia guneak –B+I Strategyren aliatua– parte hartze aktiboa du bertan.
Deusto Business Schoolen webgunean lm2ren deskribapena ikusi

 

2008ko Irailaren 29a
Sabin Azua, AVICen mintegian

 

AVICek, EAEko ingeniaritza eta aholkularitza enpresen elkarteak, mintegia izan zuen irailaren 29an, «Ingeniería y Consultoría, las claves del futuro» (Ingeniaritza eta aholkularitza, gakoak etorkizunari begira) izenburupean. Elkartearen 25. urteurrenaren ekitaldien harira ospatu zen mintegia. Mahai inguruetako batean, Sabin Azua B+I Strategyko bazkide-zuzendariak, Manu Sarabia IDOMeko Giza Baliabide zuzendariak, José Cambra Ingeniaritza Eskolako zuzendariordeak eta Juan José Arrieta Deusto Business School-eko zuzendari nagusiaren albokoak parte hartu zuten.

Sialka Ingenieros-eko Julia Valverde aritu zen moderatzaile lanetan eta ingeniaritza eta aholkularitza profesionalez jardun zuten.

 

2008ko Irailaren 18a
Pedro Pablo Ramosen Modelo organizativo en Red.  El diseño de las empresas del siglo XXI (Sare itxurako antolakuntza eredua. XXI. mendeko enpresen diseinua) liburuaren aurkezpena

 

Pedro Pablo Ramosek, Tea-Cegoseko EAErako lehendakariak, liburu berria aurkeztu zuen ostiralean, irailaren 18an, Bilbao Exhibition Centren. Ekitaldian, Pedro Luis Uriarte Innobasqueko presidentea izan zen eta B+I Strategyren ordezkari gisa Sabin Azua bertaratu zen.

Ekitaldia bukatutakoan, gonbidatu guztiek irudi bana jaso zuten; ilustrazio horretan, eta Pedro Pablo Ramosen argitalpenean deskribatutako ereduetan oinarrituta, nork bere enpresaren irudi grafikoa zuen. B+I Strategyren irudia ondorengo hau da.

B+I Strategyk liburu hau irakurtzea gomendatu nahi du. Izan ere, sare itxurako antolakuntza ereduez bertan eskainitako ikuspegi praktikoa gogoetagai izan daiteke zuzendaritza kideentzat. 

 

 

2008ko Iraila
Abian da B+I Strategyk sortutako balioan bertako profesionalek duten parte hartzea arautzeko protokoloa


B+I Strategy enpresak sortutako balioan langileek duten partaidetza arautzeko protokoloa ezartzen hasia da. Gure aburuz, tresna hau funtzeskoa da B+I Strategy estrategia eta lehiakortasun aholkularitza zerbitzuetan erreferentzia bihurtzeko bidean. Protokoloa ondorengo printzipioetan oinarritzen da:

  • Erakundearen kudeaketan partaidetza aktiboa duten pertsona komunitate bat sortzea
  • Gure jarduerak sortutako balio ekonomikoan parte hartzea bermatzea
  • Profesionalen etengabeko prestakuntza sustatzea
  • Ikertzearen eta ikastearen aldeko apustu etengabeari eustea

Sistema honen arabera, B+I Strategyko profesional guztiak bazkide bihurtzen dira enpresan epe jakin batean lan egindakoan. Protokolo honi esker, gure erakundea osatzen duten pertsonen % 65 bazkide bihurtu dira dagoeneko.

 

2008ko Irailaren 11
Goizalde Atxutegik Deustuko Unibertsitatean lehen kurtsoko ikasleei egin zaien aurkezpen ekitaldian parte hartu


Irailean 11n Deustuko Unibertsitatearen ikasturte hasiera ekitaldia izan zen eta bertan ikasturtea aurkeztu zitzaien ikasleei. Goizalde Atxutegi ekitaldian izan zen eta fakultateko ikasle ohia den heinean, bere esperientziaren berri eman zien ikasleei. 

