Ana Avendaño Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da, Deustuko Unibertsitate Komertzialean. Azkeneko urtea Parisko École Supérieure de Commerce-en ikasi zuen. 2007an, Lehiakortasuneko Euskal Institutuak Harvard Business School-ekin batera eskainitako «Enpresa Lehiakortasuna eta Lurralde Garapena» ikastaroa egin zuen.
Anak hamahiru urte baino gehiagoko esperientzia du aholkularitzaren sektorean. KPMG Consulting enpresan hasi zuen bere lan ibilbidea eta ondoren, 2003ko uztailean, BearingPoint-en hasi zen lanean, estrategia, lehiakortasuna eta berrikuntza gaietan espezializatuz. 2005ean sartu zen B+I Strategyn, bazkide gisa.
Bere lan ibilbidean zehar, askotariko proiektuetan parte hartu du: enpresen plan estrategikoetan, lehiakortasun ikerketetan eta planetan, ezagutza kudeatzeko ereduen garapenean eta merkatu ikerketetan, besteak beste. Sektore publikoan zein pribatuan aritu da, energia berriztagarrien, ondasun industrialen, aseguruen edota informazio teknologien arloetan. Bere bezero nagusien artean, Guascor Taldea, CAF, Elecnor Taldea, Seguros Bilbao, Microsoft, Eusko Jaurlaritza eta Kataluniako Generalitatea nabarmen daitezke.
Anak estrategiari eta kudeaketari buruzko ikastaroetan zein mintegietan parte hartzen du aldizka, hizlari moduan, eta alor horren inguruko hainbat artikulu idatzi ditu. Deustuko Unibertsitate Komertzialean irakasle gisa aritu da, eta unibertsitate horretako coaching programako partaidea da.
aavendano@bmasi.net