| Harremanetarako    | Bilatzailea Bilatzailea.

Oscar Valdivielso Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitate Komertzialean. Erasmus programari esker, Stockholmeko Unibertsitaten (Suedia) eman zuen azken ikasturtea.

Oscarrek bederatzi urte baino gehiagoko esperientzia du aholkularitzaren sektorean. 2005eko abendura arte, Arthur Andersen enpresan aritu zen lanean (gerora, BearingPoint), estrategia taldeko senior aholkulari gisa. 2006ko urtarrilean sartu zen B+I Strategy taldean.

Bere lan ibilbidean zehar, eremu publikoko eta pribatuko bezero ugarirentzat egin du lan, nazioartean zein Estatuan. Estrategia eta antolaketa aholkularitzarekin lotutako proiektu asko prestatu ditu; besteak beste, hausnarketa estrategikoko prozesuak, ekintza planak, merkatu azterlanak, lehiakortasun eta klusterizazio txostenak eta antolaketa zein kudeaketa ereduen definizioa. Bere bezero nagusien artean, honako hauek aipa daitezke: Vidrala, Condesa, ENCE Taldea, Chivite Upategiak, Atlética (Mexiko), Confebask, EHUko Gizarte Kontseilua, Lantegi Batuak eta BioBasque Agentzia. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiako, Gipuzkoako Foru Aldundiako eta Bilboko Udaleko hainbat sailetarako lan egin du. 

Oscarrek tokiko eta nazioarteko hainbat forotan hartu du parte hizlari moduan, eta argitalpen zein artikulu ugari idatzi ditu estrategiari, plangintza estrategikoari zein ekintzailetzari buruz. Gainera, B+I Strategyk garatutako «Berrikuntzaren kometa» ikerketa proiektuan lankide gisa aritu da, enpresen berrikuntza estrategikoaren ingurukoa. Bestalde, irakasle lanetan aritzen da aldizka, Deustuko Unibertsitate Komertzialean.

ovaldivielso@bmasi.net



 
 

© B+I Strategy 2012