 

2008ko Uztaila
Eiken-ek B+I Strategy egiten ari den lanaren berri eman du hiru hilean behin argitaratzen duen aldizkarian


Euskadiko Ikusentzuneko Klusterraren EikenBERRI aldizkariak (6. zenbakia, 2.orrialdea) Eikenen egiten ari diren gogoeta estrategikoa deskribatu du,Eikenek B+I Strategy-ren laguntza izan duelarik. Lanaren iraupenari dagokionez,  amaiera irailaren erdialderako aurreikusita dago eta honako hauek definitzea du helburu: Euskadiko Ikusentzuneko sektorearen garapenerako estrategia egokiena zehaztea, lankidetza arloan lehenetsi beharreko berrikuntza proiektuak definitzea, eta Kluster Elkarteak izan beharreko zereginen hausnarketa eta deskribapena egitea.
Eiken berriko albistea

 

2008ko Ekainaren 24a
Bilboko turismoak EAEn duen eragin ekonomikoari buruzko azterketaren jendaurreko aurkezpena


Bilboko Udalak, B+I Strategyren laguntzaz, Bilboko turismoaren eragin ekonomiari buruzko azterketa aurkeztu zuen prentsaurreko batean ekainaren 24an. Isabel Sánchez Robles Turismo zinegotziak aurkeztu zuen ikerketa hau. 
El Correoko albistea
Deiako albistea
El Paíseko albistea

 

2008ko Ekainaren 9a eta 10a
B+I Strategyk berrikuntzari buruzko mintegia eskaini du Deustuko Unibertsitatean

 

Goizalde Atxutegik, Galo Álvarezek, Maialen Azkonak, Iñaki Pertusak eta Igor Revillak berrikuntzari buruzko mintegia eskaini zieten Deustuko Unibertsitateko Administrazio eta Enpresa Zuzendaritzako 4. ikasturteko ikasleei, fakultate honek antolatutako Zuzendaritza Gaitasun Programaren barruan.

Aurtengoa, programa honetan parte hartzen duen 3. aldia da  B+I Strategyrentzat, eta aurreko urteetan bezala, mintegiak alde praktiko garrantzitsua izan du ikasleen parte hartzea bilatu nahian. 

  

 

2008ko Ekainaren 5a
World Kafea EITBn Sabin Azuarekin

 

Ekainaren 5ean, Euskal Irrati Telebista (EITB) komunikazio taldeak EITBren erantzukizun sozial korporatiboaz iritziak eta ideiak trukatzeko topaketa egin zuen Bilboko egoitza berrian, enpresaren gogoeta estrategiko prozesuaren harira.

Ekimen hau gauzatzeko modua world-kafea izan zen, talde txikietan (kafetegi mahai baten inguruan) eztabaidatzea proposatzen duen metodologia, partaide bakoitzaren ideiei arreta eskaintzeko eta ikuspegi berriak aurkitzeko aukera ematen duena. EITBren ekitaldi honek bat egin zuen World-Café Europe-k Bilbon ekainaren 5ean, 6an eta 7an antolatutako mundu mailako batzarrarekin. 

 

2008ko Ekainaren 2a
Berrikuntza eta lehiakortasunari buruzko mintegia Deustuko Unibertsitatean MBAko ikasleentzat

 

Ekainaren 2an, Sabin Azuak eta Maria Astigarragak berrikuntzari buruzko mintegia eskaini zieten Kudeaketari buruzko Masterreko (MBA) ikasleei; master hau urtero antolatzen du Enpresa Zuzendaritza Nazioarteko Institutuak (Inside) Deustuko Unibertsitatean.

