| Harremanetarako    | Bilatzailea Bilatzailea.

Enrique Navarrok Enpresa Zuzendaritzako Masterra (MBA) eskuratu zuen Enpresa Institutuan eta Kimika Zientzietan lizentziatua da, Ingeniaritza Kimikoan espezializatua, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Enriquek hamar urte baino gehiagoko esperientzia dauka aholkularitza estrategikoaren eta komertzialaren sektorean. Bere lan ibilbidea 2000. urtean hasi zuen, Consulting, Research and Management Concord aholkularitza enpresan. Hiru urtez bertan lanean aritu ondoren, DMR Consulting-eko Management Consulting taldean sartu zen, senior aholkulari gisa.

2005eko maiatzean, Daemon Quest-eko Banaketa eta Kontsumo Unitatean hasi zen lanean, proiektu kudeatzaile moduan. Urtebete eman zuen han, eta 2006ko maiatzean B+I Strategy aholkularitza enpresarentzat hasi zen lanean.

Bere lan ibilbidean zehar, eremu publikoko zein pribatuko bezeroak izan ditu, eta proiektu ugari landu ditu haientzat, hala nola:

1. Hausnarketa estrategikoak eta negoziorako ereduen definizioa, hainbat enpresentzat eta sozietate publikoentzat: Cepsa, La caixa, Endesa Energía, Alcatel, Telefónica de España, Enerfín, NEIKER, Barclays Bank, Correos, Murtziako Sustapenerako Institutua, ALCAD, Fundación Matía, Telekomunikabideen Garapenerako Andaluziako Sozietatea, Kataluniako Generalitatea, SPRI (Industriaren Sustapen eta Eraldaketaren Baltzua) eta Eusko Jaurlaritzako hainbat sail, besteak beste.

2. Bezeroen adimen ereduen diseinua (clienting) eta merkataritza estrategien definizioa, hurrengo bezeroentzat: Caprabo, Desigual, Estrella de Galicia, Toys R Us, ALD Automotive, IVECO, Coca-Cola eta Dinosol supermerkatuak.

Enriquek hainbat hitzaldi eman ditu bezeroen adimenaren gaineko mintegietan.

enavarro@bmasi.net



 
 

© B+I Strategy 2012