Lehenik, berrikuntza eta kudeaketa kontzeptuak azaldu zitzaizkien, eta arlo honetako aditu nagusien ikuspegia ere azaldu zitzaien. Ondoren, berrikuntzarekin lotutako alderdi praktikoez eztabaidatu zuten; ikasleek haien enpresetara eta erakundeetara eraman ahal izan zitzaten, alegia. Ildo horretatik, berrikuntzarako oztopo nagusiak nola gainditu eta arrakastaz berritzeko enpresek zer alderdi kudeatu behar dituzten aztertu zuten (Berrikuntzaren Kometa ereduaren haritik). Berrikuntzaren arloan aurrera egiteko, enpresek egin beharreko bost ekintza izan ziren aztergai.    

 

2008ko Maiatza
Berrikuntzarako Gipuzkoako Aholku Kontseiluko kide izendatu dute Sabin Azua

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutza Sailak Berrikuntzarako Gipuzkoako Aholku Kontseilua osatu du. Kontseiluak ondorengo eginkizun nagusia du: Gipuzkoan berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatzea helburu duten ekimenen inguruan eztabaidatzea eta haiek alderatzea. José Ramón Guridi Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutza diputatua da lehendakaria, eta ekonomia arloko profesionalek parte hartzen dute bertan.

Aholku kontseiluaren partaideak honako hauek dira: Aingeru Aizpurua (TS Fundiciones), Andrés Arizkorreta (CAF), Oscar Astier (Arista Interactiva), Chema Asua (EHU), Txomin García (ULMA), José Ramón Guridi (GFA), Ángel Irastorza (GFA), Javier Gómez, Lorenzo Mendieta, Iñaki San Sebastián (Fatronik Fundazioa), Sabin Azua (B+I Strategy), Juan María Uzkudun (Gipuzkoa Berritzen), Joaquín Villa (Seed Gipuzkoa) eta Joseba Amondarain (GFA).

 

2008ko Maiatza
Emerald argitaletxeak Göran Roos-ek idatzitako artikulua saritu du


Göran Roos-en «The importance of intellectual capital reporting: Evidence and implications» artikulua, Journal of Intellectual Capital aldizkarian argitaratu zena, Outstanding Paper Award Winner izendatu dute Emerald Literati Network sareak ematen dituen sarien 2008ko edizioan. Artikulua aldizkariaren Argitalpen Batzordeak aukeratu zuen. Batzorde horretako kide asko ospe handiko akademikoak edo zuzendariak dira. 

 

2008ko Maiatza
Deusto Business School-eko Berrikuntzaren Kudeaketa Nazioarteko Masterra

 

Sabin Azua eta Göran Roos, B+I Strategyko bazkideak Negozio Berritzaileen Ereduen moduluaren arduradunak dira Deustuk orain gutxi aurkeztutako Berrikuntzaren Kudeaketa Nazioarteko Masterrean (International Master in Innovation Management - Im2). Deusto Business School-ek eskaintzen duen masterrak nazioarteko lehen maila du eta Finlandiako VTT teknologia gunearekin batera garatutako proiektua da (B+I Strategyk lankidetza harreman sendoa du VTTrekin)

Im2 masterra 2009ko urtarrilean hasiko da eta modulu espezifikoak ditu Europako hiri ezberdinetan, hala nola, Bilbo, Helsinki, Florentzia, Brusela eta Donostia. Programak bi esparru ezberdini, sektore publikoari eta sektore pribatuari, egiten die kasu, berrikuntzaren konplexutasun eta nondik norakoak ez baitira bietan berak izaten. 
Deusto Business Schoolen webgunean lm2ren deskribapena ikusi

 

2008ko Apirila
Sabin Azuari egindako elkarrizketa APD aldizkarian


APD (Asociación para el Progreso de la Dirección) aldizkariaren 2008ko apirileko 230. zenbakiak Sabin Azuari egindako elkarrizketa dakar, Berrikuntzak Euskadin duen egoerari buruzko monografikoan hain zuzen ere. Elkarrizketan, B+I Strategyko bazkide-zuzendariak zenbait gomendio eskaintzen dizkie berrikuntzaren bidea urratu nahi duten enpresei, eta aholkularitzak eremu horretan egin beharreko lanaren inguruan bere iritzia ematen du. 
Elkarrizketa irakurri

 

2008ko Apirilaren 15a
Lehiakortasunari eta berrikuntzari buruzko konferentzia Montevideon, Uruguai


Apirilaren 15ean, Sabin Azuak «Berrikuntza eta Lehiakortasuna - Nola berritzen dute enpresa arrakastatsuek?» gaiaren inguruko hitzaldia eman zuen Uruguaiko Unibertsitate Katolikoko (UCU) Lehiakortasun Institutuak antolatuta.

UCUko Lehiakortasun Institutuak berak eta Paraguaiko Nuestra Señora de la Asunción Unibertsitate Katolikoak B+I Strategyren laguntza metodologikoarekin garatuko duten berrikuntza estrategikoari buruzko proiektua ezagutzera eman zuten. Institutuaren zuzendaria den Roberto Horta ekonomista ere bertaratu zen konferentziara.

           

 

 

2008ko Otsailaren 26a
«Berrikuntzaren Kometa» proiektuaren aurkezpena, katalanez


B+I Strategyk Quadern OME 2007 «Berrikuntza nazioartekotze prozesuan: berrikuntza estrategikoaren eredua - berrikuntzaren kometa» proiektuaren aurkezpenean parte hartu zuen, Kataluniako l’Associació/Collegi d’Enginyers Industrials-eko Pompeu Fabra entzunaretoan. Ekitaldian, ikerketaren zuzendariak María Astigarragak eta Sabin Azuak hartu zuten parte B+I Strategy-ren izenean.

Ikerketak euren izaera berritzaileari esker nabarmendu diren sei enpresen kasuak aztertzen ditu modu sakonean: CAF, Europastry, Ficosa, Grup Barceló, Panda Software eta Ros Roca. Ikerketak garbi erakusten du egungo munduko egoera kontuan hartuta, enpresek abantaila lehiakorrak lortzeko daukaten modu bakarra berrikuntzaren bidea hartzea dela, betiere nazioarteko ikuspegitik.

Innovació en el procés d´internacionalització

     

 

2008ko Otsaila
Sabin Azua Sustrai aldizkarian


Sustrai aldizkariko 82. zenbakian, B+I Strategy-ko zuzendari bazkide Sabin Azuari egindako elkarrizketa luze bat eman dute argitara, sektoreko estrategiari eta lehiari buruzkoa. Sustrai aldizkaria 1985ean sortu zuten, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren eskutik Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin batera euskal nekazaritzaren eta arrantzaren egoera ezagutzera emateko eta sektore inplikatu guztiak elkartuko zituen gune izateko.

Deskargatu

 

 

2008ko Urtarrilaren 31
Innobasque-ren aurkezpena eta Sabin Azuaren izendapena


Sabin Azua Innobasqueren (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) Enpresen Eraldaketaren Zuzendaritzaren Kontseilu Exekutiboko idazkari izendatu dute. Hala, pertsonengan oinarrituriko kudeaketa-ereduen kontzeptualizazioaren i-Taldearen koordinatzaile gisa arituko da.

Innobasquek Euskalduna Jauregian ospatu zuen bere aurkezpen ofiziala urtarrilaren 31n. Bertan, Zuzendaritza Batzordea eman zuen ezagutzera, bai eta bere gobernu organoen osaera ere; 400 kide inguru ditu, guztiak ere arlo ekonomikoan, sozialean, unibertsitarioan, zientifikoan zein teknologikoan aitzindari direnak.

2007ko otsaila eta ekaina bitartean, B+I Strategyk aktiboki hartu zuen parte Innobasque definitzeko eta martxan jartzeko prozesuan; horrela, agentziaren oinarrizko proiektu estrategikoa definitu zuen, baita hari lotutako eragileekin aritzeko jarduketa markoa ezarri ere.

© B+I Strategy 2010